Desacuerdos. Feminismoaren mutazioak: genealogiak eta praktika artistikoak izenburupean, duela 30 urtetik feminismoak izan dituen aldaketak eta baztertuta geratu diren korronte artistikoak aztertuko dituzte
Artelekun datorren apirilaren 23a arte. Erakusketen, argitalpenen eta hitzaldi zikloen bidez, arrazaren, belaunaldien eta sexu orientazioaren inguruko lanak ikusi ahal izango dira. Gaur (5), Miren Jaiok
Feminismoak eta arte praktika Euskal Herrian izeneko hitzaldia eskainiko du.