Food 4 Futur-en soluzio distopikoa

3DNatives

2023ko ekainaren 07an - 06:00

"Duela gutxi arte, hango putzuetatik tira egin zuten laborariek, baina jada ezin dute. Zenbait gunetan, 300 miligramo nitrato dituzte litroko, eta baimendutako maximoa 50 da". Berria-k uraren kudeaketaz osaturiko erreportajean irakurritako esaldia dugu, eta Nafarroa hegoaldeko Caparroso herriaz ari da. Bertan du Valle de odieta enpresak bere 8.000 abelburuko makroetxaldea –jabearen webgunean “biogranja, proyecto sostenible” gisa aurkezturikoa–. Urak kutsatzeaz gain, ur anitz kontsumitzen duen nekazaritza eredua. Uraren kontsumoaren %80 laborantzara doa. Kasu ondoko ñabardurari: laborantza industrialera doa. Laborantza herrikoia bere ingurugiroaren errespetuan dabilelako, dituen mugen eta aukeren arabera antolatuz berea.

Berria-ko erreportajea irakurtzen nenbilela, inguruko laborarien egoera datorkit gogora. Idortea eta logika espekulatiboa direla-eta, ekoizpen kostuen emendioari aurre egin nahian direnei. Zailtasun handietan ditugu etxalde ttipi andana. Loa kentzerainoko eta morala goibeltzerainoko zailtasunetan ditugu inguruko laborari andana. Alta, ez dira horiek uraska erraldoi, urtegi edota ureztapen handien erabiltzaileak; ezta uren eta lurren kutsatzaile nagusiak ere.

Hortik, BECen burutu berri den Food 4 Futur azokara joan zait gogoa. Laboraririk gabeko elikagai-industriaren erakusleihora. Meloi haziak erabilita eraikitako gasna beganora, 3D inprimagailuak sorturiko txuletara, adimen artifizialari esker sorturiko glutenik gabeko garira, zein onduriko fruituak detektatzeko eta biltzeko gaitasuna duen robotera. Agroindustriaren sustatzaile berberak ditugu orain eredu bioteknologikoaren promotoreak: laborantza agroindustria bihurturik, orain elikagai-industria bilakatu nahian dabiltza. Laboraririk, bizidunik eta lurrik gabeko jaki-ekoizpenean omen dugu etorkizuna. Euskal Herriko komunikabideek egindako jarraipenak harritu ninduen. Antolatzaileen hitzak bere horretan, inolako so kritikorik gabe, zabaldu izanak kezkatu ninduen. Goseteari eta biztanleriaren emendioari aurre egiteko aterabidea dugu Food 4 Futur. Bat: gezurra da. Bi: mineralak eta metalak ezinbesteko dituen teknologia zertan dugu aterabide, munduaren beste puntakoei guzia suntsitzen badie? Hiru: landa eremuen hustea eta hiltzea ekarriko luke eredu horrek. Food 4 Futur-en jarraipena egiterakoan, hankak lurrean beharko lituzke kazetariak, distopia soluzio gisa ez aurkezteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura industria
2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra

Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.


2023-07-18 | Leire Artola Arin
Zergatik eten du Errusiak Itsaso Beltzeko zereal esportazioen ituna?

Ukrainako gerra egonda ere, Errusia eta Ukrainako Gobernuek hitzartuta zeukaten laboreen esportazioa ahalbidetuko zutela, 2022ko uztailetik. Astelehenean Vladimir Putinek erabaki du ez luzatzea, arrazoituta NBE ez zela betetzen ari adostutakoa.


Laborategiko haragia: Donostiatik mundura

Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik Europan salmenta debekatuta dagoen bitartean. Zelula... [+]


“Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia”

Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu du “isiltasunean eta gezurrean”... [+]


Gaubeako tomate hidroponikoen plantako lan baldintzak: “Ezin da erlojua sartu lanera, denbora ez kontrolatzeko”

Gaubean ireki berri duten makro-negutegian lan baldintza "basatiak" salatu dituzte, eta kontratazio politikan hitzemandakoa ez betetzea. Arabako Alea-k tomate hidroponikoen plantan lan egin duten hainbat langilerekin hitz egin du.


