Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.
EHUk salaketa jarri du eta Fiskaltzara igorri ditu irakaslearen sare sozialetako mezuak, gorroto delitua den ala ez ikertzeko. Gipuzkoako Fiskaltzak tramiterako onartu du, eta hainbat hedabidek adierazi dutenez, Ertzaintza kasua ikertzen ari da Gipuzkoako Fiskaltzaren aginduz. Printzipioz, behin poliziaren txostena amaituta, Fiskaltzak sei hilabeteko epea izango luke irakaslearen aurkako salaketa jarri ala ez erabakitzeko.
Irailaren amaieran hasi ziren Leioako campuseko irakaslearen aurkako ikasle protestak Faxismoa borrokatu! lelopean. Mobilizazioetan ikasleek irakaslearen “berehalako kanporatzea” exijitu zuten, eta argi utzi zuten “langile klasearen eta kolektibo zaurgarrien aurkako erasoek” ez dutela lekurik unibertsitatean. Leioatik! proiektu komunikatiboak jasotako adierazpenen arabera, ikasleek irmoki adierazi zuten “ideia faxisten gorakadari langile klasearen antolakuntzaren bidez” egin behar zaiola aurre.
Ikasle mugimenduaren aldarrien ostean adierazi zuen EHUk Genero Indarkeriaren aurkako Protokoloan zehaztutako prozedura irekiko zuela. Urriaren hasieran hartu zuen erabakia Unibertsitateko Berdintasun Zuzendariak, zabaldutako mezuek “unibertsitateko printzipio eta balioekin bat egiten ez dutela” argudiatuta. Prozesua itxi bitartean, behin-behineko neurri modura, irasleari klaseak ematea ukatu zitzaiola adierazi zuen erakundeak. Euskal Herriko Unibertsitateak esan duenaren arabera, hurrengo astean itxi nahi du irakaslearen aurka irekitako prozedura administratiboa, eta hartutako erabakiaren berri emango dutela adierazi dute.
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
Modu iraingarri eta mespretxagarrian, komunismoari loturiko ustezko atxikipen-politikoak egozten zizkion, besteak beste, Guillermo Quindós egungo errektoreordeak eta Eva Ferreiraren hautagaitza zerrendan dagoen kideak hauteskundeetara aurkeztuko den beste taldeari,... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Ikasturte hasieran hauteskundeak izan behar ziren EHUko agenda informatiboko gertaera nagusia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gainera, hitzordu bikoitza dugu, gure zentroko batzarra ere urrian hautatuko baita. Aukera zabaldu da kudeaketa-eredu ezberdinak ezagutu... [+]
Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]
Egoera juridikoki aztertu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko irakaslea lanpostutik kentzeko prozesua martxan jartzea. Irailaren 27an hasi ziren irakaslearen aurkako salaketak. Orduztik ehundaka izan dira auzi honen... [+]
Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]
Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]
Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.
Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.
EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.