FM 98.3 dialean emitituko du Eukalerria irratiak astelehenetik aurrera

  • Astelehenean hasiko da Eukalerria irratia FMko 98.3 frekuentzian emititzen. Legezkotasun, indar eta kalitate osoz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 26an - 12:34

"Egun handia da Euskalerria Irratia osatzen dugunontzat, 28 urte baitaramatzagu une honen zain, edo une honetara iristeko lanean", adierazi du Mikel Bujanda irratiko zuzendariak. Era berean irratiko langileentzat egun handia da Iruñerriko euskaldunentzat ere, behingoz euskarazko irratia entzuterik izanen baitute, "arazo teknikorik gabe, traba administratiborik gabe eta azpikeria politikorik gabe". Egun handia da Iruñerriko euskaltzaleentzat, euskara jakin gabe ere herri honetako hizkuntza propio hau maite eta bultzatu nahi dutenentzat: "Eta egun handia da, oro har, Iruñerrian bazterketarik eza, berdintasuna eta bizikidetza maite dutenentzat".

Guztioi zorionak eta eskerrik asko. Hau guztion artean lortu baitugu.Eskerrik asko gure akziodunei, Euskalerria Irratia Elkarteko 1.000 bazkideei, gure ehunka iragarle fidelei, gure programazioan kolaboratzen duten 200 lagunei.Ezin lagun guztiak banan-banan aipatu. Eskerrik asko euskaldun, euskaltzale, bizikidetza zale guztiei. "Mugarri batean gaude, bide berri bat hasi behar dugu, baina oso argi dugu bide horretan bidelagun nahi zaituztegula, zuek baitzarete irrati honen egiazko altxorra", nabarmendu du Euskalerria irratiko koordinatzaile Juan Kruz Lakastak. "Orain lortu dugun lizentzia baino are garrantzitsuagoa da zuen guztion baimena".

Zergatik orain?

98an abiaturiko prozesu luzea burutzeko, abuztuan jakinarazi zuten kontratazio mahaiak guri emanen zigula lizentzia. Nahi baino gehiago atzeratu da frekuentzia berria estreinatzeko unea.

Guk berehala bideratu genituen kontu tekniko guztiak, baina beste behin ere euskarazko komunikazioaren gurpilean makila sartu duelako. Opus Deiko unibertsitateak epaileei prozesua behin-behinean bertan behera uzteko eskatu zien. Baina azkenean amore eman behar izan du. Berriki amore eman du.Eta heldu da frekuentzia aldaketa egiteko unea. Behingoz, Iruñerriko euskaldun guztiengana behar bezalako indarrarekin eta kalitatearekin iritsiko da gure seinalea.

Ezkaba menditik emitituko dugu. Nasertic enpresa publikoaren bidez. Tresneria berritu eta egokitu egin dugu horretarako. Ahalegin ekonomiko handia eskatu digu horrek. Baina aurre egin ahal izan diogu, gure bazkideen eta iragarleen sostenguari esker.

Eta aipatzekoa da, halaber, lizentziak behingoz zenbait ate zabaltzen lagundu digula. Erakundeekin harremana normalizatzeko aukera eman digula.

Irratiaren iragana

Izan ere, anormaltasunean bizi izan gara. Mugarri hau ospatzen ari garelarik, ezin iragana ahaztu:

-28 urtez Euskalerria Irratiak ez du lizentziarik izan.

-Emititzeko baimena ukatu diote irregularki, irregulartasunen bidez, epaileek behin eta berriz ebatzi dutenez.

-Euskalerria Irratia bezalako irrati txiki batek Nafarroako Gobernua bezalako erakunde handi batekin lehiatu behar izan du auzitegietan, horrek dakarren gainzamekin: lana, dirua…  

-Euskalerria Irratiak dirutza galdu du, diru laguntzetan, publizitate instituzionalean, bestelako publizitatean.

-Euskalerria Irratiak urteetan bermerik gabe, ziurtasunik gabe egin behar izan dio aurre bere etorkizunari.

-Iruñerriko euskaldunek ezin izan dute irratia euskaraz entzun, legezkotasun, indar, berme osoz.

Hau da: hizkuntza gutxitu batean lehiatu gara hizkuntza hegemonikoan diharduten irratiekin, eta gainera lizentziarik ezak eta bere ondorio ugariek zamaturik.

Irratiaren etorkizuna

Iragana atzean uzteko unea da, etorkizunari so egitekoa. Bide berriak ibiliko ditugu, gure komunitatea bidelagun dugula. Gainzamarik gabe. Lizentziak ematen digun segurtasunarekin. Iruñerriko euskaldunei ahalik eta zerbitzurik onena eskaini nahian.

Iaz Iruñerriko Euskaldunon Agerkaria sortu genuen, euskalerriairratia.eus webgunea.

Aurten zenbait eduki bideo-streaming bidez ematen hasi gara. Eta halaxe eskainiko dugu, irratiz, frekuentzia berrian, eta bideo-streaming bidez gure webgunean, FM 98.3 estreinatzeko prestatu dugun programazio berezia.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.


2019-03-29 | ARGIA
ARGIAren mendeurrenaren harira programa oso berezia antolatu du Euskalerria Irratiak

Martxoaren 28an Iruñeko Kondestable aretotik zuzenean antolatu du emisioa Euskalerria Irratiak, herritarrei bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera eskainiz. Bi orduan hamaika pertsonak aurten mendea bete duen euskarazko hedabideari buruzko ertzak landu dituzte.


Euskalerria Irratia: 30 urte eta gailurrean

Euskalerria Irratiak atzo ospatu zuen bere 30. urteurrena Iruñeko Kafe Zentral Antzokia betez. Bertan bildu zuen bere komunitate sendoa: langile, kolaboratzaile, iragarle, bazkide eta entzuleak, besteak beste.


Badugu zer ospatua

Euskalerria Irratiak hiru hamarkada beteko ditu azaroaren zazpian. Lizentzia ukapen guztien gainetik eta bazterkeria ekonomiko guztien azpitik irrati iruindarra hiru hamarkada betetzera iritsi bada, bere komunitate ahaltsu eta eskuzabalari esker izan da. Eta komunitate horretako... [+]


Euskalerria Irratiari lizentzia ematen dion foru agindua argitaratu dute

1997an abiaturiko bi irrati lizentzien esleipen prozesu luzea amaierara iristen ari da. Iruñerriko euskaldunak behingoz irrati euskalduna modu legezkoan entzun ahal izatetik gero eta gertuago daude. Lizentzia lortzeko prozesu luzearen berri ematen da ondoko lerroetan.


Lizentzia... eta lehertu zen festa

Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen ari ziren guztiak.


Lizentzia lortu duela ospatzeko festa egingo du Euskalerria Irratiak

Irailaren 30ean, Iruñeko Kafe Antzokian egingo den ekitaldi batekin ospatuko dute "euskaldun eta euskaltzaleekin" Euskalerria Irratiari lizentzia eman diotela.


Mikel Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendaria
“Gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu”

Duela 30 urte ekin zion Euskalerria Irratiak uhinak airean jartzeko baimenak bideratzeari. Azkenean, 1987an lizentziarik gabe ekin zion irratigintzari eta 27 urteren ondoren etorri da hainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda ibilbide horren guztiaren lehen lerroko lekuko... [+]


Lizentzia azkenean, erori da harresia

Azkar esaten da, 30 urteren ondoren Euskalerria Irratiak bere jarduerarako legezko lizentzia lortu du. Azkenean, 1987ko azaroan ekin zion emititzeari, baina lizentziarik gabe.


Eguneraketa berriak daude