Saltzen ez duten janaria eman beharko dute Hego Euskal Herriko jatetxe eta elikagaien banaketa-enpresek

Elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko legea eztabaidatuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan. Besteak beste, jatetxeak behartuta egongo dira bezeroei ematera jaten ez dituzten elikagaiak, eta zigorra jaso dezakete zerbitzu hori eskaini ezean.


2023-02-28 | Ana Galarraga
Formula-esneen osasun- eta nutrizio-oharrek ez dute oinarri zientifikorik

2020-2022 urteen artean mundu osoko hamabost herrialdetako formula-esneen oharrak aztertuta, ondorioztatu dute baieztapen gehienek ez dutela hura babesten duen erreferentzia zientifikorik, eta, badutenetan ere, ez dela nahikoa sendoa. 


Nafarroako Valle de Odieta makroetxaldeak 3.450 behitik 11.372ra pasatu nahi du

Abenduan egin zuen eskaera Nafarroako kooperatibak, Espainiako Ministroen Kontseiluak behi-etxaldeei buruzko dekretu berria atera baino ia hilabete lehenago. Nafarroako Gobernuak, dena den, datorren maiatzera arte etxaldeak ez handitzeko moratoria onartuta du joan den... [+]


“Nafarroako Erriberako nekazarien ekoizpenaren %99 Europako iparraldera doa”

Hori da Sustrai Erakuntza elkarteak adierazten duena, larunbat eguerdirako Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak eta hainbat taldek antolatu duten manifestazioaren atarian. Sarasate Pasealekutik abiatuko da 12:00etan, Stop agro-abeltzaintza industrialari. Elikadura... [+]


2022-09-13 | ARGIA
KPIa %10,5ean, elikagaien prezioa asko igo da Hego Euskal Herrian

Aurreikusitakoa baino gutxiago jaitsi da Kontsumorako Prezioen Indizea Hego Euskal Herrian: %10,5ekoa izan da abuztuan eta bizitzaren garestitzeak ez du etenik. Haragia, ogia, zerealak, esnea, gazta eta arrautzak bereziki garestitu dira.


Gaubeako tomate makronegutegiak ez duela agindutakoa beteko salatu dute

Diru publikotik 1,1 milioi euro jaso dituen proiektuak hainbat aldaketa garrantzitsu izan dituela eta, jasotako diru-laguntzak itzuli beharko lituzkeela ziurtatu du Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimenduak.


Gomazko hartzek 100 urte

Gozoki gogorrak ekoizten eta produktu berriak egiteko esperimentatzen bi urte eman eta gero, 1922an, Hans Riegel gozogin alemaniarrak gozoki bigunak egitea lortu zuen.


2022-05-23 | Jon Torner Zabala
Oxfam: “Pandemian 30 orduro pertsona aberats batek gainditu du mila milioi euroko langa”

Pandemiak iraun duen bi urteotan, beste 573 mega-aberatsek milaka milioi euroko fortuna egin dute munduan. Alegia, 30 orduro, pertsona aberats batek gainditu du mila milioi euroko langa esanguratsua. Aldiz, urtea amaitzerako 263 milioi pertsona gehiago biziko da muturreko... [+]


Valle de Odieta makroetxaldeak hamalau elkarte deitu ditu epaitegietara

Hilaren 30ean ingurumenaren defentsan aritzen diren Nafarroako hamalau elkartek Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldearen adiskidetze deialdira joan beharko dute, enpresaren esanetan aipatu taldeek behitegiaren irudia iraindu eta kaltetu dutelako.


Eguneraketa berriak daude