Film dirudun eta ederren erakusleihotik haratago

  • Zinemaldia igarota izaten da lehiatutako filmen sari-banaketa ekitaldia. Bertan, sail bakoitzari dagokion sariduna aukeratzeaz gain, Sail Ofizialari dagokion palmaresa ere osatzen da: aktorerik onena, gidoirik onena, filmik onena... Batzuetan zalantza sartzen zait ez ote dituzten sariek egiten filmak; hau da, sariak lortzeko film hutsak ez al diren izaten. Jar dezagun aktore hori filmak ikusgarritasuna har dezan, edo beste zuzendari hori zine jaialdi jakin batean sartu ahal izateko. Horren aurka, beste balore batzuk saritzen dituzten dominak proposatuko ditugu hemen: beste Zinemaldiaren beste sariak. Eta agian filmak horien bila hasiko dira gerora...


2020ko irailaren 27an - 12:12
'Visión nocturna' filmeko zuzendariak jasandako bortxaketaz dihardu pelikulan.

1) Dolua egiten laguntzeko filmak

Bertan jasoko ditugu zuzendariak bizitako gertakari bat gainditzera bidean egin diren filmak. Horien artean Carla Simón eta Dominga Sotomayorren Correspondencia, euren kezka pertsonalak handitasunarekin harremanean jartzeagatik; Camilo Restreporen Los conductos, zeinak aktore protagonistaren bizipen errealak kontatzen dituen; eta Carolina Moscosoren Visión nocturna, zuzendariak jasandako bortxaketa gainditzeko lana dena.

2) Zinema aretoa urrunera daramaten filmak

Ohiko ez ditugun munduetarako bidaiak. Honetarako aukeratuak Dong Singyiren Gē shēng yuán hé màn bàn pāi, kartzelako itzulera txinatar herrixka batean izan daitekeenaren leiho izateagatik; Otávio Almeidaren Los niños lobo, Angolako gerraren arrastoak kubatar haurrengan izan daitezkeenaren proposamena egiteagatik; eta Grigory Kolomytseven Chupacabra, errusiar haur baten barne munduan bidaiatzeagatik.

3) Iruditeriak zalantzan jartzeko saiakera-filmak

Ziurtasunak apurtzeko jaiotakoak dira Akio Fujimotoren Umibe no kanojotachi, migrazioak emakumeengan dituen berariazkotasunen erakusle; Aitziber Olaskoagaren Jo ta ke gatazkaren inguruan pentsatzen jarraitzeko bidea zabaltzeagatik; eta Naïla Guigueten Dustin, hegemonikoa ez den gorputz baten bitartez bestelako kontakizunetara hurbiltzeagatik.

4) Gezurra eta egiaren arteko muga eraisten duten filmak

Fikzioaz eta errealitateaz ari dira Jaione Cambordaren Arima, zeinak herri baten biztanleen presentzia konplexutzen duen; Nuria Giménezen My Mexican Bretzel, artxibo baten mamuak eraikitzeagatik; eta Nicolás Peredaren Fauna, barne eta kanpoko munduen oreka zalantzan jartzeagatik.

Gertakari deserosoak filtro bidez ikusteko gailu hutsa izatetik at, eska diezaiogun zinemari gehiago. Behar dezagun ikuslea bere tokitik mugi dadin, babes-neurriak ken ditzan, interpelatua senti dadin; eta ea aretotik eztabaidarako gogoz ateratzea lortzen dugun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2020
Yulene Olaizola, zinemagilea
“Zinema ez da mezu zehatz edo tesiak lantzeko erreminta”

Esperientzia sentsorialtzat dauka zinema Yulene Olaizola zuzendari mexikarrak: espazio bat deskubritu eta hura arakatzera jotzen du eta gidoiaz haragoko edozein aldaketa jasotzeko zentzumenak adi izaten ditu. Aurtengo Zinemaldian aurkeztu zuen Selva trágica (Oihan... [+]


Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Palmaresetik eta koronabirusaren albo-kalteetatik harago, iruditzen zait 2020ko honen ondoren momentua iritsi dela Donostiako festibalak nabarmentzen dituen euskarazko lanak kritikoki aztertzeko.


‘Dasatskisi’ film georgiarra garaile Zinemaldiaren sari-banaketa hotzenean

Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filma izan da Zinemaldiaren 68. edizioko irabazle nagusia, palmares ofizialeko lau sari eskuratuta. COVID-19ak erabat markatutako edizioa izan da aurtengoa eta Kursaal auditorioko galan ere nabaritu da hori larunbat gauean.


