Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) enpresa publikoak Espainiako Ingurumen Ministerioaren oniritzia jaso du Armentia 2 putzuan lanak hasteko. Zulaketak egiteko baimena eskuratzea Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren ardura dela adierazi du Fracking Ez-ek. Erregai fosilak alboratu eta trantsizio energetikoa egiteko beharra aldarrikatu du mugimendu ekologistak.
Azaroaren 27an argitaratu du Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) Arabako Armentia 2 putzua zulatzearen aldeko Ingurumen Inpaktu Adierazpena. 2010ean saiatu zen SHESA putzu berbera zulatzen, eta orduan ez zuen baimenik eskuratu. Oraingoan teknika konbentzionalak erabiliko direla adierazi du, baina helburua berbera izaten jarraitzen du: 1.400 km2 dituen Balmaseda lurpeko eraketatik gasa erauztea.
Fracking Ez mugimenduaren esanetan, aitzakiak aitzaki, “gas kantitate handiak ateratzeko putzu asko egin beharko dira”. Gainera, Balmaseda eraketaraino heltzeko Subillako akuiferoa zeharkatu beharko lukete makinek, “EAEko lurpeko ur-erreserba handiena, eta oinarrizko baliabide estrategiko gisa sailkatu dena larrialdietan Gasteiz hiria hornitzeko”.
Bertako erakundeen ardura
Espainiako Ingurumen Ministerioaren baimena du jada Armentia 2 putzuak. Ondorioz, eta proiektua berriz ere geraraztea helburu, Fracking Ez-ek “gertuen ditugun erakundeetan” jarri du begirada: Eusko Jaurlaritza, Arabako Aldundia eta Gasteizko Udala. Eusko Jaurlaritza da “proiektuaren bultzatzaile nagusia”, mugimendu ekologistaren arabera. 2020ko aurrekontuetan ez da Armentia 2 putzurako partidarik ageri, ordea. Jaurlaritzak aurrekontuekin iruzurren bat egiteko arriskua baztertzen ez badu ere, mugimenduak ez du uste 2020an putzuan lanak hasiko direnik. Susmoa dute hurrengo urterako Jaurlaritzaren helburua dela “bertako lanak hasteko behar diren lizentzien eta baimenen tramitazioan aurrera egitea”. Baimen horiek lortzeko zailtasunak aurreikusten ditu Fracking Ez-ek.
2010ean ere lur berbera zulatzeko Ingurumen Ministerioaren baimena eskuratu zuen SHESAk. Baina Enara 1 eta 2 putzuak ez ziren egin. Bi arrazoirengatik, Fracking Ez-en ustetan: mobilizazio herritar ikusgarria, eta Gasteizko Udalak baimena ukatu izana. Gasteizko HAPOak hirigintza kalifikazioa ematen zion lurrari, eta 2012an udal-teknikarien txostenak argi adierazi zuen hori zulaketekin bateraezina dela. Ondoko lurrak zulatzeko prozesu bat abiatu zuen SHESAk, baina bertan behera utzi zuen asmoa gerora.
2010era bueltatu nahi dela salatu du Francking Ez-ek. “Armentia 2 putzua zulatu ahal izateko, SHESAk jarduera lizentzia eskatu beharko du. Iraganean egindako jarduera bererako eta lurzati bererako”. Lurzatiak hirigintza kalifikazioa izaten jarraitzen du. Mugimenduaren ustetan bi arrazoik soilik azaldu dezakete sortutako egoera. Edo bultzatzaileen “erabateko gaitasun ezak”, edo “dena lotuta eta ondo lotuta” izateak. Bigarren aukerari dagokionez, kezka adierazi du EAJk bere “hegemonia instituzionala baliatu" dezakeelako hirigintza kalifikazioa aldatzen saiatzeko.
Fracking Ez-ek zuzenean interpelatu du Gorka Urtaran Gasteizko alkatea (EAJ) arrisku horren aurrean: “Zer jarrera du Urtaran jaunak horri dagokionez? Hirigintza-aldaketa hori ahalbidetuko du edo udaleko teknikarien jarrera defendatuko du?”. Azkenik, Arabako Aldundiari ere zuzendu zaio. Bi posizio daudela dio mugimendu ekologistak. Batetik, hainbatetan “zalantza garrantzitsuak” agertu dituzten teknikariena, eta, bestetik, “festa zulatzailea hasteko gogoa duela” adierazi duen ahaldun nagusia. “Zer irizpide ezarriko da kasu horretan?”, galdetu du.
Trantsizio energetikoaren alde
Tekniken inguruko eztabaidatik harago erregai fosilen erabilerarekin amaitzeko garaia dela aldarrikatu du Fracking Ez-ek. Armentia 2 putzuko lanen atzetik beste “ehunka” putzu etorriko liratekeela, eta horietan “ehunka milioi euro” gastatuko liratekeela salatu du: “Eusko Jaurlaritzak ezin du egun batean Larrialdi Klimatikoa deklaratu eta hurrengo egunean lur azpitik gasa ateratzeko plan handiak egiten hasi”. Industria horietan xahutzen den dirutza energia berriztagarrietara eta trantsizio energetikoa garatzeko politiketara bideratzeko eskatu du.
Amaitzeko, Fracking Ez-ek gogorarazi du urte batzuk igaro direla "arrakasta handiko” mobilizazio ziklo bat amaitutzat eman zuela. Beste eragile batzuk hartu zuten lekukoa ondoren, baina, beste modu batera bada ere, gertakariei adi eta “ingurua zulatu” nahi dutenak geldiarazteko lanean jarraituko du mugimenduak.
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]
Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]
Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.
Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.
Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat... [+]
COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]
Rapero ezaguna zen TíoBad gaztea Sayula de Aleman (Veracruz, Mexiko) herrian eta haren oihartzuna askoz urrunago ere heldu zen, Mexikon Barrena AEBetaraino. Bertsotan salatzen zituen narkotrafikatzaileekin elkar hartzen duten agintariak, kazetari eta ekintzaileen... [+]
Espainiako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritza Nagusiak egindako ingurumen-inpaktuaren azterlana aldekoa izan da Armentia-2 putzuan gasa erauzteko, txostenaren arabera zundak ingurunean ez baitu ondorio kaltegarririk eragingo. Horrenbestez, Espainiako... [+]
Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]
Sky txirrindulari talde britainiarra INEOS konpainia petrokimikoak erosi duela-eta, haserrea agertu du hainbat talde ekologistak, frackingaren aurkako kolektiboek tartean. Yorkshireko Itzulian protestak egingo dituztela iragarri dute.
2017ko azaroaren 13ean Koreako hainbat herri –tartean izena ematen diona– kaltetu zituen Pohang lurrikara bertan erregaiak fracking bidez erauzteko teknikak esperimentatzen dituen estazio geotermiko batek eragin zuela aitortu du herrialdeko gobernuak, gertakizuna... [+]
AEBetako epaitegi federal batek behin-behinetan gelditu egin ditu gasa eta petroleoa produzitzeko zulaketak 121.000 hektareako eremuan, Wyoming estatuko lur federaletan. Epaiak lehen aldiz aipatzen du Barne Sailak lizitazioa onartu zuenean ez zuela kontutan hartu jarduera hauek... [+]
Orkestraren azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak frackingaren egoera EAEn aztertu du.
Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Bizkaia eta Gipuzkoako 1.300 kilometro koadrotan zehar lurpean egon daitezkeen erregaien bilaketan ikerlan eta zundaketak egiteko. Zundaketa lanetan "fracking" teknika erabiliko ez dela aipatu den arren, zundaketa berriok dira urrats... [+]