Frankismoko aztarna Irunen, memoria ez izateko arriskuan

  • Bost kontzentrazio esparru izan ziren Irunen frankismoan. Zutik dirau ‘Pequeña velocidad’ izenekoak. Muga pasatzen zuten gizonen bortxazko lehen gunea zen, eta botatzea aurreikusi dute.


2022ko azaroaren 07an - 16:46
Trenbidearen ertzetan dauden pabiloien planoa. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.

Trenbide zabal askok banatzen dute Irun, gaur egun erabiltzen ez direnak. Lur horietan, utzita dauden itxura duten bagoiak edota pabiloiak daude. Arrotza egiten da. Hiritar askorentzat ezezaguna da trenbidearen ingurua, batez ere ez delako inoiz urbanizatuta egon, sarbide eta eraikinak itxita daudelako eta egon denaren inolako adierazgarririk ez dagoelako. Kuxkuxeroek Adif enpresari eskatu behar diote baimena kondiziotan ikusi ahal izateko trenbide ertzetan dauden eraikinak.

Hain da ezezaguna ingurua, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak 2018an jakin zuela Irunen Pequeña velocidad deituriko frankismoko kontzentrazio esparrua dagoela bertan, Mugetxe karrikako Aduana zaharrari itsatsita. Trenbide sistemari egiten dio erreferentzia izenak, eta Palentzian traza bereko eraikin bat dago. Jose Mari Etxaburu Kamiñazpi idazlearen Nere lau urteko ibilerak idatzian jakin zuten lehen aldiz gune honen berri; bertatik pasa zen eta San Pedro de Cardenara bideratu zuten gero. 1939 eta 1942 urteen artean egon zen aktibo esparrua, eta Etorbidearen zubitik 1936ko gerra bukatuta etortzen zirenak eramaten zituzten bertara. Sailkapen bat egiten zuten pertsonekin, Peli Lekuona Kepa Ordokiko kideak azaldu duenez, eta hortik, La Magdalena (Santander, Espainia), San Pedro de Cardena (Burgos, Espainia) eta Miranda de Ebrora (Burgos, Espainia) eramaten zituzten. Ez ziren denbora luze egoten bertan. «Bidasoan hasi zen ehunka atxiloturen gatibualdia, metaketa eta sakabanaketa», irakur daiteke elkarteak txukun landu duen webgunean. Espainiako Estatuko kontzentrazio esparru gehienak 1939an itxi zituzten, Irungoa izan ezik. Bost egon ziren guztira hirian. Aipatzekoa da Hilanteras Ferroviarias, egungo tanatorioaren lekuan zegoena. Emakumeak, haurrak eta adineko pertsonak eramaten zituzten bertara; Pequeña velocidaden gizonak soilik izate zituzten gatibu, komunistak eta miliziano edo militar errepublikanoak.

Presoak esparrutik irteten, 1938an. Frankisten propaganda argazkia da. Biblioteca Digital Hispana.

Zenbat pertsona igaro ziren gizonen espaziotik jakiteko, zifren dantza handia dago. Kepa Ordokik jasotako dokumentuen arabera, gutxienez, 4.000 pertsona pasa ziren. «Hasierako dokumentuetan [1939, 1940 eta 1941 urteez ari da] batez ere zifrak jasotzen zituzten, zenbat sartu eta zenbat irten ziren», zehaztu du Lekuonak. Maelle Maugendre historialari frantsesak, Etorbidearen zubitik, 1939an, 98.000 herritar pasatu zirela dio. Bi ondorio atera ditu elkarteko kideak: «Batetik, hemendik pasatzen zen jende kopurua ikaragarria zela. Bestetik, horietatik gehienak Pequeña velocidadetik pasatzen zirela».

Historia, galzorian

Arriskuan dago orain eraikina. Izan ere, hiru proiektu ditu esku artean Irungo Udalak, trenbideak estali eta ingurua urbanizatzeko. Entorno estacion deituriko proiektuan argi eta garbi irakur daiteke kontzentrazio gunea botatzeko aurreikuspena. Bertan, pasarela bat eraiki nahi dute. Hori horrela, Lekuonak agerraldia egin zuen joan den ostiraleko osoko bilkuran, ez eraisteko azalduz eta Oroimen Demokratikoaren gune izendatzeko eskaera egin dutela adierazteko. Aduana eraikina eta Pequeña velocidad Frankismoaren Biktimen Memoria Zentroa izatea nahi dute, Espainiako Estatuko lehena litzatekeena. Hiru proiektuak eraikinarekiko kontraesankorrak direla azaldu zuen Lekuonak, bakoitzak bere irizpide eta helburuak dituelako.

Lehenengoan, ahal den neurrian gunea mantenduko dutela zehaztu dute, baina bigarrenean bota egingo dela. Oraingoz, udalak, partzialki bota nahi duela dio, «fatxada hartu, atzera mugitu eta berreraiki», Lekuonaren esanetan. Udalbatzarrean, Miguel Angel Paez alkateordeak aurreratu zuen lurrean pabiloia non zegoen markatu nahi dutela. Proposamen hori ez dela balekoa dio elkarteak, «bertako borreroek» nahi luketena dela.

Luze iraungo duen borroka izango da, trenbidearen proiektuaren mantsotasunagatik. Kezkatuta daude elkartekoak, udal gobernu aldaketa egoteak baldintzatu dezakeelako Via Irun osorik, eta egungo krisi ekonomikoagatik. Arazoa gizarteratu da dagoeneko, eta ez jakintasunaren izenean gunea existituko ez balitz bezala ez dela tratatuko ziur dira. «Eztabaida sortzen denean jendeak esango du,‘Via Irun, bai; baina nola?’».

Pequeña Velocidadeko egungo argazkia. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Faxisten izenak hildako biktimen zerrendetan mantenduko ditu Gogorak

Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]


2025-03-17 | Ahotsa.info
Lore eskaintza Angel Berruetaren oroimenez

Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


Eguneraketa berriak daude