Jonan Fernandez-Rafa Diez kartzelako bisita, Madrilek berriz mespretxu Jaurlaritzari

  • Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza zuzendariak asteartean Rafa Diez LABeko idazkari ohia El Duesoko (Kantabria) kartzelan bisitatu zuela jakinarazi du. Ordu erdira bisitari amaiera eman ziola “duintasun instituzionalagatik”.


2015eko martxoaren 12an - 11:18
Jonan Fernandezek Rafa Diez bisitatu zuen hilaren 10ean El Dueson (Kantabria). (Arg.: Dani Blanco).

Espainiako Barne Ministerioak dioenez, Fernandezek eta Diezek arauak hautsi zituzten, Diezek lokutorioko kristaletik agiri politiko bat erakutsi ziola Fernandezi eta hori debekatuta dagoela; eta gainera politikaz ari zirela. Hori zela eta, funtzionario batek Fernandezi eskatu zion entrega zitzala idazten ari zen oharrak. Egoera horretan, eta “duintasun instituzionalagatik”, bisita eten zuen Fenandezek.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariaren esanetan, berak Bake eta Bizikidetza zuzendari gisa eskatu zuen bisita eta ez –Barne Ministerioak dioen bezala–  lagun gisa. Diezek ez zion agiririk erakutsi, baizik hitz egiten ari zena islatzen zuen eskema bat. Inork ez omen zien esan hizketaldia grabatua izango zenik.

Esperpentoaren eremukoa izan liteke Fernandez-Diez bisitarekin gertatutakoa, preso eta senide edo lagunen arteko beste hainbat bisita bezala, baina hori baino askoz serioagoa ere bada, azken finean Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari egiten dion mespretxu sinboliko handia erakusten duelako. Bat gehiago. Eta baita ere –hamaikagarrenez– bake prozesuarekiko duen borondate hutsala.

EFE agentzia bidez Espainiako Gobernuak eman du gertatutakoaren berri, dena normala bailitzan: bisita kristala tartean egin beharra, grabatuta, politikaz ezin hitz egin, agiririk erakutsi ez eta notak hartu ere ez… Soweto 1975 edo Espainia 2015? Zer pentsatuko ote du Mo Mowland Ipar Irlandarako ministro britainiar kontserbadoreak halakoez? Berak 1998an Irlandako preso errepublikarrak bisitatu zituen espetxetan hango bake prozesua bultzatzeko. Bada aldea.

Urkullu lehendakariak bere agintaldi hasieratik esan du Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa zirrikitua irekia duela, baina Madril aldetik emandako erantzunak ez dira txantxetakoak izan. Horien artean da, esaterako, 2013ko udaberrian ETAren armagabetzearen  erraztatzaileak Madrilgo Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituenekoa.

Jonan Fernandezek adierazi duenez, honek guztiak zaildu egiten ditu alde bien arteko harremanak eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoaren balorazio zehatza egingo du. Garai berrietan bizi garela eta bake prozesua aurrera ateratzeko behar den guztiarekin hitz egiten jarraitzeko prestutasuna agertu du. Beste preso batzuk bisitatzen ari den galdetuta, hori diskrezioaren eremuan utziko duela erantzun du. ARGIAko iazko elkarrizketa honetan jakinazi zuen euskal presoak bisitatzeko zuen prestutasuna. Duela gutxi, halaber, Urkullu lehendakariak eta Fernandezek Etxerateko ordezkaritza bat ofizialki hartu berri dute Gasteizen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Jaurlaritzako Justizia sailburua: “ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute”

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera “oztopatzailea” salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


“Salbuespen neurrien aurka” mobilizatzeko deia egin du Sarek Donostiako eta Bilboko jaietan

Espetxe politikaren ondorioz euskal preso politikoen “eskubideen urraketak” ematen direla salatu du Sarek, eta lege arrunta aplikatuz guztiak “etxera bidean” jartzeko unea dela aldarrikatu du. Donostiako manifestazioa abuztuaren 19an izango da, eguerdiko... [+]


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Ainhoa Barbarin presoa espetxera itzularazi dute bigarrenez, hirugarren graduari helegitea jarrita

Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du abuztuaren 4an Urretxun. Epaitegiak euskal presoen eskubideei “boikot” egiten ari direla salatu dute.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa berretsi du

Ministerio Fiskalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren martxoaren 2ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Ondorioz, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da.


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude