Fiteron hiru adingabe marokoar jipoitu dituztelakoan atxilotuak, karguekin aske

  • Usteko erasotzaileak 18 eta 55 urteko bi gizonezko dira. Erasoa pairatu zutenak, 13 eta 17 urte arteko hiru gaztetxo. Bartzelonako eta Cambrilsgo biktimen omenezko minutu bateko isilunearen ondotik gertatu zen erasoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 24an - 09:24
Fiteroko herritar ugari elkartu ziren plazan Bartzelonako atentatuak salatzeko.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tuterako 2. Instrukzio auzitegiko epaileak atxilotuak aske utzi ditu karguekin, lesio delitua egin dutelakoan, baina ez, ordea, gorroto delitua.

Erasoturiko hiru adingabeek nazionalitate marokoarra dute. Buru-traumatismoa eta zauri irekiak eragin zizkieten, eta konortea galdu zuten, salaketa egiteko tenorean aurkeztu zuten lesio txostenak egiaztatzen duenez. Hiru gaztetxook azaldu zutenez, makil handi batekin jo zituzten, eta irain islamofoboak pairatu zituzten.

Gaztetxook Fiteroko Guardia Zibilaren kasernan aurkezturiko salaketan azaldu zutenez, abuztuaren 19an, Bartzelonako eta Cambrilsgo biktimen omenezko minutu bateko isilunearen ondotik, taberna batean sartzear zirela, gizon bat bultzaka eta irainka hasi zitzaien, eta ez zien tabernan sartzen utzi.

Etxerako bidean zirela, auto bat hurbildu zitzaien, eta barrutik gizon hori bera eta beste bat jaitsi ziren, makil handi batekin, eta kolpeka hasi zitzaizkien, baita irainka ere.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fitero
Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


2018-05-18 | Jakoba Errekondo
Toki jakinetako gutiziak

Boladan dira baso jangarriak; bai, bai, baso jangarriak. “Baso jangarriak” deitzen dira, batez ere elikaduraren aiekatik begiratuta egiten direlako basoaren sorkuntza eta zaintza.

Lehenaz gain, gero eta ohikoagoa da basotik hartutako zerbait jateko baliatzea... [+]


2013-09-10 | ARGIA
Guardia Zibila, beste hamar urtez Leitzako kuartelean

Guardia Zibilak beste hamar urterako berrituko du Leitzako Maxurrenea kuartelaren alokairua, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi duenez. Bestalde, Fiteron kuartel berria eraikiko dute.


2012-01-21
“Gure merkatuan ez dute beti irizpide objektiboek agintzen”

Elkarrizketa: Sustrai Colina.

Zer oroitzapen duzu Fiteroko serorekin solfeoan eta kantuan hasi zen neskato hartaz?

Fraideak eta serorak ziren musikaren ateak ireki zitzaketen bakarrak. Heziketa musikala heziketa orokorraren zati ezinbestekotzat zeukaten. Eliza katolikoak... [+]


2002-08-27
Nafarroako Gobernuak Fiteroko monasterioko liburutegia erosi du
Fiteroko monasterioko liburutegia erostea onartu du Nafarroako Gobernuak. Erosketa burutzeko 631.047,53 euroko aurrekontua izango du. Gobernuak Fiteroko Udalaren hainbat eskari bete beharko du, hala nola, monasterioaren historiari buruzko museoa bat sortzeko helburua izango duen... [+]

Eguneraketa berriak daude