Neurria Klima Aldaketaren Legearen proiektu zabalago baten parte da, eta 2030ean Frantziako karbono-isurketak %40 murriztea du helburu.
Frantziako Batzar Nazionalak bi ordu eta erdian edo gutxiagoan trenez egin daitezkeen hegaldi guztiak debekatzearen alde bozkatu du. Apirilaren 10ean egin dute pasa behar dituen hiru bozketetatik lehena, orain Senatura eramango baitute tramitea jarraitzeko. Neurria Frantziako Errepublikako Klima Aldaketaren Legearen barruan dago.
Legearen helburua 1990eko mailekin alderatuta karbono-isuriak %40 murriztea da, hemendik 2030era bitartean. Hala ere, hasierako zirriborroak lau ordu baino gutxiagoko tren-ibilbideak aipatzen zituen eta ez bi ordu eta erdikoak, azkenean erabaki den bezala. Espainiako estatuan izen bereko araua onartu berri dute Kongresuan, eta Senatura ere igaro da. Azkenean, helburua %23ko murrizketan utzi du, eta ez du barne hegaldien debekua planteatzen.
Aire Segurtasunerako Europako Agentziaren txosten batek, hegazkintzaren eragin klimatikoa uste zena baino hiru aldiz handiagoa dela dioen ikerketa bat berretsi eta urte erdira iritsi da Frantziako Gobernuaren erabakia. Aire-konpainiek larrialdi klimatikoari urtero egiten dioten ekarpena berotegi-efektuko gas guztien %5,9a izango litzateke, eta ez %2a industriak defendatzen zuen bezala.
Apirilaren 10ean hartutako erabakia onartuz gero, herrialdeko barne-hegaldiak ia desagertu egingo lirateke Frantziako estatuaren agindupeko lurralde kontinentalean.
Zenbait talde ekologistek barne hegaldiei betoa jartzeko Gobernuaren plana zalantzan jarri dute, trenez lau ordu baino gutxiagotan bete daitezkeen distantziak debekatzearen alde agertu baitira. Industriak, ordea, gogor kritikatu du erabakia, azken urteetako hegaldi kopuruaren beherakadaren ostean etorri delako neurri berria.
Asanblea Nazionalean lege klimatikoa onartu eta egun gutxira, Europako Batzordeak oniritzia eman zion Frantziako Gobernuak Air France erreskatatzeari. Frantziak 4.000 milioi emango dizkio hegazkin konpainiari eta Estatua lehen akziodun izango da, akzioen %30a baitu dagoeneko.
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.