Espainiako Ordena Publikoko Auzitegiaren dokumentazioa digitalizatzeko hitzarmena sinatu dute Gogorak eta Espainiako Kultura Ministerioak. 1963 eta 1977 urte arteko sumarioak lirateke, Salamancako Memoria historikoaren Dokumentazio Zentroak gordetakoak.
Frankismo garaiko errepresioa ikertu eta aitortzeko urrats garrantzitsua egingo du Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuak, Espainiako Kultura Ministerioarekin adostutako ekimen bati esker: Ordena Publikoko Auzitegiak, diktadurako erregimenarekin bat egiten ez zutenen kontra zigorrak ezartzeko erakunde nagusienetakoak, irekitako milaka sumario digitalizatuko ditu.
Gogorak asteartean egindako bileran iragarri du ekimena, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua bertan zirela. Dokumentuak Salamancan gordetzen dira, Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroan.
Aintzane Ezenarrok zuzenduriko Jaurlaritzaren institutu publikoak azaldu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi ziren 2.700 pertsonari buruzko informazioa dago sumario horietan, eta 1963 eta 1977 urteen arteko epealdikoak dira.
Hala ere, lehen hurbilketa baino ez dela ohartarazi dute, eta "jatorriz euskaldunak ziren pertsona naturalen sumarioetara ere iristea" da helburua, beste erkidego batzuetan bizi izan arren. 60 urte bete dira Ordena Publikoko Auzitegia sortu zutela agintari frankistek.
60 urte bete dira Ordena Publikoko Auzitegia sortu zutela agintari frankistek
"Ikerketa-proiektu horrek ekarpen handia egingo du frankismo garaiko eta Trantsizioaren hasierako egia argitzeko, aldi horretan Euskadin jasandako errepresioaren dimentsio eta ezaugarri gehientsuenak ezagutzeko aukera emango baitu", azaldu du Jaurlaritzak.
37.000 pertsona espetxeratuak
Horrez gain, abian duten beste ikerketa baten lehen emaitzak ere eman zituzten. Zehazki, 1936 eta 1945 urteen artean Frankismoko espetxe-sistemaren biktima izandakoak identifikatzeko lanean dabil ikerketa talde bat.
EHUko Historia Garaikideko doktore Jon Penche ari da lan hori koordinatzen eta behin-behineko datu ikaragarriak eman ditu: 37.000 pertsona baino gehiago espetxeratu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan –horiei Nafarroako datuak gehitu behar zaizkie– eta horietatik 5.100 emakumeak izan ziren.
Espetxeratuen artean, 16.500 lagun EAEko herriren bateko bizilagunak ziren eta gainerakoak beste lurralde batekoak. Gainera, jakin ahal izan dutenez gutxienez 314 pertsona hil ziren ofizialki preso zeudela –beste kasu askotan presoak "libre" utzi ondoren izan ziren fusilatuak eta haien heriotzak ezkutatu egin ziren–.
Ikerketa amaitzean, horiekin guztiekin fitxak egin eta datu-basea osatuko da, ikertzaile eta senideen eskura jartzeko.
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.