2013an zehaztutako helburu gehienak lortuta, egungo erronkei tresna berriekin erantzuteko ordua dela uste du Foro Sozialak. Oraindik bidea egiten jarraitu beharra gogorarazi du presoen salbuespen neurriak amaitzeko, Estatuaren biktimak aitortzeko edota memoria eraikitzen jarraitzeko. Larunbatean agerraldia egingo dute, Durangon.
Foro Sozialak amaitutzat jo du bere jarduna, hamar urteko lanaren ostean. Eitb-k eman du erabakiaren berri, eta Foroak larunbatean egingo du ofizial Durangon. Euskal gatazkaren konponbidera bidean lan egiteko asmoz sortu zen 2013an. Hasiera horretan jarritako helburu gehienak lortutzat jo dituzte, oraindik bidea egiten jarraitu behar dela onartu arren; baina horretarako "tresna berrien" alde egin nahi dute.
Ekainetik barneko eztabaida prozesuan lanean ari dira Foro Soziala osatzen duten hamazazpi entitateak eta hainbat herritar. Larunbatean emango dute ondorioen berri, eta aurrerantzean, epe motzean, behin betiko amaiera emateko egingo dituzten ekimenak ere azalduko dituzte.
2013 eta 2014an egin zituzten lehen Foro Sozialak, eta bertan gatazka "askatzeko" hamabi aholku zehaztu zituzten. Horietatik hamaika lortu dituztela edo lortzeko bidean daudela ondorioztatu dute. Aurrerapausook lau esparrutan banatu dituzte: lehena, 2017an ETAk armak uztea eta 2018an erakundea desegitea; bestetik, biktima guztiek "egia, erreparazioa eta justizia" izateko adostasuna lortzen ari dela uste dute; presoei dagokionez, sakabanaketa amaitzear dela nabarmendu du, eta gainerako salbuespen neurriak ezeztatzeko "konponbide markoa" zehaztuta dagoela; eta azkenik, memoria "inklusibo, kritiko eta ez autojustifikazioko" baten alde egindako aurrerapausoak aipatu dituzte.
Hamar urtez konponbiderako lanean
2016ra arte hiru Foro Sozial egin zituzten, lehen biak hamabi lan ildoak zehazteko, besteak beste, eta hirugarrena armagabetzean ardaztuta. 2016 urrian, Foro Sozial Iraunkorra aurkeztu zuten Aieteko Bakearen aldeko Konferentziaren bosgarren urteurrenean. Bertan parte hartu duten herritarrez gain, hamazazpi eragilek osatu dute Foroa: ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindtikatuak; Ahotsak, Bake Bidea, Baketik, Bakea eta Duintasuna; Sare, Etxerat, Egiari Zor Fundazioa; Gernika Batzordea; Bilgune Feminista, Herri Eliza, Antxeta Irratia eta Hitz & Hitz.
Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.
Gazte-gaztetatik sentitu nintzen gure herriaren egoeraz galdezka. Laster sentitu nuen Euskal Herriaren onerako eta haren balio eta nortasunaren alde lan egiteko gogoa.
80ko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran, hainbat kide elkartzen hasi ginen, hiru hilean behin, hain... [+]
Asteburuan José Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkarian estatu terrorismoa harro babestu izanak hautsak harrotu ditu. EH Bilduk Espainiako Kongresuan bere agerraldia eskatu du, GALen parte hartze zuzena izan zuela aitortu eta estatu... [+]
Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia egin zuen asteazken honetan Nafarroako Legebiltzarrean, ETAk borroka armatua amaitu zuenetik egundainoko balantzea egiteko, eta aurrera begirako erronkak azpimarratzeko. Testuinguru horretan egin zuen autokritika UPNko parlamentari Iñaki... [+]
Foro Sozialak "beharrezko urrats" gisa definitu du Espetxe eskumena Jaurlaritzaren eskutara aldatu izana eta "birgizarteratze-plan bat" definitzea eskatu du, "presoei banakako birgizarteratze-ibilbidean (3. gradua eta gizarteratze prozesua)... [+]
Martxoaren 2an Teresa Todaren galderei erantzungo diete Iñaki Soto, Gorka Landaburu eta Danilo Albin kazetariek.
Duela hiru hilabete abiatutako prozesuaren bigarren fasean sartuko direla zehaztu du Foro Sozialak, Donostian egindako prentsaurrekoan.
Pedro Sánchezen gobernuaren lana baloratu eta aurrera begirako proposamenak egin ditu Foro sozial Iraunkorrak Presoen auzia konpontzeko aurrerapenei, blokeoei eta atzerapausoei buruzko analisia txostenean. Rajoyren garaiko “immobilismoa” amaitu izana... [+]
Aste hauetan, mugimendu bada Espainiako presondegietan. Euskal Preso batzu hurbilduak izan dira, ez badira xuxenki Euskal Herriratuak ere, beren etxetik hurbilago ari dira kondena betetzen, eta kasu batzuetan, baldintza berezietan.
Nafarroako alderdi politiko eta instituzioei eskatu die torturaren biktimak aitortzea bigarren mailako biktimak izan ez daitezen.
Erakundearen bozeramaile den Expe Iriartek Nafarroako Gobernuari plan bat osatzeko eskatu dio, gaur egun Euskal Herritik kanpoko espetxeetan dauden preso nafar guztiak Iruñeko kartzelara eraman ahal izateko.
COVID-19aren espetxeetako agerraldiak ikusirik, beharrezkotzat jo du euskal presoek pairatzen duten dispertsio politikarekin amaitzea.
Indarkeria-zikloaren ondorioen konponbiderako agendari dagokionez Covid-19 pandemiak sortutako egoera berriaren inguruko hausnarketa egin du Bake prozesua indartzeko Foro Sozialak.
"Ulertzen dugu elkarbizitzarako ekarpen erabakigarria egiteko unea iritsi dela", adierazi dute ostegunean Foro Sozialeko kideek Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. "Ibilbide honen edukiei buruzko eztabaidari heldu egin behar zaio, lehenbailehen. Horrek aukera... [+]