Faxismoaren gerizpea


2022ko azaroaren 09an - 10:34
Azken eguneraketa: 12:58

Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren estrategia politiko-militarrak porrot egitearekin batera, mugimendu iraultzailea desegituratuz joan da eta Ezker Abertzalearen estrategia aldaketaren ostean nagusitu den moderazio eta asimilazio politikoak, agerian utzi du Euskal Herria erabat umezurtz eta babesgabe aurkitzen dela espainiar zein frantziar eraso faxisten aurrean.

Faxistak Euskal Herriko egoera soziopolitikoaz jabetzen diren heinean, kalean Euskal Herri Langileak daukan presentzia eta borrokarako gaitasun eza ikusten duten heinean, inpunitate osoz eta inolako gupidarik gabe ekingo diote gure txoko eta militanteen aurka. Faxisten inpunitatea eta erasoak ez dira fenomeno berriak, aski ezaguna da gerra zikina gurean; baina konfrontaziorik gabeko Euskal Herria alfonbra gorria bihurtu daiteke, barra librea. Atzo bertan Iruñeko Ezpala Tabernaren aurka emandako erasoa edota Donostiako Ikatz Kaleko Herrikoan dauden ikurren aurka emandako eraso ugariak (urtebetean 7 aldiz baina gehiagotan kendu dituzte Ikurriña, presoen banderola, Arrano Beltza, LGTBIQ+ Kolektiboarena...) egoera berri honen adibide garbiak dira.

Baina eraso hauek eman izana bezain larria da herri edo askapen mugimendu bezala erantzuteko erakusten ari garen gaitasun eza eta bigarren hori da kezkatu behar gaituena. Faxismoaren gorakada, konfrontaziorako dugun gaitasunaren araberakoa izango da, ez baitago hau geldiarazteko beste modurik. Beranduegi izan baino lehen, aurreko hamarkadetan erakutsi dugun borrokarako grina, mobilizazio gaitasuna eta balio antifaxisten baitako batasuna berreskuratu ezean erasoak areagotu bezala larritu egingo dira.

Erraza da gertaera hauek sare sozialetan salatzea edota adierazpen instituzionalak egitea, eta ez dut esango soberan daudenik, baina argi dago honek ez dituela kikilduko. Faxistek sare sozialak baliatzen dituzte haien ideologia eta jardun politikoari proiekzio komunikatiboa eman ahal izateko, gakoa beraz, haien jardun politikoa deuseztatzean dago.

Helburu horren bidean proposamen zehatzak beharko ditugu: Eragotz ditzagun ekitaldi faxistak, moztu eta seinalatu dezagun adierazpen matxista, transfobo, arrazista edota xenofobo oro, faxismoaren ikur guztiak desagerrarazi ditzakegu eta eraso fisikoei aurre egiteko autodefentsan trebatu gaitezen, gure artean saretu eta kaleak berreskuratzen hasteko; faxismoa ito arte. Ez dago beste modurik.

Gaur gaurkoz, Front National eta VOX dira frantziar nahiz espainiar faxismoaren bozeramaile nagusiak eta hauteskundeak baliatzen dituzte haien gorroto mezua zabaldu eta faxismoaren posizio soziopolitikoa indartzeko. Beste proposamen zehatz bat, antola ditzagun herriz herri plataforma antifaxistak haien agerraldi normalizatuak oztopatu eta faxistak zokoratzeko, balio antifaxisten bueltan egituratutako plataforma irekiak, norbanako ezberdinez osatuak eta herri mugimenduko eragile ezberdinen babesarekin; tokian toki antolatuta egonez gero errazagoa izango da sare antifaxista eratzea.

Argi dago mugimendu iraultzailearen berregituraketa dela Euskal Herria askatu eta faxismoarekin akabatu ahal izateko berme bakarra, baina alde handia dago ezer berririk ez lortzearen eta jada lortu dugun guztia galtzearen artean

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Eguneraketa berriak daude