Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela Netanyahuk Frantziako Gobernuaren babesa.
Bere aurkako Nazioarteko atxilotze agindua egon arren, Frantziako Gobernuak dio ez lukeela Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu zertan atxilotu behar, Israelek ez duelako Nazioarteko Zigor Auzitegia (NZA) aitortzen. Zeresana eta haserrea sortu ditu azaroaren 27an Frantziako kanpoko aferen ministro Jean-Noël Barrotek plazaraturiko postura diplomatiko horrek, besteak beste, giza eskubideen alde dabiltzan egituren partetik. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek zehazturikoak argitu du kontua: Libanorekin adosturiko su-etena onartzeko Netanyahuk jarritako baldintzen artean zuen Frantziako Gobernuaren babesa. Gorderik atxikitako Israelgo iturri batek eman die baldintza horren berri, eta Israel Hayom komunikabideak ere berretsi egin du informazioa.
Beste behin, Israelekin lerrokatu da Frantziako Gobernua, eta hori izan da ahots kritikoen ondorio nagusia. Postura politiko argia du Parisek: "Frantzia eta Israel lotzen dituen adiskidetasun historikoari segi, eta zuzenbide estatuari eta justizia profesional eta independenteari atxikiak diren bi demokrazia izanik, Frantziak nahi du Netanyahu lehen ministroarekin eta Israelgo gainerako agintariekin lankidetza estuan lanean jarraitu, bakea eta guztientzako segurtasuna lortzeko Ekialde Hurbilean".
Giza eskubideen alde dabiltzan mundu mailako 188 Gobernuz Kanpoko Erakunde biltzen dituen FIDH Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioak gogorki salatu du Frantziaren postura. Immunitatea bideratu izana juridikoki legearen kontra doala dio federazioak, argi utzirik NZAren oinarrian dagoen Erromako Itunaren 27. artikuluak Netanyahurentzako immunitate aukera oro deuseztatzen duela. Dena dela, immunitatea egonik ere Nazioarteko Zigor Auzitegiak badauka pertsona atxilotu eta epaitzeko betebeharra: "Hain zuzen, hori da NZAren funtsa: immunitateak babesturiko pertsonak epaitu ahal izatea", hainbat juristek ohartarazi dutenari segi. Are gehiago, Erromako Itunaren arabera, nazioarteko auzitegi horrekin "osoki kolaboratzeko" betebeharra du Frantziak.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa eta Yoav Gallant Defentsa ministro ohia atxilotzeko agindua eman zuen Nazioarteko Zigor Auzitegiak azaroaren 21ean, Gazan gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak egin izana egotzirik. Hastapen batean, ebazpena errespetatuko eta beteko zuela jakitera eman zuen Frantziako Gobernuak, eta horrek Netanyahuren kexua piztu zuen. Beste behin, atzera egin eta Israelen ondoan kokatu da Paris.
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]
Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]
Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]
"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]