Memoria y Concordia Elkartea joan den maiatzaren 19an aurkeztu zuten Iruñeko Kondestable Jauregian. UPNko parlamentari Iñaki Iriarte da lehendakaria eta aurkezpenean izan zen baita ere Iruñeko UPNko lehendakari ohi Román Luzán.
Frankismoaren bandoko biktimen memoriaren aldeko elkarteak aurkezpen gisa atera duen manifestuan dioenez, 80 urte iragan dira 36ko Gerra Zibila bukatu zenetik eta 44 “diktadorea hil zenetik”, eta bada ordua Espainian “memoriaren politikak beste era batera kudeatu daitezen. Espainiarren artean begirunea, bizikidetza eta elkarrizketa bilatuko dutenak”.
Elkarte berriaren esanetan, frankismoak ahaztu egin zituen talde galtzaileko biktimak, baina ondoren, “gobernu demokratikoak agintaritza errepublikarraren eta milizien errepresaliatuen” biktimez ahaztu dira, “memoria era sektarioan erabiliz”. Horren ondorioz, haien esanetan, espainiarren arteko enfrentamendua bilatu da, “aukera politiko demokratikoak frankismoaren oinordeko eginez” eta proiektu politiko batzuei “ustezko nagusitasun moral handiagoa” emanez.
Elkarteak dioenez, “biktima guztiak oroitzeko” dator eta, “krimen guztien arbuio moraletik abiatuta”, historiaz bultzatu nahi duten ikuspegiarekin “gure arteko gatazkaren, haren parte-hartzaileen eta zioen ikuspegi plural eta integratzailea” zabaldu nahi dute.
Aurkezpenarekin bat Fernando del Rey Madrilgo Unibertsitate Complutenseko historialariak honako titulua zuen hitzaldia eman zuen: "Historia akademikoa, iraganaren manipulazio militantearen aurkako antidotoa".
Eskuineko hainbat erakundek pozik hartu du ekimena, esate baterako Comunión Tradicionalista karlistak. Navarra Confidencial eskuin muturreko hedabideak ere laudorioak izan ditu elkartearentzat eta gogorarazi ditu, besteak beste, frankismoan hegazkin errepublikarren bonbaketek "Nafarroan hildako pertsonak".
Iñaki Iriarte parlamentariaren txioan irakur daiteke manifestua osorik:
La declaración programática de Memoria y Concordia pic.twitter.com/lgpWak820V
— Iñaki Iriarte Lopez (@inaki_iriarte) May 20, 2021
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.