COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik independentziari buruzko erreferenduma atzeratzea galdetzen zuten independentistek, hori gabe boikotatuko zutela abisatuz. Eskaerari elkor, hitzordu politikoa burutu zuen Frantziak abenduaren 12an. %96,49ak Frantziaren mende gelditzearen alde egin du, abstentzioa %56,1 izan delarik. Pariseren kolonialismoa salatu dute bertatik zein nazioartetik autodeterminazio eskubidearen aldeko askok.
Abenduaren 12an burutu zuten Kanakyn edo kolonoek jarritako izenari segi, Kaledonia-Berrian 1998ko Noumeako Akordioek finkatu independentziari buruzko azken erreferenduma. Alta, horrelakorik ez zuten nahi kanakek, COVID-19 izurriteak baldintza egokiak ez zituelako bermatzen. Hitzordu politikoa atzeratzea galdetu arren, mantentzeko hautua egin zuen Frantziako Gobernuak. Alta, abisua emana zuten: egingo balitz, erreferenduma boikotatuko zuten. Gertatu beharra gertatu da: independentistak etxean geratu dira, %56,1eko abstentzioa ondorioztatuz, eta independentziaren kontrako botoak %96,49 jaso du. Alderdi independentista guztiek zuten bozkatzera ez joarteko deia luzaturik.
Noumeako Akordioan adosturikoa zangopilatua izan dela deituratu dute kanakek. Estatuko Kontseiluaren aitzinean helegitea jarri du Palika eragile independentistak.
Besteak beste, Kaledonia-Berriko Kongresuko presidente Roch Wamytanek deitoratu ditu emaitzak: "Hasierako puntura itzuli gara. Guretzat ez da hirugarren erreferenduma. Gure ustez, zilegitasun juridiko eta politikoari dagokionez, bi erreferendum besterik ez daude: 2018koa eta 2020koa. Hau Frantziako Estatuaren eta honen aldekoen erreferenduma da, ez gurea". Emmanuel Macron presidenteak haatik ondokoa plazaratu zuen bozketa egunean: "Gau honetan Frantzia ederragoa da, Kaledonia-Berriak bere baitan gelditzea erabaki duelako.
Pariseren inposaketa postura ikusirik, elkarrizketa eten dute eragile independentistek eta jakinarazi dute ez dutela Parisek finkatu ondoko hitzordu politikoetan parte hartuko.
Emaitza honek ez du errealitatea islatzen. Hain zuzen, aurretik egindako bi erreferendumei alderatuz emaitzek ez dute batere zentzu bera. Urtez urte, independentziaren aldeko botoak gora egin du: 2018ko arazoaren 4an egin zen lehena eta %43,33 lortu zuen baiezkoak, 18.500 botoren aldearekin. Iaz buruturiko bigarrenean %47,7ek egin zuten baietzaren alde.
Bi urtez 3,4 puntu igo zen baietzaren aldeko bota eta 9.950koa izan zen bien arteko aldea. Aldi honetan, baietzak botoen %3,51 eskuratu du (boto zuriak edo baliogabekoak %2,99).
1853an indarrez kolonizatuak izan ziren kanakak eta orduz geroztik, kolonia izatetik estatutu bereziko kolektibitate izatera pasa arren, Frantziaren barne izaten segitzen du Pazifikoko irla multzoak.
Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]
Asteazkenean, ekainaren 19an, atxilotu zituzten eta Frantziako espetxeetara bidali dituzte asteburuan. Maiatzean izandako istiluetan bortizkeria ekintzak antolatzea leporatzen diete.
Asteazken goizean eskainitako ohiz kanpoko prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Kanaken haserrea piztu zuen legeak, errolda horren eguneratzeak kanaken pisua gutxitzeaz gain, 1998ko Noumeako Bake Akordioen muinaren errespetu-eza... [+]
Irlan egon da maiatzaren 23an Frantziako presidente Emmanuel Macron eta loialistekin zein independentistekin, alde guztiekin bildu da. "Elkarrizketa politikoa" abiarazteko prestutasuna erakutsi die, baina independentistek diote horretarako baldintzarik ez duela jarri.
Kanakyko manifestariei elkartasuna adierazteko, EH Baik eta LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Baionako suprefetura aitzinean.
Astelehenaz geroztik Kanaky uharteetan protestak eta istiluak ari dira izaten. Gutxienez lau hildako izan dira Frantziako Gobernuaren arabera, baita zauritu ugari eta dozenaka atxilotu ere. Frantziako Asanblea Nazionalean Pazifikoko uharte hartako hauteskunde-erroldari buruzko... [+]
Independentziaren hirugarren erreferenduma abenduaren 12an egingo da Kanakyn, baina independentistek ez parte hartzea erabaki dute, pentsatzen baitute COVID-19agatik ez dagoela baldintza egokirik. Frantziako Estatuak, ordea, hitzorduari eutsi dio, unionisten onerako.
Aste bateko negoziazioen ondorioz finkatu dute agenda politikoa Kanakyko loialisten, independentisten eta Frantziako Gobernuko ordezkarien artean. Noumeako akordioei segi, independentziari buruzko hirugarren eta azken erreferenduma ukanen dute Kanaky edo... [+]
Noumeako Akordioetan (1998) aurreikusitako hirugarren erreferenduma 2022ko udazkenean egitea eskatu dute Kaledonia Berriko Asanblean gehiengoa duten alderdi independentistek.
Otsailaren 17 honetan bertako Kongresuko 54 hautetsiek erabaki dute osaketa berria: independentisten aldetik, UC-FLNKS eta UNI Independentziarako Batasun Nazionala taldeek hiruna aulki jaso dituzte, eta Frantziaren baitan egoteko gogoz dabiltzan L’Avenir en confiance... [+]
Botoen %53,3 lorturik, ezezkoa atera da garaile urriaren 4an burutu Kanaky herriaren independentziari buruzko erreferendumean. 2018ko bozketarekin konparatuta, baietzaren aldeko botoa 3,4 puntu igo da.
“Nahi ote duzu Kaledonia-Berria burujabetza osora heltzea eta independente bilakatzea?”. Galdera horri erantzun beharko diote erreferendum bidez urriko lehen igandean Frantziaren menpe segitzen duen Kaledonia-Berriko herritarrek. 1853an indarrez kolonizatuak izan... [+]
Jende galdezketa edo erreferenduma iragan da Kanakian. Batzuentzat egun historikoa, beste batzuentzat zepo bat omen. Galdezketa hori ez da burujabetzarantzeko lehen urratsa baizik, nehork uste baino gehiago boz bildu baitute independentiztek eta Matignoneko itunak beste bi... [+]