Quebeceko (Kanada) 200 bat anglofono kalera atera ziren joan den igandean. Ez daude gustura Alderdi Quebecarrak daraman hizkuntza politikarekin. Put Back the Flag eta The Unity Group, ingelesaren eskubideen aldeko taldeak bildu ziren protestan eta gobernuari eskatu zioten frantsesaren aldeko hizkuntza politika lasaitzeko.
Alderdi Quebecarraren asmoa frantsesa lan munduan, irakaskuntzan eta norbanakoaren mailan bultzatzea da.
Mehatxu gogorra egin zuten igandean bildu ziren ingeles hiztunek: frantsesaren hizkuntza politika aldatzen ez baduzue zergak ez ditugu ordainduko. Ingelesez hitz jokoa eginez: “If (the English in Quebec) don´t have a say, then perhaps we shouldn´t have to pay!”.
Gure hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituztelako zergak ordaintzeari utziko bagenio, a ze zuloa zakuan!
Onintza Iruretaren Jalgi hadi plazara blogetik hartutako artikulua.
92 urterekin hil da Raymond Lévesque Quebeceko kantari mitikoa, COVID-19aren atzaparretan. Poeta, narratzaile eta antzergile oparoa izan da, baina batik bat kantagile eta kantari bezala izan da txit estimatua bere sorterrian. Quebeceko kultura eta naziotasunaren... [+]
François Legault lehen ministroak martxoaren 23an egin du agerraldia eta gau erdian jarri ditu indarrean neurriak. Lehentasunezkoak ez diren denda eta lantokiak itxi dituzte.
Urteak daramatza Dupuis-Deri unibertsitarioak antifeministen eta bereziki maskulinisten diskurtsoak aztertzen eta gezurtatzen. Gizonen gailentasuna mantentzeko helburuz dabilen mugimendu politiko horren aurka antolatzeko behar gorria ikusten du.
Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia,... [+]
Egunotan, “Kenekk Tepaw-Ipar Atlantikoko herri indigenen sustraiak” izenburuko topaketak egiten ari dira Kanadan, mundu zabaleko aditu eta ikertzaile aunitzek parte harturik; haien artean, Euskal Herriko berrogei lagun inguru dira.
Beste herrialdetara bidaiatzeak beraiei buruzko dugun ezagutza apurra emendatzeko baliagarriak izaten zaizkit. Ipar Ameriketako Kanada Estatuko Quebecen probintzia egon ostean, hauxe inpresio sorta.
Urriaren amaieran edo azaroaren hasieran joan ginen Lehendakaria eta biok , bakoitza bere aldetik, Kanadara. Lehendakaria Quebecera, lehen ministroarekin biltzeko. Ni Ottawara, Quebecetik at bizi diren frantses hiztunen komunitatearen osasun arloko jardunaldietara.
Finantza-merkatuen indarra handituz joan da, egitura publikoen erabakietan eta herritarron bizietan eragiteko boterea lortu arte. Edozein baldintzatan finantzak salbatzeko jarrera dute estatuek. Berdin dio zorraren handitzea badakar. “Kapitalismoaren salbatzeko neurrien... [+]
Kolonizazio eta asimilazio basatiaren eraginez, Kanada eta Quebeceko herri autoktonoak krisi identitario sakonean direla deitoratzen du Widia Larivierek, aita quebectarra eta ama algonkindarra duen gazteak. Hala eta guztiz ere, azken urte hauetan harrotasun sentimendua berriro... [+]
Problematika ugariri buruz hitz egiteko elkargune izan da Montreal Munduko Foro Sozialari esker. Abuztuaren 9tik 14ra bitartean gertatutakoaren lagin bat da eskaintzen dizuegun argazki bilduma hau.
MFSaren hamabigarren edizioaren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek, ehun ekimenez gorako ekintza plangintza adostu dutela zehaztuz. Hegoko herrien ahotsa ez da ordea espero zuten bezainbat entzun; Kanadak bisa-eskaerak ukaturik, parte hartzaileen %60k baino gehiagok... [+]
2016an Quebec-en egindako Munduko Foro Sozialeko manifestazioko une bat.
Quebec-eko jatorrizko herriek protagonismoa izan dute Munduko Foro Sozialean. Uneak badu garrantzia, diskriminazio handia pairatzen duen kolektiboa dela kontuan izanda.