Pertsianak ixten euria ez dadin sartu

Aipatzen genuen asperdura iritsi edo ez, bazdaezpada ere neurriak hartzea onena: bukatu dadila borondatez, eta ez utzikeriaz. Haizeak eta euriak ere ez dute gehiegi lagundu, ia Kursaala bera hegan atera den egun zurrunbilotsu honetan. Agurtu beharko ditugu panel eta alfonbra... [+]


Osasuna burgesen asmakizuna da

Zinemaldia azken txanpan sartzeak ez gaitu oharkabean hartu. Berrikuntzak segituan dakar monotonia, eta filmen maratoia hasteak emozio gehiago zekarren amaitzeak baino. Azken saioetan txaloak ahulago sumatu ditut, motelagoak, euforia bukatuta; ez dakit ondo esku-ahurretako... [+]


Bata bestearen barruan sartzen diren filmak

Atzo aipatzen genuen Zinemaldiaren gaindosiak derrigorrez dakartzala berarekin zenbait sintoma. Haien artean, nagusiena, errealitatea fikzioarekin nahastearena, edo sinestesia bat non pantailaz kanpoko eta barruko mugak ezabatzen diren. Gaur, ordea, filmak berak izan... [+]


Sail Ofiziala | 7. eguna
“Gertakari desatsegin” bat eta Asiako bi pelikularekin, amaiera gertuago

Eugène Green zuzendariarekin gertatutakoak (maskara janzteari uko egiteagatik festibaletik kanporatu dute) eman du zeresana gaur Zinemaldian. Alor zinematografikoan, bi film asiarrek itxi dute lehiaketa ofiziala.


Sail Ofiziala | 6. eguna
Familia, a zer pelikula

Garai batean, ez hain aspaldi (pentsa, ni gogoratzen naiz eta ez naiz, ejem, hain zaharra) zinera joatea plan familiarra zen. Ongi pentsatzen baduzu, neguko asteburuetan guraso askoren nerbioak salbatzeko gauza hoberik ez da asmatu geroztik: txartelak eta krispetak erosi, ilaran... [+]


Bestelako Zinemaldia | 6. eguna
Gauza gordinak beharrezko dira batzuetan

Egunero bizpahiru aldiz zinemara joatea gauza ohikoa balitz bezala dabiltza batetik bestera poltsa beltz eta maskara zuridun uniformeak, pantaila barneko mundua ia kanpokoarekin bateratzeraino. Batek bere etxekideari telebista pizteko eskatzen dion bezala oihukatu dute, gaur... [+]


BESTELAKO ZINEMALDIA | 5. EGUNA
Ez dagoenaren irudia edo utzi txorakeriak alde batera

Zinemaldiak pasa bezainbeste falta dituen egun kopurura iristean, badago atzera zein aurrera begiratzerik. Esan daiteke jada "hori da gehien gustatu zaidana" edo "beste hura ikusteko gogoz nago". Areto bakoitzak zenbakitze sistema ezberdina izanik arrunta da... [+]


Sail Ofiziala | 5. eguna
Etxean bezala

Bosgarren eguna, Zinemaldiaren erdia pasa da dagoeneko. Akreditatuen espezieak puntu honetara iritsita garatua behar du festibaleko instalazioekin gertutasun-gradu bat, familiartasun-sentsazio bat, aretora etxeko zapatilekin eta albornozarekin joatea serioski pentsatzerainokoa... [+]


Bestelako Zinemaldia | 4. eguna
Dolua egitea film baten bitartez

Asteburuan eman dute SSIFF markadun poltsadunek maratoirik bortitzena. Goizean goizetik ilunabarrera arte areto batetik bestera ikusi ditut batzuk jauzika, desinfektatu berri zuten besaulkia libratu bezain azkar okupatuz. Horrek nahasmen bat ekar lezake burura, zeinetan jada ez... [+]


Sail Ofiziala | 4. eguna
Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)

Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako... [+]


Bestelako Zinemaldia | 3. eguna
Etxe barneko trapuak

Larunbat osteko igandea eta eguzkia kanpoan. Zinema aretora sartzeko ez dator gaizki euria, baina ateratzean sorpresa ederra izan daiteke zeru urdina. Edo agian, ikusi dugun filmaren araberako eguraldia litzateke ideala, kontraste latza baita negarra eta eguzki-izpia. Egon da,... [+]


Sail Ofiziala | 3. eguna
Hemen inork ez dauka alkoholarekin problemarik

Koldo Izagirreren nobelari ereferentzia eginez, “Egarri egunak Zinemaldian” izenburua jarri genion 1977ko edizio gorriari buruz aste honetan publikatu dugun erreportajeari; igande honetan komentatu behar ditugun Sail Ofizialeko bi pelikulak ikusi ondoren, sentsazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude