Bi urteko kartzela zigorraren eskaerapean epaituko dituzte Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandez, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohi Mikel Cabieces eta Rafael Alcorta abokatua. Fiskaltzak dokumentuen faltsutzea eta administrazioarekiko desleial jokatzea egozten die hiruei. 243.000 euro modu bidegabean jabetu zirela frogatuko balitz, hiru urtera igoko litzateke eskaera.
Ministerio publikoak uste du hiru akusatuak “Kutxabanki galera ekonomikoa sortu asmoz” aritu zirela, eta bankuaren zerbitzuak kontratatzeko ohiko prozesuak erabili gabe jokatu zutela. Gainera, Cabiecesek Kutxabanki diru horren ordainetan emandako aholkularitza zerbitzua erakundeak zituen beste kontratu batzuekin “erredundantea” dela iritzi du.
Kutxabankek Fernandez salatu zuenean azaleratu zen auzia. Bankuaren egungo ordezkariek azaldu zutenez, Cabiecesek 243.000 euro jaso zituen presidente ohiaren aginduz: 5.783 euro hilean. Fiskaltzaren arabera, Fernandezek erakundearen barnean agindu zuen Cabiecesi “irtenbide bat emateko” hark Gobernuaren delegaritzako postua utzi berritan. 2012ko martxotik 2014ko urria bitartean jaso zuen dirua. Alcortaren bulegoak egiten zituen bitartekari lanak.
Fiskaltzak adierazi duenez, ordainketa egiteko Alcortaren bulegoari eman beharreko diru kantitatea puztu egiten zuen Kutxabankek, eta zati hori jasotzen zuen Cabiecesek, faktura bidez. Gainera, azaldu du aldi berean Iberdrolarekin kontratua sinatu zuela PSE-EEko politikariak: 5.000 euro jaso zituen hiru urtez, “aholkulari lanak egiteagatik”. Kasua azaleratu berritan utzi zuen alderdiko kargua Cabiecesek.
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]
Ikerketa batek Espainiako Estatuko banketxeen eta enpresen 'greenwashing' praktikak azaleratu ditu. Estatu sionistak lur okupatuetan eginiko eguzki-energia parkeen finantziazioan murgilduta dago estatuko finantza-sistema; BBVA eta Kutxabank ere tartean dira.
Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.
Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.
Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.
Kutxabankeko presidenteak finantza entitatearen hurrengo urtetarako asmoak azaldu ditu Cebek Bizkaiko patronalak egindako jardunaldi batean. Bere hitzartzean iradoki du Euskal Herritik kanpo hazteko proiektua duela Kutxabankek, eta horretarako banku pribatuetan eta inbertsio... [+]
Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.
Sindikatuek salatu dute gero eta langile gutxiago daudela, presio komertziala handitu dela, eta Kutxabank "talentu handiko" langileak galtzen ari dela baldintza ekonomikoak okertu direlako.
Galdakaon 67 urteko pentsiodun bat eta emakume bat bere hiru seme-alabekin etxetik botatzeko prozedurak abian dituzte. Arduradunak Kutxabank eta Santander Bankua dira putre funtsekin elkarlanean. Astelehenean egindako prentsaurrekoan Etxebizitza Sindikatuak salatu du... [+]
Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu... [+]
Belen Bilbao mediku eta militante feministaren, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxearen eta Skolastika literatur proiektuaren ibilbidea aitortuko dute VII. Zirgari Sariek. Martxoaren 7an egingo da sari banaketa, Bilboko BBK Aretoan.
Hiru erreferentzia gune garrantzitsu dira Gipuzkoan eta, fundazioak jakinarazi duenez, haietan egiten diren jarduerak Donostiako Tabakaleran dagoeneko duten 5.600 metro koadroko espaziora eramango dituzte. 2001ean ireki zen Zientzia Museoa 2023an itxiko da.
Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru... [+]
Kaleratzeak Stop plataformak salatu duenez, Kutxabank banketxeak Egiako bi bizilagun kaleratu nahi ditu: 76 urteko Rosario eta bere semea, 51 urtekoa; biek ala biek ezintasuna dute, %54koa amak eta %70ekoa semeak.
Iturbe Kutxa enpresa gipuzkoarreko lehendakaria zen, Kutxabank pribatizatu zenean. Finantza zuzendaria izan da Euskaltelen, eta azken urteetan Kutxabankeko presidenteorde lanetan aritu da.