Felipe Borboikoak, Clint Eastwood-en paperean, ez du ezer ekarri Kataluniara

  • Felipe VI.aren mezua entzun ondoren, diferentzia ideologikoetatik aparte, kosta egiten da Espainiako agintarien jarrera ulertzea, Katalunian piztu zaien estatu-krisiaren erdian. Gogorrena nor den erakusteaz aparte, zer estrategia dago komunikatzen ari direnaren atzean?


2017ko urriaren 04an - 00:49
Felipe Borboikoa, astearte gaueko mezuan.

Soraya Saenz de Santamariak igandean adierazi zuenean ez zela erreferendumik izan, “ezta antzeko ezer ere”, rol bat antzezten ari zela pentsatzea ez zen burugabea. Gobernuaren barruan jarrera gogorrena erakutsi, dena ukatu, eta presidenteari utzi negoziatzeko ate bat irekitzeko aukera.

Baina gero Mariano Rajoy etorri zen, eta hark ere erreferendumaren existentzia ukatu zuen, poliziaren jarrera “proportzionatua” txalotu eta ezagutzen dituzuen beste gauza guzti horiek, “s” busti askorekin ahoskatuak. Good bye Lenin filma ikusi dutenek pentsatu zuten prentsa-arduradunen bat Moncloan egiten ari dela pelikula hartako semeak amarekin egiten zuen gauza bera: gertakari historiko bat kosta ahala kosta ezkutatu.

1981eko estatu-kolpeari bere aitak emandako erantzunaren antzekoa izan da Felipe VI.ak kataluniarrei zuzendu
dien mezua

Zarzuelan ere antzekoa egin duten sentsazioa dago, astearte gauean Espainiako erregea eszenatokian agertu ondoren. Ez zegoen esperantza handirik haren ahotik entzuteko orain arteko Trantsizioko hit-paradetik aparteko doinu berriren bat, baina monarkiak espainiarrentzat izan duen alderdien gaineko batasun-figura kontuan izanda, erabilitako hitzen gogortasunak aurreikuspenak gainditu ditu.

Generalitateko ordezkariak zuzenean mehatxatzetik gertu egon da Felipe VI.a eta ez du zirrikiturik utzi egunotan Kataluniako kaleak hartzen ari den jendetzak elkarrizketarako aukera bat ikus dezan.

Tejerorekin bezala (edo gogorrago)

1978ko Erregimenaren ahots geroz eta lotsagabeagoa bihurtu den El País egunkariak berria eman duen moduari kasu eginez gero, Eguberrietatik kanpo emandako mezu hau artefaktu kultural gisa ulertu behar da, zeina saiatzen den konektatzen Feliperen aitak, Juan Carlos Borboikoak, telebistan emititu zuen beste komunikatu batekin, 1981eko otsailaren 23ko Tejerazo-aren ondoren.

Helburua, begi-bistakoa: monarkia aurkeztea instituzio baliagarri gisa estatua krisian dagoen momentuetan eta espainiarren buruetan sartzen saiatzea orduan urak bere bidera etorri baziren, formula errepikatzea besterik ez dela egin behar. “Erregeak demokrazia salbatu zuen” izan da 81etik errepikatu den mantra. Elefantiosiak eraman zuen agintariari momentu hark 30 urterako sinesgarritasuna eman bazion, Borboi Prestatuenak zergatik ez du jokatuko karta igualekin?

Ba adibidez, kasu hartan Espainiako armadako zati baten estatu-kolpe saiakerari erantzuten ziolako. Alegia, fatxa armatu batzuei. Oraingoan berriz, beren etorkizuna libreki bozkatu nahi dutela eskatzen ari diren herritarrei.

Bi testuinguruak ezagutu gabe 1981eko eta 2017ko erregeen mezuak irakurriz gero, ordea, ez du erraza izan behar bakoitza dagokion monarkaren ahotan kokatzen. Eta hori, glups, kezkatzekoa da.

Tipo gogorrak eta Iñigo Urkullu

Eta astearte gaueko agerraldi monarkikoarekin itxi da igandean bertan Madril emititzen hasi zen mezu ofizialen lehen round-a. Agintarien diskurtsoek narratiba bat osatzeko asmoa baldin badute –eta normalean hala izaten da–, deigarria da telebistan ikusten ari garen pertsonaien dibertsitate falta.

Badirudi espainiar agintari guztiek jokatu nahi dutela Clint Eastwood-en rola pelikula honetan: Urkullu izango ote da "polizia zintzoa"?

Badirudi Espainiako agintari guztiek agertu nahi dutela pantailan Kataluniaren zigortzaile handienak balira bezala. Felipe VI.aren mezuak keinu inplizitua dauka, gainera, jarrera horrekin zalantzak dituztenentzat, PSOErentzat adibidez: Espainiako batasunaren inguruan lerrokatzera deitu du monarkak.

Denek behar dute izan Clint Eastwood, eta hori ondo egongo da “a por ellos” oihuka Harry Callahan bat, bi, mila Harry Callahan eskatzen ari diren espainiar horientzat; baina ez kataluniarrentzat; ezta atzerritarrentzat ere: Europako Batzordea, NBE eta nazioarteko prentsa ia aho batez esaten ari dira biolentziak bukatu behar duela. Eta Clint zaharrari ez zaizkio pertsonaia samurrak ondo ateratzen.

Laburbilduz, asteartearen bukaeran, kataluniarrek Espainiara begiratu dutenean beste leiho bat ixten ikusi dute. Eta Iñigo Urkulluk ere bai: lehendakari funambulistari gertakariak ufadaka datozkio, ekidistantzia geroz eta zailagoa gertatzen zaio. Irailaren hasieran Jaurlaritzak errege-etxea proposatu zuen Generalitatearen eta Moncloaren arteko bitartekaritza-lanerako. Felipe VI.aren mezuaren ondoren, aukera horrek iceberga jo du.

EAEko lehendakaria ez da nabarmenegi geratzearen aldekoa, baina jakinda euskal herritar gehienek Katalunian dutela bihotz politikoa eta bera, aldiz, notizia berririk ez dagoen arte Rajoyren Gobernua babesten ari dela, agian desmarkeren bat egiten saiatuko da, Espainian inork probatu nahi ez duen polizia zintzoaren uniformea jantzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


2021-10-20 | Saioa Baleztena
Carme Forcadell
“Espetxetik lehen bezain errepublikar eta independentista atera naiz, baina feministagoa”

2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]


2021-06-30 | ARGIA
PSOEk Kataluniaren erreferenduma inolaz ere ez duela onartuko adierazi du Pedro Sánchezek

Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.


2021-05-26 | Ixone Arana
Preso politiko katalanei indultua ematearen aurka agertu da Espainiako Auzitegi Gorena

Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-11-18 | Saioa Baleztena
Jaume Asens
“Elkarrizketa eraginkorra izanen da presoak aske daudenean bakarrik”

Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
42 milioi euro gastatu zituen Espainiak Kataluniako erreferendumaren aurka aritu ziren polizien gainsoldatetan

“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.


2020-09-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuak iragarri du datorren astean hasiko dela preso politiko katalanen indultuak tramitatzen

"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.


CUP alderdia ikerketapean jarri du Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak

Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.


2020-07-30 | Mikel Eizagirre
Gure Esku haserre Urkullurekin, Kataluniako prozesuari buruzko paperetan egin dizkion aipamenengatik

Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.


Eguneraketa berriak daude