Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Mathilde Larrère historialari frantsesak dioen bezala Libération egunkarian, “Emazteen Nazioarteko Eguna finkatzeko egitasmoa 1910ean sortu zen, militanteen aldarrikapenen hamarkaden ondoren”. Urte hartan, Clara Zetkin kazetari eta politikari alemaniarrak ideia bota zuen Kopenhaguen antolatutako emazte sozialisten bigarren nazioarteko konferentzian, datarik finkatu gabe.
1917ko otsailaren 23an (martxoaren 8an, egutegi gregorianoan), San Petersburgoko emazte langileak karrikara atera ziren “ogia eta bakea” eskatzeko. “Berez, Lenin izanen da, 1921ean, martxoaren 8ko data Emazteen Nazioarteko Egun gisa finkatuko duena, 1917ko Errusiako Iraultzaren hastapenen omenez”, segitzen du historialariak. Gerla pasa eta gero bereziki herri komunistetan antolatuko da eta ondotik gero eta gehiago hedatuko 60ko eta 70eko hamarkadetako mugimendu feministari esker.
Oroitarazi behar bada oraindik, Martxoaren 8a ez da besta egun komertzial bat, langile klasearen borroka egun bat baizik, gure eskubideen alde mobilizatzeko eta horretan arreta jartzeko. Mende bat pasa ondoren, borrokari esker urrats esanguratsuak izan badira, bozkatzeko eskubidea batez ere, oraindik badugu lan.
Mende bat pasa ondoren, borrokari esker urrats esanguratsuak izan badira, bozkatzeko eskubidea batez ere, oraindik badugu lan
Feminismoak hamaika aurpegi, korronte eta fronte baldin baditu, lantokia praktikara eramateko terreno oparoa da. Erran daiteke: feministak garela sindikalistak garelako eta sindikalistak garela feministak garelako.
Lan mundua emazteen aurkako injustizia, zapalkuntza eta bortizkeriaren leku handia da. Adibidez, soldata arrakala errealitate bat da oraindik. INSEE-ren arabera, 2024an Frantziako Estatuan lanaldi osoaren baliokidean, gizonak gu baino %13,9 gehiago pagatuak izan dira; edozein lan denbora kontuan hartuz, %23 gehiago da. Emazte langileen herenak denbora partzialean lan egiten du. Gehienetan modu inposatuan bereziki sektore feminizatuetan, sozialki eta ekonomikoki ez aitortuak eta gutietsiak direnak. Batez ere “hautuzkoak” direnean, askotan betebehar batzuk betetzeko dira, ez ordainduak diren zaintza lanak gehienetan.
Bestalde, karrera eboluzioan oztopo asko ditugu sozialki aitortuak eta goraipatuak diren lanpostuetara iristeko. Lortu eta, hor ere soldata arrakala jasaten da, hainbat gehiago 55 urte baino gehiagoko emazteentzat. Hor ere diskriminazio bat gehitzen da, ahantzi eta gutitu gabe beste guziak metatzen direnak egoera administratiboari, azalaren koloreari, sexu orientazioari, erlijioari… lotuak.
Lantokietan borrokatzeko kolektiboki antolatzea ezinbestekoa da. Gure aldeko indar harreman bat sortuz ekintza sindikala bultzatuz, negoziazio kolektiboaren bitartez, neurri batzuk irabazten ahal dira emazte langileok bizitzen ditugun injustiziak apaltzeko eta haiek gelditzeko.
Konkretuki, ordezkari sindikalak dauden enpresetan (50 langile baino gehiagoko enpresetan, beraz), nagusiek Derrigorrezko Urteko Negoziazioak (Négociations Annuelles Obligatoires – NAO) ireki behar dituzte. Horietan, gai berezi batzuk derrigorrezkoak dira, haien artean lan sariak eta emazteen eta gizonen arteko berdintasun profesionala.
Enpresa handi zein ttikietan, funtzio publikoan ere aitzinatze konkretuak irabazi behar ditugu: soldata arrakala berehala gelditu eta hori errespetatzen ez duten enpresak zigortu, hilabetekoen geldialdia martxan jarri, burasotasun oporraldia berdina bi burasoentzat, lan elkarrizketetako emazteen kontrako diskriminazioa murrizteko eta zaintza lanak banatzeko. Bortizkeria sexista eta sexualaren kontrako protokoloak ezarri eta aplikatu, karreraren garapena segipen gardena eta justua segurtatzeko tresnen erabilera inposatu…
Langile feministok, denok elkarrekin badugu zer egin, martxoaren 8an denok karrikara!
Argitxu Dufau, Ipar Euskal Herriko LABeko koordinatzailea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]