Altzoko baserritarra da Fermin Murua eta Anoetakoa Gregorio Zuaznabar, biak ere Gipuzkoako Tolosaldean. Elkarrekin sortu dute Behieko esnea, yogurrak eta gazta ekoiztu eta saltzeko.
Zer nolako etxaldeak dituzue?
Gregorio: Nik zortzi esne behi ditut eta baratzea, ekologikoan biak.
Fermin: Ni 20 esne behiren bueltan ibiltzen naiz, eta babarruna ere egiten dugu. Bakoitzak bere etxaldea du eta bere bezeroak. Gero Behiekon elkarrekin transformatu eta komertzializatzen dugu, esne pasteurizatua eta jogurtak. Momentu honetan dena saltzen dugu, baina sasoiak izaten dira bai salmentetan eta baita behien produkzioan. Idiazabal herriko baserritar batek, Josebak, gazta egiteko esnea ematen digu. Eta sobratzen denean, batzuetan, kooperatibara eramaten dugu.
Nola sortu zen proiektu hunen ideia?
G: Hasi ginen duela sei urte. Biok ibiltzen ginen salmenta zuzenean esne gordinarekin eta biok pentsatzen genuen urrats bat eman beharra genuela. Pasteurizazioa zen orduan asmoa eta bakoitzak berean inbertsioak egin beharrean, aukera izan zen biok batera egitea, bai transformazioa eta salmenta ere bai.
Biok bakarrik moldatzen zarete?
F: Behiekon langile bat daukagu egun osorako eta beste bat egun erdirako.
Esne gordina garai batean asko saltzen zen. Momentu huntan zein da egoera?
F: Orain ere saltzen dugu eta pasteurizatuarekin hasi ginenean sorpresa pixkat ere hartu genuen, bada jendea lehenago esne gordina hartzen zuena eta orain ere jarraitu nahi duena esne gordinarekin.
G: Oraindik bada jendea esne gordina nahi duena. Badago diferentzia bat. Jende bat badago horretara ohituta, esaten dute gordina nahi dutela egosteko, gaina kentzeko, pastela egiteko... Azken bolada honetan ari zaizkigu deitzen, esne gordinaren onuragatik.
Aspaldian entzuten da esnea adin batetik aintzina txarra dela...
Esnearen inguruan iritzi asko dago. Guk ez daukagu horren inguruan hainbesterako ezagutza, baina EHKolektiboaren baitan egin genuen azkenengo bileran landu genuen gaietako bat esnearen prestigioa indartu beharra izan zen, esnearen baloreak mahai gaineratzea. Esnearen inguruko kultura galtzen ari da aspaldiko urteetan, gauza batzuk ahaztuta gelditzen ari dira.
Saltzerako orduan, nola dago egoera?
Asko landu behar da. Krisiaren kontuarekin, gure kasuan gure esnea hartzen duenak uste dut argi daukala kalitatea nahi duela. Eta lehentasuna zeri ematen diozun ere kontuan hartu behar da eta gure bezeroak azken batean lehentasuna ematen dio elikadurari. Jende horrek ez du soilik esnea erosten, hemengo baserritarrari ere laguntzen dio.
Esnearen merkatua oso zaila da, esne klase asko dago eta jendea ez dago ohituta esne gordinera edo pasteurizatura. Nik uste gure erronka egunero kontsumituko duen jendea errekuperatzea dela.
Zuek zenbatean saltzen duzue litroa?
Euro 1 eta 1,20 artean. Saltegietan euro batean eta makinan edo zuzenean 1,20. Makinan ez ezik, etxez etxe ere saltzen dugu, tabernetan, jatetxeetan, okindegietan, kontsumo taldeak ere baditugu, eskolak ere bai (jogurtak batik bat), enpresaren batera ere eramaten dugu...
Eskoletako menuan baserrietako menua sartzea inportantea eta aurrerapausu handia litzateke…
Hemen azkenengo urteetan lan handia egin da horren inguruan Ekolapikoren bitartez. Urte batzuetan diru bat egon da hori sustatzeko eta esan beharra dago guretzako positiboa izan dela, azkenean badaudelako haurtzaindegi batzuk eta ikastola batzuk proiektu horretan sartu direnak. Landu beharreko gaiak dira.
Zuen hazkuntzetan, ze erabilera mota egiten duzue?
Etxe ondoko belardiak larrean erabiltzen ditugu. Urtean behin garbitu egin behar izaten dira, behiek ez dutelako ondo garbitzen. Beste sailetan, falta bada eguneroko belarra ekartzen dugu. Udaberrian bola batzuk ensilatzen dira, hemen belarra ontzeko giro gutxi egiten duelako, eta gero ondu egiten dugu ahal den guztia. Gure alimentazioaren oinarria etxean ekoiztutakoa izaten da. Inportantzia handia du ganadua larretzeak. Pentsua Olaberriako kooperatibatik erosten dugu eta osatzeko forraje piskat ere hartzen dugu, alpapa.
Ze pentsu mota izaten da?
Normalean garagarra, ilarra eta artoaz egindako pentsua izaten da. Beti ez da berdina izaten, kooperatibak duenaren arabera aldatu egiten da. Esnetan dauden behiei ematen zaie, daukaten produkzioaren arabera. Gehienera 4-5 kilo hartzen dute.
Ekoizpen aldetik, ze kopurutan ibiltzen zarete behiko?
G: Nik parda alpinak edo suizak dauzkat. Nire media laktazioko 5.000 litro azpitik ibiliko da.
F: Nik frisoiak eta suiza batzuk ere baditut, horregatik altuxeagoa da media, 5.500tik goraxeago.
Zergatik suizak?
Ganaderitza ekologikoan garrantzitsua da ganadua sano edukitzea, gutxi eritzea. Abereen rustizidadea inportantea da. Parda alpina animalia lasaia da eta esne oso ona ematen du. Ez du esne asko ematen, baina oso arazo gutxi izaten ditu, erditze onak izaten ditu, herren gutxi... Guretzako oso inportantea da daukagun animali hori rustikoa izatea.
Azken urteetan agroekologiaren inguruan EHKolektiboa edo Etxalde bezalako mugimenduak sortu dira. Lurrari lotutako nekazaritzaren aldeko apustua indarra hartzen ari da?
Orain dela hiru bat urte proiektu bat lantzen hasi zen nekazaritza ekologikoko marka bat ateratzeko Euskal Herri osoan, hori guztia hausnartzeko. Hor inguruan mugitzen direnak kezkatuta daude, Europatik nekazaritza ekologikoaren inguruko araudi aldaketak daudelako. Nekazaritza industriala mesedetzeko aukerak ikusten dira hor. Horretan ibili garenok ikusten dugu irizpide batzuen beharra, lurrari lotutako nekazaritza bat, ganaduaren elikadura etxaldean bertan sortutakoa izatea gehienbat, erosi behar den pentsua edo zereala ingurukoa izatea (Arabakoa edo Nafarroakoa), salmenta ere ingurukoa izatea eta gure ingurukoentzako ekoiztea eta nekazaritzaren paper sozial hori berreskuratzea, lanpostu duinak izatea nekazarientzako eta baserri handiei ordez baserri txikiei balorea ematea.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Artiletan sustraitzeak ematen duen bakeak salbatzen nau maiz, kanpoko zein barruko ekaitzetatik. Artilea baino bakegile eraginkorragorik ez dut aurkitu inguruan. Bere indarra areagotzen da odola, karena eta oritza tartean badaude; artilearekin batera haiek ere ehundu baitute... [+]
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]