Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da aldarrikapen horietan begirada eta jarrera feminista antimilitarista gehitzea, egungo armamentu- karrera justifikaezina eta militarismo arranditsua salatzeko, arrisku larrian jartzen baititu munduko bizikidetza, lankidetza, segurtasuna eta bakea.
Sistema patriarkala eta militarismoa estuki lotuta daude. Gizartearen militarizazioak dominazioan, hierarkian eta indarkerian oinarritutako botere-egiturak indartzen ditu, maskulinitatearen eraikuntza tradizionalek historikoki sustatu dituzten balioak. Armadak existitzeak berak, eta armetan inbertitzeak, indarra eta erasoa gatazkak konpontzeko bitarteko legitimoak direlako ideia iraunarazten dute, eta horrek zuzeneko eragina du indarkerien normalizazioan.
Feminismoak, indarkeria patriarkal mota guztien aurkako borrokan, ezin du alde batera utzi gerrak eta militarismoak emakumeen zapalkuntzan jokatzen duten rola.
Gerra eta gatazka armatuek eragindako desplazamendu behartuen biktima nagusiak emakumeak eta haurrak dira, eta esplotazioaren, sexu-esplotazioaren eta muturreko pobreziaren eraginpean geratzen dira.
Gerra edo errepresio testuinguruetan, mugimendu feministak zailtasun handiagoak ditu antolatzeko eta aldaketak aldarrikatzeko
Gatazka armatuetako sexu-indarkeria gerra-arma gisa erabili izan da eta erabiltzen da, nahiz eta ikusezina, ezezaguna eta normalizatua izateko interes handiak dauden.
Feminismo antimilitaristaren funtsezko beste alderdi bat gastu militarraren salaketa da. Urtero, gobernuek milaka milioi bideratzen dituzte armagintzara, hezkuntzan, osasunean eta berdintasun- politiketan aurrekontuak murrizten dituzten bitartean.
Azpimarratu behar da gatazka belikoek ere zuzenean eragiten dietela borroka feministei eta eskubideetan egindako aurrerapenei. Gerra edo errepresio testuinguruetan, mugimendu feministak zailtasun handiagoak ditu antolatzeko eta aldaketak aldarrikatzeko. Aktibistak jazarriak, espetxeratuak eta erailak izaten dira munduko leku askotan, non erregimen militar eta autoritarioek edozein ahots disidente zapaltzen duten.
Historian zehar, munduan zehar, emakumeok funtsezko zeregina izan dugu erresistentzia antimilitaristan eta bake-prozesuen eraikuntzan; horregatik, haien lekukoa hartu eta gure egiten dugu Emakumeen Mundu Martxaren deia, “mundu osoko mugimenduetako emakumeei, gerren eta kapitalismoaren aurka eta herrien subiranotasunaren eta bizimodu onaren alde ahotsa ozenago eta kementsuago altxa dezaten..."
Beraz, tokikotasunetik, bizi garen lekutik, gerretarako euskal ikerketa eta ekoizpen militarra salatu eta arbuiatzen ditugu. Euskal Herrian, 2007az geroztik, produkzio militarrean diharduten enpresen kopurua hirukoiztu egin da, hirurogeita hamar inguru izatetik 200 baino gehiago izatera igaro baita.
Gure ustez, mundu solidario, sozialki parekide eta seguru batek gure bizi-eredua errotik aldatzetik hasi behar du. Gure neurrigabeko kontsumoari mugak jarri behar dizkiogu eta Hego Globaleko herrialdeekiko menderatze eta esplotazio harremanetatik eratorritako era guztietako desberdintasunak gainditu beharra dago.
Hain zuzen ere, eufemismoz beteriko adierazpenetan, gerra-ekonomia defendatzen dutenek eraman nahi gaituzten mundu bidegabearen kontrakoa. Horren adibide dira Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Enplegu sailburuak berriki egindako adierazpenak; izan ere, Zedarriak Enpresa Foroak jaurtitako apustua jasoz, euskal armamentu-industria "indartsua" bultzatzeko konpromisoa hartu zuen, "aukera" aprobetxatzeko deia egin zuen eta Eusko Jaurlaritzak sektoreari "laguntza" ziurtatu zion "herrialde osoaren onuraren" izenean. Eusko Legebiltzarrean onartutako Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea urratzen da horrela.
Lotsagarria eta etikoki jasanezina da industria militarra diru publikoarekin finantzatzea, horrek heriotza, suntsipena, zauri sozial sakonak dakartza, eta konplize bihurtzen gaitu. Gerra hemen hasten bada, hemen geldituko dugu
Gure ustez, heriotzaren merkatarien erasoaldi planifikatu eta arriskutsu horren aurrean, beharrezkoa da bizi nahi dugun gizarte ereduari buruz gogoeta egitea. Bizitzarako ekoiztea eta sortzea ala beste alde batera begiratzea, gerrako jaunek giza basakeria inposatzen duten bitartean?
Gainera, gure taldearentzat lotsagarria eta etikoki jasanezina da industria militarra diru publikoarekin finantzatzea, horrek heriotza, suntsipena, zauri sozial sakonak dakartza, eta konplize bihurtzen gaitu. Gerra hemen hasten bada, hemen geldituko dugu.
Eta amaitzeko, itxaropenari egin beharreko keinua: "Garrantzitsua da mundua aldatzea posible balitz bezala jokatzea, esplotazioa, arrazakeria eta gerra gizartearen ezaugarri nagusiak ez diren une bat errealitate bihurtzea planetaren historian" (Angela Davis)
Horregatik guztiagatik, martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Faxismoaren kontra: ausardia eta aliantza feministak! lelopean egingo dituen mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure eskubideak defendatzeko eta indarkeriarik, militarizaziorik eta zapalkuntzarik gabeko mundua aldarrikatzeko. Faxismoaren aurrerabidearen aurrean aliantza feministak eraikitzeko deia geure eginez. Ez huts egin, elkarrekin geldiezinak gara!
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]