Agnés Pannier-Runacher, Frantziako Ekonomia eta Finantza ministerioko estatu-idazkaria Biarritzen da ostegunetik, G7aren goi-bilerak herriko dendetan eragindako galeren kalte-ordainen gaia kudeatzeko.
Zenbait merkatarirekin hitz egin ostean adierazi du kalte-ordainak emateko dispositiboa berehala jarriko dutela martxan, hamabost eguneko epea aipatuz, Sud Ouest egunkariak jaso duenez.
Operazio horren bidez, G7aren goi-bilerarengatik abuztuan itxi edo jarduera murriztu behar izan duten negozioek istilu handirik ez dutela eragingo ziurtatu nahi du Frantziako Gobernuak.
Iturri beraren arabera, ez dirudi oraindik zehaztu dutenik zenbateko aurrekontua izango duen kalte-ordainen diru-poltsak, baina 350.000 euroko kopuruaz hitz egiten da. Nongo komertzioek eskatu ahalko duten ere ez dago argi –Biarritzekoek bakarrik eskatu ahalko duten edo Lapurdiko herri gehiagotako dendek ere bai, alegia–.
Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.
Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.
Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.
FIPADOC Nazioarteko dokumental jaialdia berriz heldu da Miarritzera. Urtarrilaren 19tik 27ra ospatuko dute, eta seigarren edizio honetan «Italia eta Afrika» izanen dira protagonistak.
Sukaldari hasiberri bati egin zioten eraso hoteleko sukaldean, eta hainbat orduz eduki zuten aulki batean biluzik eta lotuta. Gertatutakoa ikertzen ari da Baionako Fiskaltza.
Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]
Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.
Bonba-alertengatik, Frantziako Gobernuak aginduta zazpi aireportu ebakuatu dituzte; tartean Biarritzekoa.
Mintzalasai taldeak, hamabigarren aldiz, Baiona, Biarritz eta Angelurako zazpi eguneko egitaraua prestatu du. Irailaren 18tik 24ra izango da. Euskaldunek euskaraz aritzeko guneak izatea du helburu, baita euskaraz ez dakitenak hurbiltzea ere.
Irailaren 7tik 17ra iraganen da Le temps d’aimer la danse Maitaldia festibala. Hamar egunez 93 hitzordu izanen dira, Miarritzen ez ezik, Ipar Euskal Herrian orohar, baita beste ekitaldi batzuk Hego Euskal Herrian ere. Mizel Teret, Pantxika Telleriaren Elirale konpainia,... [+]