argia.eus
INPRIMATU
Felipe Juaristi: “Bi liburuak garai berean idatziaz, bietan oreka bat izatea lortu dut”

2008ko martxoaren 04a

"Nik uste dut, askotan hitzari ez diogula bere balioa ematen. Hitzak sendatu egiten du, nahiz eta batzuek ez onartu (...) Hemen, hitzaren bidez zure gaitz guztiak bota egiten dituzu, eta idazteak ere balio dezake zure barnean dituzun gaitz guztiak ateratzeko eta uxatzeko. Horrek ez du besterik esan nahi. Askotan ez dakizu zergatik idazten duzun, baina gero konturatzen zara horretarako balio dizula". (2008-03-04)