Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu joan den ostegunean Fracking Ez Araba plataformak aurkeztutako herri ekimen legegilea. Ekimenaren helburua zen frackinga eta, oro har, hidrokarburo ez-konbentzionalen ustiaketa debekatzeko lege bat egitea.
Herri ekimen legegileak arautzen dituen 1986ko legearen arabera, ezingo da ekimen bat tramitatzeari onespena eman gai berari buruzko lege proposamen edo proiekturen bat tramitatzen ari bada aldi berean. Horixe izan da EAJk, PPk eta PSE-EEk, ekimena onartzearen aurka bozkatu dutenek –EH Bilduk alde bozkatu du–, emandako justifikazioa. Izan ere, gaur egun frackingarekin zerikusia duen eta Arabako Batzar Nagusiek aurkeztu zuten lege proposamen bat du esku artean Legebiltzarrak.
Nolanahi ere, bada alderik Fracking Ez Arabak aurkeztutako herri ekimenaren eta Arabako BBNNek egindako lege proposamenaren artean. Lehenbizikoen nahia da frackinga debekatu dadila EAE osoan. Bigarrenek, berriz, Natura Babesteko Legearen 17. artikulua aldatzeko eskatzen dute. Gaur egun, artikulu horrek babestutako inguruetan meatzaritza egitea debekatzen du, eta arabar BBNNek nahi dute frackinga egiteko debekua gaineratzea espresuki. "Ez da inondik inora gauza bera", adierazi digu Mikel Oterok, Fracking Ez Arabako bozeramaileetako batek. Oterok gaineratu du harrituta daudela gertatutakoarekin, herri ekimena aurkeztu aurretik Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiekin bildu zirelako, eta ia denek esan zietelako ez zela arazorik egongo ekimenaren tramitazioa onartzeko. "Txosten juridikoa eskatuko zutela, eta beraien jarrera txosten horren araberakoa izango zela iragarri zigun bakarra PP izan zen", azaldu du Oterok. Azkenean, ordea, txosten juridikorik gabe ebatsi da afera.
(OHARRA: ondoko testuaren eguneraketa modura gaineratu dugu azken orduko informazioa).
Kronika gehienen arabera, euskal herritar arruntok 2011ko urrian-edo izan genuen lehen aldiz frackingaren berri, Patxi Lopez artean lehendakaria AEBetara egindako txango entzutetsua medio. Gogora ekarri nahi nuke, hala ere, urte hartako urtarrilean honako oharra zabaldu zuela euskal kazetari batek: “Ikasi hitz berri hau: fracking. (…) Fracking entzun eta irakurriko dugu sarritan gaurgero”. Bai asmatu ere, gure Pello Zubiriak!
Gaia oso garrantzitsu bihurtu dela ezin ukatu. Askoren galdera zen eta da: oposizioan egon bitartean frackingarentzat moratoria eskatu duen EAJk, zer jarrera izango du behin Jaurlaritzara itzulita? Joan den astean sailburu bik publikoki hitz egin dute gaiaz. Biek, Ana Oregik bezala Arantza Tapiak, Ingurumenaren eta Garapenaren arduradun nagusiek hurrenez hurren, hauteskundeen aurreko jarrerari eutsi diote: gaur-gaurkoz, ez dago segurtatuta frackinga teknika segurua denik, eta beraz baztertuta dago gasa ustiatzeko teknika modura.
“Gaur-gaurkoz”, “oraindik”, “momentuz” eta antzeko adberbioak mezuan argi eta garbi ager daitezen kontu handiz ibili dira sailburu biak, edo nire irudipena da? Hasteko, garbi eduki behar da alde handia dagoela EAJk (gaur-gaurkoz, oraindik, momentuz) defendatzen duenaren eta frackingaren aurka azaldu diren gainerako elkarte-talde-alderdiek diotenaren artean, aurreko Jaurlaritzaren aurkakotasunean, batzuetan, elkar besarkatu duten arren: EAJk gasa ustiatu nahi du. Frackingaren aurkari puruek –barka atrebentzia– ez bezala, EAJk uste du gasa ustiatzea klima aldaketaren aurkako borrokarekin bateragarria dela. Jeltzaleek erregai fosilik gabeko etorkizun bateranzko trantsiziotzat dute gasa, Javi Carro legebiltzarkideak hau sinatzen duenari azaldu zionez. Arazoa frackinga da: demostratua dago ez dela segurua, beraz itxaron dezagun teknika seguru bat garatu arte.
