"Zer leku izango dute pertsona ez bitarrek dantza tradizionalari dagokionez?" galdera airera bota eta hausnarketarako bidea ireki nahi izan du Maruxak taldeak Folklore trabestia proiektuaren bidez.
Iruñeko Mendillorri auzokoa da Maruxak taldea eta bertako kideak drag-a eta euskal dantza egiten dute. Bi zaletasun horietatik abiatuta, pandemia garaian jardun horiek nahiko mugatuak zeudenez, aprobetxatu zuten euskal dantza eta draga uztartzen dituen zenbait publikazio egiteko sare sozialetan. Euskal dantzen inguruko informazioa zabaldu eta galderak planteatzen dituzte, kuestionatu egiten dituzte oso barneratuta dauden bereizketak eta estereotipoak.
Alde batetik, Euskal Herriko folklore aberastasuna erakutsi nahi izan dute. Horretarako Euskal Herriko hainbat dantza edo festa aukeratu dituzte: Urdiaingo San Joan Kantaita (Nafarroa), Maskaradak (Zuberoa), Dantzari-dantza (Bizkaia), Bolant-dantzak (Nafarroa Beherea eta Nafarroa), Oñatiko Korpus dantzak (Gipuzkoa), Kaskarotak (Lapurdi), Eltziego (Araba), Erronkariko dantzak (Nafarroa). Errituen eta dantzen inguruko azalpen laburrak argitaratu dituzte (testuingurua, datu historikoak, pertsonaiak, jantziak, bultzatzaileak...) eta festa bakoitzak emakumearen parte-hartzeari dagokionez edo generoari loturik izan duen bilakaera zein egungo panoramari buruzko zenbait zertzelada aurkeztu dituzte.
Bestetik, drag-en eta euskal dantzen iruditeria nahasten dituen argazkiak publikatu dituzte. Dantza bakoitzaren azalpenekin batera, Maruxakeko kideak ageri dira dagokion dantzetako arropak jantzita, baina drag ukituarekin.
Nabarmentzen dute folklorean eta dantza tradizionalean binarismoa oso markatua dagoela. Horren aurrea, bereizketa zurrun horrekin hautsi edo jolastu nahi izan dute euskal dantzetan erabiltzen diren jantziak dragarekin uztartuta. Azkenengo argitalpenean, azken urteetan eman diren aurrerapausoak ere nabarmendu dituzte, genero bereizketarik gabe sortu diren dantzen edo jantzien aipamena eginez.
Argitalpenak:
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]