Francoren ‘Azor’ itsasontziak bost pertsona hil zituen Donostian duela 64 urte

  • 1957ko abuztuaren 19an, diktadorearen itsasontziak Santa Klara uhartetik zetorren bidaiarientzako ontzi batekin talka egin zuen. Bost pertsona ito ziren, baina prentsa frankistak gertatua ezkutatu zuen. Bi gorpu itsaso hondoan utzi zituzten hainbat egunez; gero, izenik gabeko hobietan sartu zituzten familiei ezer esan gabe.


2021eko abuztuaren 19an - 09:46
Azken eguneraketa: 11:50
Francisco Franco bere bilobekin Azor ontzian. Donostia, 1963. Argazkia: Kutxa Fundazioa, Kutxateka. Gure Gipuzkoa

64 urte bete dira 1957ko abuztuaren 19tik. Egun hartan, itsasontzi batek talka egin zuen Donostiako Santa Klara uhartetik zetorren bidaiarientzako ontzi batekin. Erditik zatitu eta hondora bidali zuen 28 pertsona zeramatzan barkua; horietako bost hil egin ziren. Tragedia, halere, ahaztuta geratu zen, istripua eragin zuen itsasontzia ez baitzen edozein barku, Franco diktadorearen Azor ontzia baizik.

Hildakoak José de Miguel Martínez (39 urte), Benito Amiano (38), María Andrea Dolores (26), Manuela Rozado (20) eta José Rubial bederatzi urteko umea izan ziren. Beren familiek, 64 urte geroago, ez dute barkamenik ezta errekonozimendurik jaso.

Azor ontziko tripulazioa arrantza bidaia batetik bueltan zihoan Getariara. Hedabideetan abuztuaren 7tik goraipatu zituzten Francok ordura arte egindako kirol merituak. Prentsak Donostiako portuan ateratako argazkiak zabaldu zituen: Franco ontziaren mastatik lotutako “mila kiloko atunarekin” agertzen zen. Hamabi egun eskasera, Azor-ek izandako istripuaren berri eman behar izan zuen.

Baina frankismoaren makinariak errealitatea beste angelu batetik erakutsi zuen. La Voz de España eta El Diario Vasco hedabideek azaldu zuten diktadorea ez zegoela barkuan hondamendia gertatu zen unean. Baina bere eskifaiako kideak “heroiak” izan zirela azaldu zuten, Donostiako portuan gertatutako istripuan: “Berehala, yateko komandantea eta tripulazio osoa, pentsatu gabe, uretara bota ziren, eta hamar minutu baino gutxiagoan, [beste] txalupako bidaiariak salbatzea lortu zuten”. Gobernazio Ministeriotik kontrolatutako informazioak ez zuen azaldu istripua Azor-eko kideek eragin zutela, eta beste hainbat informazio ere isildu zituzten.

Ikerketa paraleloa

Eusko Jaurlaritzak erbestean argitaratzen zuen Euzko Deya buletinak gertatua bildu zuen, eta prentsa lokalak ere eskela bat argitaratu zuen. Noticias de Gipúzcoa-k azaldu duenez, hortik abiatu zen Iñaki Egaña historialaria —orain Euskal Memoria Fundazioko lehendakaria— ikerketa abiatzeko. Donostiako artxiboan ez zuten gertatuari buruzko informaziorik aurkitu. Frankistek ezkutatu egin zuten: "1990eko hamarkadan, Gobernu Militarraren furgoneta batek dokumentu konprometituak lekualdatu zituen. Honakoa desagertu zenen artean egon daiteke”, azaldu zion Egañak Gara komunikabideari 2008an.

Baina ikerlariak biktimen familiekin hitz egin zuen, eta garaiko prentsan agertu zenaren oso bertsio ezberdina lortu zuen. Julia Amianok, Benito Amianoren alabak, hamalau urte zituen, eta duela 64 urte kontatu ziotena gogoan zuen. Istripuaren unean, diktadorea bertan zegoela kontatu zioten Amianori: “Une horretan, sabotajea izan zitekeela esan ziguten, baina ez zen oso logikoa, kontuan izanda ontzia umez eta familiaz beteta zegoela. Bidaiariengan edo zauritutakoak erreskatatzean pentsatu gabe, Franco Aietera [udako bizilekua zuen Donostiako jauregia] eraman zuten salbu uzteko, eta geroago bueltatu ziren. Baina ordurako, itota hil ziren bost pertsona, nire aita tartean. Agian, berehala erreskatatu izan balituzte, ez ziratekeen hainbeste pertsona hilko”.

Hileta eta “dohaintza” ekonomikoa

Prentsaren eta lekukoen testigantzak bat datozen puntu bakarra, gerora gertatutakoan dago: Artzain Onaren Katedralean egindako hileta-elizkizunera Itsas Ministerioko eta Armadako Ministerioko hainbat kide hurbildu ziren. Abuztuaren 21ean egin zuten. Bertan, bost hilkutxa jarri zituzten, baina hiru gorpu baino ez zeuden. Benito Amiano eta José de Miguel Martínezen hilotzak urpean egon ziren hiru edo lau egunez.   

Amianoren ilobak Egañari kontatu zionez, gertatuak hirian “sor zezakeen zalapartaren beldurragatik” itxaron behar izan zuten horrenbeste, familiako kideen arrastoak berreskuratzeko. Istripuaren lekukoak ere isilik geratu ziren, errepresaliak sufritu zitzaketelako bestela. Urpekariek gorpuzkinak itsasoaren hondotik atera zituztenean, identifikatu egin behar izan zituzten familiek: “Imajina dezakezu nola zegoen: arrainek, karramarroek…, oturuntza egin zuten bere aurpegi eta gorputz-adarrekin”.

Bi hilotzak lurperatu zituztenean ere, ez zieten abisurik eman. Polloeko hilerrian utzi zituzten, izenik ere ez zuen hobi batean sartuta. Martínezen familiak Nafarroara lekualdatu zituen arrastoak, bertakoa baitzen. Baina Amianoren familiak ezin zuen hori ordaindu, eta oroitarri bat jarri zuten lekualdatzearen ordez. Gerora, 5.000 pezetako “dohaintza” jaso zuten Francisco Francoren izenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


Corellako karriketan ikur frankistak azaldu direla salatu du Zurekin Nafarroak

Migratzaile familia batek irekitako denda baten aurrean ikur frankistak jarri dituztela salatu du Zurekin Nafarroa ezker koalizioak. Fiskaltzari eraman dizkiote datuak, gorroto delitu bat egon daitekeelako pankarta horren atzean.


Eguneraketa berriak daude