Frackingaz galdetu dietenean, Oregi eta Tapia sailburuek ingurumenaren arloko legedia errespetatu beharra azpimarratu dute, azpimarratu beharra balego bezala. Baina, noiz eta nork erabakiko du teknologia segurua dela? Ez dezagun ahantzi gaur egun badagoela frackingak inongo arazorik sortzen ez duela dioenik. Horien artean, eta hau bai azpimarratzekoa, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa den SHESA konpainia publikoa. SHESAko arduradunek iritziz aldatu beharko dute nagusi berrien aginduz, edo pixkanaka, ia oharkabean, EAJk aurkituko du “orain bai, orain frackinga egin daiteke beldur gabe” esateko momentu aproposa? Ez naiz Pello Zubiria bezain ona aurreikuspenak egiten eta ez naiz ausartuko gehiegi bustitzera, baina seguru nago gauza batez: korapiloa askatzeko orduan, faktore nagusia ez da ingurumenaren babesa izango.
EAJ atakatik ateratzeko bide bat, akaso, Frantzian indarra hartzen ari dena da: fracking hitza itsusia denez, esan diezaiogun beste era batera. Louisianako Unibertsitateak egin berri duen ikerketa baten arabera, fracking izenaren ordez beste bat erabiltzen denean, gauza bera adierazteko bada ere, herritarrek hartaz duten iritzia asko leuntzen da. Badirudi fracking berbak oso bizi dakarkigula gogora hausturaren ideia. Horregatik enpresa-jabeak hasi dira, haustura hidraulikoa (gaur-gaurkoz, oraindik, momentuz) debekatuta dagoen Frantziako Estatuan, hizkera amultsuagoa erabiltzen, ia erotismoaren eremuan sartzeraino. Haitzari masajea emateaz hitz egiten da orain, edo haitza kitzikatzeaz, bere hidrokarburoak aska ditzan.
Ikusiko da norainoko arrakasta duen gudu terminologikoak. Badaezpada, izan gogoan Frantziako elkarte ekologistek, bere momentuan, mesfidantzaz hartu zutela frackinga debekatzeko Parisek egin legea, haren benetako helburua, ingurumena babestea beharrean, gizarte mugimendua lokarraraztea zelakoan, behin giroa lasaituta berriz asmo zaharrei ekiteko. Ahots kritiko horiek diotenez, legea ez da behar bezain zehatza frackinga zer den definitzeko orduan. Izendapenaren kontua anekdota bat baino askoz gehiago izan liteke.
Eguneraketa: Artean ez nekien, baina azken paragrafoa idatzi nuenerako, legearen definizio ezari aurre egiteko urratsa egina zuten Frantziako Asanblea Nazionaleko hainbat diputatuk, ia denak Europe Ecologie alderdikoak. Urtarrilaren 16an aurkeztu zuten lege proiektu bat, hidrokarburo ez-konbentzionalen esplorazioa eta ustiaketa debekatzeko eskatuz, erabiltzen den teknika edozein dela ere. Nafarroako Fracking Ez Plataformak frantsesez eta gaztelaniaz jasota dauka bere webgunean lege proiektuaren testua.
Oharra: Artikulu hau Unai Brearen Mundua ez da biribila blogetik hartua da. Bertan ingurumenaz eta zientziaz gogoeta gehiago topatuko dituzu.
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]
Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]
Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.
Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.
Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat... [+]
COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]
Rapero ezaguna zen TíoBad gaztea Sayula de Aleman (Veracruz, Mexiko) herrian eta haren oihartzuna askoz urrunago ere heldu zen, Mexikon Barrena AEBetaraino. Bertsotan salatzen zituen narkotrafikatzaileekin elkar hartzen duten agintariak, kazetari eta ekintzaileen... [+]
Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) enpresa publikoak Espainiako Ingurumen Ministerioaren oniritzia jaso du Armentia 2 putzuan lanak hasteko. Zulaketak egiteko baimena eskuratzea Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren ardura dela adierazi du Fracking... [+]
Espainiako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritza Nagusiak egindako ingurumen-inpaktuaren azterlana aldekoa izan da Armentia-2 putzuan gasa erauzteko, txostenaren arabera zundak ingurunean ez baitu ondorio kaltegarririk eragingo. Horrenbestez, Espainiako... [+]
Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]
Sky txirrindulari talde britainiarra INEOS konpainia petrokimikoak erosi duela-eta, haserrea agertu du hainbat talde ekologistak, frackingaren aurkako kolektiboek tartean. Yorkshireko Itzulian protestak egingo dituztela iragarri dute.
2017ko azaroaren 13ean Koreako hainbat herri –tartean izena ematen diona– kaltetu zituen Pohang lurrikara bertan erregaiak fracking bidez erauzteko teknikak esperimentatzen dituen estazio geotermiko batek eragin zuela aitortu du herrialdeko gobernuak, gertakizuna... [+]
AEBetako epaitegi federal batek behin-behinetan gelditu egin ditu gasa eta petroleoa produzitzeko zulaketak 121.000 hektareako eremuan, Wyoming estatuko lur federaletan. Epaiak lehen aldiz aipatzen du Barne Sailak lizitazioa onartu zuenean ez zuela kontutan hartu jarduera hauek... [+]
Orkestraren azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak frackingaren egoera EAEn aztertu du.