Hamabost urte hirietako lorategiak diseinatu eta zaintzen lan egin ostean, 40 urtera hurbildurik nekazaritzarako jauzia egitera ausartu da Francis Larrea. Lekorneko Haitzondo etxaldean barazki ekologikoak egiten ditu, ekoizpenak AMAPeko saski bidez, Ezpeletako merkatuan eta Internetez salduz. Laborantzan hasi nahi duten gazteek lurra aurkitzeko dauzkaten nekeek arduratzen dute Francis.
Baratzezain izaiteko hautua egin duzu, beste ofizio batean ari zinelarik lehen...
BTS “aménagement paysager” (paisaien kudeaketa) bat egin dut. Hamabost urtez lan egin dut baratzezain bezala Bidarteko enpresa batean. Aspertua nintzen klientetaz eta produkto ximikoetaz. Bidez kanbiatu nahi nuen eta barazki biologikoen egiteari pentsatzen nuen aspaldi, biziki maite bainuen ene barazkiak etxean egitea eta ainitz denbora pasatzen nuen horretan.
39 urtetan, BLEri buruz itzuli naiz, jakiteko posible zenez hori egitea nere etxean, bi hektararekin. 40 urte baino lehen egin nahi nuen DJA ukaiteko. “Hors cadre familial” nintzen eta sobera gauza banuen erosteko, DJA eta “prêts bonifiés” gabe ez nintzen instalatzen ahal Lekornen.
Ofizioan uste bezala abiatu zirea?
Hastean uste nuen instalatzen ahal nintzela eskolara itzuli gabe bainan BLErekin ikusi dut behar nuela formakuntza bat egin ene ofizioa untsa ikasteko, ofizio hori neretako zenez jakiteko, eta pratika egiteko laborantxa batean. Hazparneko CFAn hamar hilabeteko BPREA BIO formakuntza segitu dut, denbora erdiz eskolan eta denboran erdiz Lekorneko Garroan eta Itsasuko Aroztegian, Panpi Goiti baratzezainarekin.
Ainitz gauza ikasi ditut barazkien eritasunetaz, lurraren ibiltzeko tekniketaz, errotazioak nola egin behar ziren, etab… Ongi izan da enetako bestenez ainitz zozokeri eginen nituen ustez etxeko baratzea bezala zela. CFAn xantza genuen BLEko teknikalariak ukaitea irakasle gisa, hola bada sare bat laborari baratzezainentzat, eskolarekin eta BLErekin.
40 urtetan bihurgune bat hartu dut ene bizian eta biziki kontent naiz barazki biologikoak egiteaz eta xantza ukaiteaz etxearen ondoan jenderi saltzeaz, eta gauza onak saltzeaz. Ene haurrek ere ikasten dute gauza onen jatea eta hori enetako biziki importanta da.
Haitzondoa etxaldean instalatua zira Lekornen…
2012ko urrian instalatu naiz eta orain bada hiru urte ari naizela barazki biologikoak egiten eta fruitu arboletaz okupatzen. Lekorndarra naiz, ene aita amak ez ziren batere laborariak. Hektara bat eta erdi lur bazuten eta haietan 50 ardi ibiltzen zituzten eta gasna batzuk egiten. Gaurregun, hiru hektara baditut, 1,5 ha nereak eta 1,5 ha alokatzen ditut. Bi hektaretan baratzegintza egiten dut, 40 bat barazki mota, kanpoan eta 1.000 metro koadro; negutegietan.150 fruitu arbola baditut.
Lehen urtean bakarrik lan egin dut. Gero sasoinean langile bat hartu dut, lau hilabeterentzat. Aurten aprendiz bat hartu dut, urte guziarentzat. Tresna guziak erosi ukan behar ditut: zonbait berriak (negutegiak, trakturra, ganbera hotza...) eta okasionezkoak besteak. Lekorneko Cumako [laborantzako tresnak konpartitzen dituen elkartea] Chisela ibiltzen dut. 110.000 € inbestizamendu egin ditut, zama horren gainean 54.000 €ko mailegua egin dut.
Nola ekoizten duzu?
Dena biologikoan naiz. Landare guziak erosten ditut (Hazitik lilia Senperen eta ARRIVE Charentetan). Errotazioentzat behar da barazkiekin itzuli.
Errotazioak egiten ditut salmentaren arabera, barazki familiaka, sasoineko biltzearen arabera. Ainitz barazki mota egiten ditut Ezpeletako merkatua eta
AMAPetan (30 saski) eta astezkenetan etxetik, internet bidez, saltzen baititut. Informatika biziki maite dut eta web gune bat sortu dut. Horren bidez astero klientek badakite zoin barazki baden eta 15 jendek astero manatzen dute saski bat. Errezetak ere proposatzen ditut, barazkiak nola kozinatu ideiak emaiteko. Barazki biologikoendako galde azkarra bada, bainan ofizio hau aski zaila da...
Orain arte aski errexa da barazkiak saltzea. Bortitzena da lana eta oren ainitz pasatzen ditugula. Gero teknika ainitz behar da ez baitugu pozoinik erabiltzen. Barazkiak begiratu behar dira eta gauzak tenore onean egin. Teknika ikasten da lurra ibiltzean eta urte guziz gehiago. Nik ainitz lan egiten dut Garrokoekin eta BLEk segitzen gaitu formakuntzekin. Gainera familiako bizia ere atxiki behar da. Hori ere ez da errex. Laborantxan egun guziz baita zerbait egiteko eta nere oporrak urtarrilean dira.
Gero eta jende gehiagok baratzegintzan instalatzeko urratsa egiten du...
Bai gero ta proietu gehiago bada. Baina anitzek ez dute lurrarik eta hori biziki bortitza da lurrak harrapatzea Euskal Herrian. Nere gustuko lur gutirekin (hektara bat baino gutiago) ez da instalatzen ahal. Gero saltzeari buruz bada tokia. Ainitz balin bagira entseatu beharko da gehiago lan egitea multxoan. Bainan jadanik entseatzen gira BLErekin. Maite dut ere nere pasioa aprendizari emaitea eta Euskal Herriko laborantxako elkarteetan parte
hartzea. Inportanta da beste laborarieri informazioa emaitea, esperientzia partekatzea. Adibidez “Sur la route de la bio” egitarauarekin, abenduaren 18a arte etxalde biologikoetan ari diren laborarien bisitatzeko parada bada, ezagutzeko eta trukatzeko. Ene etxean izanen dira abendoaren 11n.
Zer begirada duzu gaurregungo iparraldeko laborantxaz, eta laborantxaren egoeraz oro har?
Egun Euskal Herrian ez da errex biologikoa sartzea, hazkuntzan ari baitira ainitz, behi edo ardi, eta etxaldeak sobera ttipiak baitira autonomia ukaiteko. Nere inguruan laborariak badira jautziaren egiteko prest direnak bainan sobera beldur dira ardien janaria sobera kario izanen dela (40% kariago biologikoan). Gero ta gehiago gira barazkietan eta hori untsa da lan egiteko eta ideiak bat besteari emaiteko.
Zoin dira zure proietuak?
Ene proietuak dira negutegi bat gehiago emaitea, udaberrian gehiago barazki ukaiteko, eta zonbait tresnen erostea ene bizkarraren salbatzeko! Gero, ez dut nere laborantxa haunditu nahi, hola untsa baigira nere familiarekin.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]
Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]
Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]
Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.
2011n abiatu zuten Lekorneko Garroko Etxaldean laborantza biologikoko proiektua: “Lurrak Herriko Etxearenak ziren, eta bertako eta Herri Elkargoko hautetsiek sortu zuten proiektua”, azaldu du Argitxu Ithourria kideak. Laborantza biologikoa bultzatzeko helburuz abiatu... [+]
Nekazaritza eta abeltzaintza “errotik” aldatzeko trantsizio agroekologikoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, hilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.
EHU buru duen ikerlan batek Osakidetzan bertako elikagai jasangarriak erabiltzeko beharrezko diren hamairu erronka eta 30 ekintza plan zehaztu ditu. “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema... [+]
Gipuzkoako kostaldean, Urola ibaiaren meandroan daude Amillubi baserria eta bere lurrak (toponimoaren arabera “Amilibia”). Udalerriz Zestoa da eta Iraeta auzoan dago naturaren paradisu txiki hau. Aurten 30 urte bete dituen nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur... [+]
Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen, eta “greenwashing”-aren bitartez, elikagai... [+]
Gipuzkoako Biolur elkarteak iaz aurkeztu zuen Duina ikerketa proiektuaren txostena. Baratzegintza ekologikoko esperientzia desberdinen diagnostikoa egin zuten bertan, hainbat alor kontuan hartuta: ekonomikoa, ingurumenekoa, bizi baldintzena, zaintzena eta beste. Denbora eta datu... [+]
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.
EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]