Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformaren eta Elgetako Udalaren agiria

  • Pasa den 2017ko azaroaren 14an publikoki zoriontzen ginen, baita zoriondu ere Bergarako 4. Epaitegia, Elgetako Udalak hartu zuen erabaki ausartagatik, non 1936tik aurrera frankismoak udalerrian eragindako krimen guztiengatik aurkeztu zuen Kereila onartua izan zen.

Faxistek hildakoen senideak, iazko apirilaren 23an egindako omenaldian. (Argazkia: Goiena)

2018ko urtarrilaren 09an - 17:13
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kereila horretan salatzen diren krimenegatik Justiziaren eskaerak lehendabiziko aldiz izan zuen erantzun baikor bat, hainbat biktimek eta senitartekoek urteetan zehar, diktadura garaian lehenengo eta egungo sasi-demokrazia honetan geroago, eskatzen zutena aintzat hartuaz, hainbeste urtetan ezereztuak, ahaztuak eta isilarazitakoak izan eta gero.

Kereilaren onespenak izugarrizko arrakasta soziala izan zuen Euskal Herrian eta Estatuan. Baina 38 egun iraun du bakarrik: pasa den abenduaren 22an epaile berri batek Kereilaren artxibatze agindua eman zuen betiko aitzakiak jarriaz: delituen preskripzioa, eta gainera hor dagoela 1977ko Amnistiaren Legea edozein gauza barkatzeko prest. Kereilaren abokatuek aurkeztu dute jadanik dagokion helegitea.

Bergarako 4.Epaitegi horretan izan diren epaileen arteko prozedura-arrazoi edo tirabiretatik haratago, garbi ikusten dugu esku politikoa izan dela epailearen aldaketa azkarra eragin duena iniziatiba bertan behera utziaz. Esku-hartze honek agerian uzten du, berriz ere, espainiar judikadurak duen gabezia, interes politiko atzerakoi eta demokraziaren aurkako indarrez inguraturik dagoena, Estatu eta gobernu demokratikoekin zerikusirik ez duena.

Ez da lehendabiziko Udala Justiziaren eskaera bat bertan behera geratzen dela ikusten duena. Ezta azkena izango ere. Baina asko dira aurrera jarraitzeko prest dauden Udalak frankismoaren krimenek eragindakoak salatzeko, eta seguru gaude jarrera honek sekulako uholdea ekarriko duela frankismoak oraindik dituan lege-zirrikitu babesleak medio duen inpunitatea salatuaz, hainbat erakunde nazional eta internazionalek egiten duten moduan. Zentzu honetan, aipatzekoa da pasa den urrian Madrilgo kongresuan oposizioko alderdiek aurkeztutako Lege Proposamen bat, aldaketa batzuk onartuak izan daitezen 1977ko Amnistiaren Legean eta Kode Penaleko legalitate-printzipioan.

Bergarako Epaitegian gertatutako jokaera politikoa Estatuko botereek Justiziari dioten beldurraren eragina izan da. Baina frogatzen digu, baita ere, badaudela, zalantzazko legalitateen gainetik, duintasunez eta gogoz Justizia ezartzeko prest dauden Epaileak. Denon artean irekiko dugu Egiaren, Justiziaren eta Erreparazioaren aldeko arrail geroz eta handiagoa, frankismoaren ehundaka-milaka biktimei zor zaiena. Azken finean, benetako gizarte demokratiko batek bere buruari zor diona baita.

Artikulu hau Goienak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Aurreskua, bertsoak eta musika emanaldiak German Rodrigezen omenez

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]


Angel Berrueta eta bere senitartekoak indarkeria polizialaren biktima moduan aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Naiz.eus-ek aurreratutakoaren arabera, 2004ko martxoan Espainiako polizia batek eta bere semeak erail zuten Angel Berrueta eta bere alargun zein seme alabek, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala jasoko dute, indar polizialen indarkeriaren biktima moduan.


Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoaren esklaboei omenaldia egin diete

1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]


Nafarroako Gobernuak 2005-2011 aldian torturatutako herritarrak onartu ditu biktima gisa

Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]


Frankistek fusilatutako Modesto Manuel Azkona Garaicoechea Arabako Diputatu eta Saratxoko bizilagunaren gorpua identifikatu dute

Alesbesekoa jaiotzez, Saratxon bizi zen Unión Republicana alderdiko kidea, bere emaztea hango maistra baitzen. 1936ko irailean erail zuten frankistek eta ostiralean lortu zuten bere gorpuzkinak identifikatzea.


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


“Ezin da kontsulta baten emaitzetatik erabaki Iruñeko Erorien Monumentuaren etorkizuna”

Erorien Monumentua eraisteko eskatzen duten memoria elkarteen ustez ezin da eraikin frankista horren etorkizuna utzi herritarren esku: “Faxismoa omentzen duen eraikinarekin zer egin frankismoaren oinordekoek ere parte hartzen ahal duten galdeketa batek ezin du... [+]


2024-05-22 | Euskal Irratiak
Ezkabako presondegi frankistako ihesaldia oroitu dute Urepelen, ‘La Fuga’ lasterketarekin

86 urte bete dira asteazkenean Iruñean 795 preso errepublikarrek Europako ihesaldi handiena egin zutela. Aldiz, abantzu 800 iheslari horietarik bakarrik hiruk erdietsi zuten muga trabeskatzea.


1936ko biktimak eta kolpistak berdintzeko UPNren saiakera atzera bota du Nafarroako Parlamentuak

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintza eta Euskarako Batzordeak atzera bota du UPNk aurkeztutako mozioa, 1936ko Gerran Errepublikaren kontrolpean zeuden lurraldeetan izandako biktimak Oroibidea memoriaren datu-basean sartzea eskatzen zuena. Mozioak PP eta Voxen babesa jaso du,... [+]


Eneko Etxeberria
“Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Eguneraketa berriak daude