Francoren azken fusilamenduetatik 40 urtera, omenaldiak herri askotan

  • Irailaren 27an 40 urte beteko dira erregimen frankistak azken biktimak hil zituenetik. ETAko Anjel Otaegi eta Juan Paredes Txiki eta FRAPeko Xosé Humberto, Ramón Garcia eta José Luis Sánchez fusilatu zituzten.


2015eko irailaren 24an - 12:26
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Delegaritzak Iruñeko Ahaztuak taldearen omenaldia debekatu du (argazkia: ahotsa.info) Espainiako Gobernuaren Nafarroako Delegaritzak Iruñeko Ahaztuak taldearen omenaldia debekatu du (argazkia: ahotsa.info)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako Delegaritzak Iruñeko omenaldia debekatu du. Ahaztuak taldeak salatu duenez, 2009an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak egindako debekuan oinarritu dira Gudari Eguneko ekitaldia debekatzeko.

2010ean, ordea, auzitegiak ondorioztatu zuen “Ahaztuak 1936-1977 taldeak urtero egiten dituen ekitaldietan ez dela terrorismoaren goratzerik egiten”. Carmen Alba Espainiako Gobernuko delegariak ekitaldiaren kartelean “bost terroristen aurpegiak” ageri direla esanez arrazoitu du debekua.

Hitzordu asko 40. urtemugan

Iruñekoaz gain, ekitaldi ugari eginen dituzte Gudari Egunean Euskal Herri osoan. Zarautzen, 12:00etan hilerrian jarri dute hitzordua. Txikiren senideak eta Itziar Aizpurua Burgosko Prozesuan epaitua eta kondenatua izanen dira omenaldian. 13:00etan ekitaldi politikoa eginen dute Aritzbatalde pilotalekuan, “bi fusilatuen konpromisoa hartu eta gaurkotzeko”.

Gasteizen 12:00etan eginen dute bost fusilatuen aldeko ekitaldia, hilerrian. Derion, berriz, 18:00etan antolatu dute omenaldia. Baionan, Monbar hotel parean eginen dute ekitaldia 19:00etan.

Bartzelonan, Cerdanyola del Vallès herrian  (Txiki fusilatu zuten tokian) ekitaldiak antolatu dituzte urteurrenari begira. Asteazkenean Haizea eta sustraiak Txikiren bizitzari buruzko dokumentalaren proiekzioa egin zuten, eta igandean Collserolako hilerrian omenaldia eginen diote.

Madrilen, igandean 12:00etan eginen diete omenaldia bost fusilatuei, hiriko hilerri zibilean. Eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin.

Francoren azken biktimak

1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten bost gazteak, Franco hiltzeko bi hilabete baino gutxiago falta zirela. Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta baita nazioartean ere protesta ugari sortu zituen heriotza aginduak. Pablo VI. aita santuak eta Suediako lehen ministroak, besteen artean, atzera egiteko eskatu zioten Francori. Alferrik baina, diktadoreak exekuzioak agindu zituen.

Txiki Bartzelona ondoko Cerdanyola basoan hil zuen Guardia Zibilak, “Eusko gudariak” kantari. Otaegi, berriz, Burgoseko Villarlón kartzelan fusilatu zuten. Senide eta lagunetatik inori ez zioten utzi bertan egoten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


Eguneraketa berriak daude