“Feminismoak barne har dezala euskararen alfabetizazioa”

  • Jatorri Askotariko Emakumeen Taldeko dinamizatzaile da Ana Murcia, El Salvadorrekoa jaiotzez, eta bidelagun dituen emakume migranteen ahots askotan.


2020ko abenduaren 04an - 13:32
Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Zein erronka gehitzen dizkio migrante izateak emakume izateak berez dakartzanei?

Erronka asko: hasteko, etxebizitza normal bat edukitzeko ezintasuna, atzerritarren legea arrazista, kolonialista eta matxista baita. Planetaren hegoaldetik migratzen dugun emakumeok hainbat eta hainbat betekizun bildu behar ditugu, bete ezin ditugunak, eta ilegalki bizi behar dugu hemen, hortaz, baztertuta aukera eta eskubidez.

Behartuta ikusten dugu gure burua ia esklusiboki etxeko lanetara eta zaintzara. Neskametzan sartzen gara, tituluak homologatu ezinagatik, atzerritarren lan legegatik. Gainera, hizkuntzaren zailtasuna baldin baduzu, hori gehitzen zaio marjinalizazioaren arazoari.

Emakumeen elkarren babeserako espazioak antolatu izan dituzu; zer lantzen da bertan?

Esan genezake hainbat helburu dituela. Batetik, banakako ahalduntze feminista nahiz taldekoa erraztea ez mistoak diren espazioetan, hau da, emakume migranteei soilik zuzendutakoak, hain zuzen, horiek bizi behar duten arrazakeria, klasismoa, kolonialismoa… lantzeko eta transformatzeko.

Eta behin horiek finkatuta, hasteko jendeaz eta euskal lurrek oparitzen digutenaz gozatzen.

Bigarren, euskaldun eta migranteen arteko elkarrizketa sor dadin, aliantzen bidez, konfiantzari esker, lurralde berdinean pairatutako arazoei elkarrekin aurre egiteko eta, aldi berean, bakoitzak bere etxetik ere.

Hirugarren, aipatutako lanak finkatu eta sostengatuak izan daitezen bertan dauden protagonistengatik, epe luzerako prozesu baten barne, lurraldean eraginez, elkar saretuz, jaulkiz.

Nola egiten dute bat espazio horietan euskarak eta beste hizkuntzek?

Espazioak gaztelaniaz dira, baina esfortzua egiten dugu euskarazko hitzak barne hartzeko, guk horiek ikasi eta hizkuntzari beldurra galtzen hasteko. Testuinguru historikoa ulertzeko, maitatzen ikasteko euskal historia eta kulturaren bitartez.

 

 

 

 

 

 

2009an nabarmendu zenituen emakume migranteek euskal talde feministei batzeko zenituzten zailtasunak.

Bai, orduan planteatzen zen ea euskal feminismoa, eta euskal kultura, orobat, harrera gizarte bat ote zen. Bere kostua izan zuen hori esan izanak, baina errealitate bat seinalatzen besterik ez nintzen ari. Aurrera egin dugu ordutik, baina lan handia dago egiteke, bi aldeetatik.

Uste dut euskara ikastea ez dela soilik kontu feminista, instituzioek erantzukizun handia dute, lehenik eta behin, euskara guztion eskuetara dagoen ondasuna izan dadin, eta hortaz, doako zerbitzu publikoa ahalbidetzeko, pribilegio sistemarekin hautsi eta hizkuntza ikasteko.

Ez da oraindik erraza migranteek euskal kolektibo feministetan parte hartzea, baina hainbat estrategia ari dira martxan jartzen, haien artean, itzulpena kasu puntualetan, zeina oxala zabaldua izango den. Badira migrante eta euskaldunen arteko elkarrizketa feministak non honi forma emateko lan berezia egiten ari diren.

Aipatu izan dituzu ‘harrera feminismoak’. Zer esan nahi du termino horrek?

Pentsatzeko eta baldintzak sortzeko gaitasuna da, elkarrizketa eta topaketa feminista gerta dadin. Kidearen oinetakoak jarri eta haratago joatea, bestearen logikarekin apurtzea.

Bi ertzetan egongo dira aldeko apustua egingo dutenak eta kontra egingo digutenak, baina garrantzizkoena da propio ditugun espazioetan elkarrekin malgu izan gaitezela, dinamikoak, eskuzabalak eta maitetsuak.

Nola aberasten du kulturaniztasunak Euskal Herriko feminismoa ?

Aitortu beharra dago batak bestea hartzen duela barne, bata bestea dela. Mundu ikuskeraren alorretik aberats dezake, kolonialismoen aurkako borroka, herri eta kultura bakoitzaren ahizpatasunen historiak, kulturen arteko hartu-emana, hegoaldeko borroka feministak, herri eta kultura bakoitzean izandakoak.

Esan genezake zuen iragana garela, hegoaldean pairatzen ditugun krisi odoltsuengatik, baina aldi berean etorkizuna gara, doktrina testuinguru horretan ari baikara egun borrokan.

Zer dago egiteke?

Esan bezala, Euskal Herriko feminismoak barne har dezan euskararen alfabetizazioa bere borroka agendan, eta horren ikaskuntza publikoa eta doakoa izan dadin; baita programa bereziak martxan jartzea hori indartzeko.

Baita euskararen historiari ahotsa ematea ere, euskal kulturaren berri ematea, herri bakoitzarena eta kide ditugun emakume migrante horiena; erakutsi beharra dago, abestuz, dantzatuz, partekatuz.

Zergatik da garrantzizkoa orotariko jatorrietako emakumeen artean aliantzak sortzea?

Soilik sororitateak eta elkartasunak, ahizpatasun kritikoak lagundu ahal digulako defendatu eta aurrera egiteko. Kuestionatzea oso ona da, momentua da protagonista bezala bizi gaitezen baldintza berdintasunetik.

Bestetik, aitortzea feminista arrazializatuen buruzagitza. Hegoaldean ere bada arrazakeria sozial eta instituzionala, eta baita kreoleen eta mestizoen pribilegioak, beltz eta indigenen aurrean.

Barneratutako arrazakeria dago munduan, beltz edo indigena izateak ez du esan nahi arrazista ez naizenik, eta ezinbestean egin behar dugu denok lanketa hori, errespetu eta konfiantzatik abiatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Amaia Alvarez Uria
“Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du ‘Zuzi iraxegia’-k”

Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaitasunaren eta eskiaren mundua deskubrimendu bat izan da”

Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Eguneraketa berriak daude