FIESen aurkako borroka, hasi zenetik 20 urtera

  • Borrokaldi hori diktadorearen heriotz ostean espetxetan gertatutako bigarren borroka zikloarekin zuzenean lotuta dago; APRER (Erregimen Berezian dauden Presoen Elkartea) taldearen sorreragatik, protestengatik, ihesaldiengatik eta bereziki matxinadengatik ezaguna den 1990-1991 urteen bitarteko zikloa.


2020ko otsailaren 11n - 11:51

Batetik FIES saila PSOEko gobernuak 1992 urtean protestaldi haietan nabarmendu ziren presoak (eta euskal preso politikoak zein preso antifaxistak) bakartzeko eta zigortzeko sortu zuelako, eta bestetik mobilizazio berri hauek lehenengo FIES preso hoietako batzuk, haien salaketen bitartez (behin kaleratuta, Salhaketa elkartearen bitartez, Patxi Zamorok aurrera atera zuen “Tod@s somos FIES” sentsibilizazio ekimena; Xoxe Tarrioren eta Juanjo Garfiaren liburuak) edota mobilizazio berrian parte hartuz (Gabriel Pombo Da Silva, Paco Ortiz, Laudelino Iglesias, Juan Redondo…) sustatuak izan zirelako.

Borrokaldi berri honen berrikuntza nagusiak bi izan ziren: batetik, errepresioa sahiesteko, espetxeen barnean borroka era baketsuen eta legalen aldeko apostu garbia (“txapeo” bezela ezagutzen diren ekintza eta patio grebak, eta gose grebak), eta bestetik kaleko talde, kolektibo eta norbanako anarkistekin, preso antifaxisten sostengurako AFAPP elkartearekin (Preso Politikoen Lagunen eta Senideen Elkartea), eta CESPP koordinakundean (Preso dauden Pertsonekiko Elkartasunerako Estatu mailako Koordinakundea) bildutako Salhaketa, APDHA edo PreSOS-Galiza bezalako elkarteekin koordinatua izatea.

Mobilizazio honetako faktore nagusienetariko bat, anarkismo ilegalistaren eta indibidualistaren oinordeko zuzena den, eta italiar jatorriko teoriko (Alfredo M. Bonanno bereziki) eta ekintzaile batzuk (1996ko abenduan Cordoban banku lapurreta batetan atxilotutako kideak, “Marinni auzia” delakoaren eta AHTaren aurkako borroken harira ezagututako lagunak) inspiratutako korronte berri baten eragina izan zen: insurrekzionalismoa.

Askorentzat euskal preso politikoek eta haien ingurukoek mobilizazioarekin bat ez egitea (une horretan 500 preso politiko inguru zedudenean, gehienak FIEs sailean sartuak) ulergaitza eta etsipengarria izan zen.

Mobilizazioa 1999 urte amaieran ibiltzen hasi zen, Madrileko Soto del Real espetxean isolatuta zeuden preso batzuen proposamen batetik abiatuta eta honako aldarrikapen hauek oinarritzat zituen eskaera-taula baten inguruan antolatu zen: FIES saila ixtea, dispertsioaren amaiera eta gaixotasun larriak zein sendaezinak zituzten preso guztien berehalako askatasuna.

Espetxetatik kanpo, insurrekzionalismotik hurbil zeuden anarkisten eta CESPPan bildutako elkarteen arteko banaketa eta enfrentamentua (Gipuzkoan gertatutakoa bezalako salbuespen gutxi batzuk kenduta) hasieratik agerikoa izan zen; ezberdintasun ideologiko zein metodologiko sakonez gain, lehen mobilizazio kolektiboaren bezperako asteetan, CESPParen babesarekin Julian C. Rios irakasle, jurista eta ekintzaileak FIES preso askori luzatu zien banakako askapena lortzeko proposamena askok desmobilizaziorako ekimen moduan ulertu zutelako. Gainera CNT-AIT eta CNA (Gurutze Beltz Anarkista) erakundeengandik gertu zeuden sektoreen eta anarkista erradikalenen (hoietako asko 1997-98an CNAko hastapenetako taldeetan egondakoak) arteko gatazka ideologikoek zatiketa hau sakondu zuten.

El Mundo, ABC, Interviú, La Vanguardia edo Antena3 bezelako hedabideek FIES presoen gainean zein talde anarkisten inguruan burututako kriminalizazio kanpaina etengabeak (Espainia-Italia-Grezia arteko “Triangelu anarkista” sonatua edota ETArekiko ustezko lotura) eta presoen borrokarekin elkartasunean burututako erasoek (bereziki epaitegietara, kazetariei eta erakundeetara igorritako bonba paketeak) sektore solidarioen arteko haustura zabaldu zuten. Eta hausturaren gailurra 2000ko azaroan poliziak Madrileko anarkista batzuk atxilotu eta FIES preso aktiboenak auziperatu zituztenean gertatu zen.

FIES (Fichero de Internos de Especial Seguimiento) presoen lehenengo mobilizazio kolektiboaren ondoren (2000ko martxoa hasieran burutu zen lau egunetako txapeo eta baraualdia) Espetxe Erakundeek eta kartzeleroen sektore atzerakoienak (ACAIP sindikatuaren babesarekin) errepresio bortitza abiatu zuten: lekualdaketa jarraiak, muturreko isolamendua, komunikazio guztien interbentzioa eta murrizketa, zigor administratiboak, jipoiak, tratu txarrak, etabar. Eta espetxetatik kanpo, anarkista aktiboenek ere jarraipenak, meatxuak, telefonoen zein posta kutxailen interbentzioa, auziperatzeak, desinformazioen zabalpena, etabar jasan behar izan zituzten… aipatu 2000ko azaroako muntaiarekin punturik gorena izan zutenak.

Zatitutako mugimendu anarkista eta libertarioarentzat, edo behintzat haren zati batentzat, borroka honek Trantsiziotik amaitu gabe zeuden eztabaida batzuk berreskuratzea eragin zuen: ilegalismoa eta indarkeria iraultzailea; itxialdi punitiboa, prebentiboa zein terapeutikoa (espetxeak, adingabekoentzako zentruak, psikiatrikoak, preso politkoen eta sozialen arteko bereizketa, bortxatzaileen kasuak, etabar); egitura eta erantzun antierrepresiboen beharra eta presoen sostengua; elkartasuna eta erakundeen arteko alderdikeriak; antolaketa estilo informal berriak; borroken maskulinizazioa...

Bibliografia

Huye hombre huye. Diario de un preso FIES. Xoxe Tarrio. Virus, 1997

A ambos lados del muro. Patxi Zamoro. Txalaparta, 2005

Adios prisión. Juanjo Garfia. Txalaparta, 1996

Autobiografia de un irreductible. Claudio Lavazza. Ediciones Autónomas, 2010

Un resquicio para levantarse. Una historia subjetiva de la APRE. Javier Avila Navas. Tokata, 2013

Filmografia

Horas de luz, Manolo Matji-k 2004ean zuzendua.

Xabier Cerezo.
Irakaslea eta anarkista.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude