Fran Balda, 53 urteko arbizuarra eta ezker abertzelako miltante ezaguna, larunbatean hil da auto batek harrapatuta Etxarri Aranatzen.
Larunbat gauean hil zen Fran Balda Etxarri Aranatzen auto batek harrapatuta. Ezbeharra gaueko 22:30ak aldera gertatu zen. Foruzaingoa arrazoiak ikertzen ari da.
53 urteko arbizuarra, ezker abertzaleko militante ezaguna zen. Arbizuko Udaleko zinegotzia izan zen 2007 eta 2011 artean, baita Sakanako Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea ere. Bere ekimenez, Nafarroako Arbizu herria Palestinako Marda herriarekin senidetuta dago; Balda brigadista izan baitzen bertan.
Balda Herrira mugimenduaren aurkako bi sarekadetan atxilotu zuten, 2013an eta 2015ean. Gaur egun, Sare Nafarroako militantea zen eta Euskal Memoriarekin lanean ari zen Nafarroako tortura kasuak argitzeko ahaleginean.
Nafarroako Sarek ohar bidez agurtu zuen Balda: “Zure hutsunea handia izango den arren, askoz handiagoa da eman diguzun guztia, Fran!”. Sareko ordezkariek albistea “izugarrizko kolpea” izan dela nabarmendu dute. “Bizitzaren gorabehera guztiei beti aurrera egiteko adore eta kemena erakutsi izan duzu lagun. Zure irakaspenak soinean, orain besteoi dagokigu aurrera egitea; ez da erraza izango”, adierazi dute. Baldaren senitartekoei “besarkadarik beroena eta muxurik sentikorrena” bidali nahi izan diete.
Sortuk, halaber, albisteak ezker abertzalean eragin duen “min handia” azpimarratu du. "Militante nekaezina joan zaigu, presoen askatasunaren eta herri honen alde beti borrokatu duen horietako bat".
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.
EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.
Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]
CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.
1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]