Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen arituriko irakaslearen kontra mobilizatu dira eta lortu dute behin-behinean baztertzea irakasle postutik. Baikor baloratzen du azken egunetako mobilizazioa: "Erantzun honegatik ez balitz, irakasle honek klasea ematen jarraituko bailuke".
Ikasle mugimenduaren presioari esker lortu duzue EHUk irakaslea behin-behinean baztertzea. Azken egunetako gertakizunak oroitarazi ditzakezu?
Joan den astean atera ziren argitara irakasle horrek sare sozialetan eginiko hainbat adierazpen matxista, arrazista eta klasista. Horren aurrean, bere ikasleak arduratuta agertu ziren eta dekanotzara kexa formala aurkeztu zuten. Dekanotzak ez zuen neurri zorrotzik hartu eta beraz ostiralean [irailaren 27a] aurreikusita zegoen klase ordua nolabait geratzeko beharra adierazi zuten ikasleek. Horren harira fakultateko, zein campuseko beste hainbat ikasle batu ginen erantzun bateratua emateko. Horri esker lortu zen klase ordu hori etetea, baita aste honetan aurreikusitako irakasgai orduak bertan behera uztea ere. Astelehen honetan, harturiko neurriak nahikoa ez zirela ikusita, elkarretaratzea egin genuen fakultatean, ehundaka kide bildu ginen, unibertsitatean faxismoak lekurik ez duela ozen esan eta irakasle horren berehalako kaleratzea exijitzeko. Presioaren ondoriotzat ulertzen ditugu asteazkenean EHUk publiko egin dituen neurriak.
Zabaldu duzuen irakurketan EHUren "hipokrisia" salatzen duzue. Zer dela-eta?
Hasiera-hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon dira; eta horrek behartuta hasi dira jarduten. Ikasleon erantzuna birritan kondenatu dute, bai fakultatean zabaldutako agirian bai asteazkenean publiko egindako adierazpenetan. Irakaslearen ideiak eta ikasleon erantzuna maila berean jarri dituzte eta jazartzailetzat ere katalogatu gaituzte, baina beraiek dira ikasleak irakasle faxista batekin egotera kondenatu dituztenak. Zabaldu nahi izan duten errelatoaren aurrean, ikasle asko izan gara beraien erantzuna gaitzetsi dutenak.
Prozedura bat ireki da genero-indarkeriaren aurkako protokoloa aplikatuta. Bide horrek dakarzkien ondoko urratsak zein dira?
Dakiguna da prozedura irekita dagoen bitartean irakasleak ez duela klaserik emango. Oraindik airean dagoena da ikasleei emango dieten aterabidea, baldin eta ordezko irakaslerik topatzen ez badute epe motzean.
Ikasle andana bildu da protestetan. Zer nolako balorapena egiten duzue?
Pozgarria izan da horrenbeste jende bildu izana eta garbi dugu askorako balio izan duela,
Jendartean ikusten ari garen faxismoaren gorakada dela eta, antifaxismoa bada ikasle mugimenduaren lehentasunezko borroken artean?
Erantzuna espontaneoa eta jendetsua izan da, beraz esan liteke badagoela kezka orokortua. Garbi ikus liteke gizartean ideia hauek gora egiten ari direla eta garrantzitsua deritzogu klase antolatu gisa erantzutea, bai ikasle, irakasle, zein unibertsitateko langileok batera jardutea, alegia.
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.