1900 eta 1970 urteen artean beren familiengandik banatu zituzten haur indigenei laguntza ekonomikoa emango die Australiako Gobernuak. Hiru hamarkadetan zehar ezarritako “asimilazio politiken” parte izan zen umeak familia zuriekin bizitzera eramatea. Biktima bakoitzak 75.000 dolar australiar jasoko ditu erreparazio gisa, Gobernuak ostegunean iragarri duenez.
Australiako Gobernuak erreparazio ekonomikoa emango die 1990eko hamarkadatik aurrera beren familiengandik banatu zituzten haur indigenei. 75.000 dolar australiarreko diru-laguntza eskainiko diote biktima bakoitzari, eta beste 7.000 dolar emango dizkiete erreparazioan laguntzeko. Scott Morrison lehen ministroak ostegunean iragarri du neurria. “Lapurtutako belaunaldi” deritzonaren parte diren herritarrei laguntzeko, 380 milioi dolarreko “Hutsunea ixten” funtsaren parte dira laguntzak.
1900eko hamarraldian, Australiako Gobernuak ume indigenak —aborigenak eta Torres itsasarteko biztanleak— mendebaldeko kulturan integratzeko politikak jarri zituen martxan. Al Jazeera hedabidean irakur daitekeenez, haurrak “beren etxeetatik hartzen zituzten eta harrerako familia zuriekin ezartzen zituzten, 1970eko hamarkadan jarraitu zuen asimilazioko politika ofizialaren arabera”. Guztira, 100.000 ume banatu zituzten beren familiengandik. Egun hamazortzi urte baino gehiago dituzten eta oraindik bizirik dauden biktimei zuzenduta joango dira onartu diren erreparazio ekonomikoak.
Morrison lehen ministroak erabakiaren garrantzia azpimarratu du ostegunean parlamentuan egindako agerraldian: “Denbora luzez itxaron dugun neurria da, sendatzearen, duintasunaren eta 'Lapurtutako belaunaldiaren' eta beren familien osasunaren eta ongizatearen arteko lotura egiten duena”. Agintariak herrialdearen historiako kapitulurik gogorrenetarikoa ekarri du gogora, eta Gobernuaren izenean barkamena eskatu du, erantzukizuna beren gain hartuko dutela gehituz.
Komunitate indigenak ere begi onez ikusi du neurria. Halere, oraindik egiteko asko dagoela nabarmendu dute. Horrela adierazi du Lapurtutako belaunaldien aldeko The Healing Foundation elkarteko buru Fiona Cornforth-ek: “Zerbait da, baina ez da dena. Ez du amaierako pausu hori ekarriko, sendatuta dagoen nazio batena”. Halere, Conrnforthek “pauso handia” dela esan du, eta oraindik “esperantza” daukala konponbidea lortzeko. Azken finean, “erreparazioaren oinarria iraganean egindako hutsak onartzea da”.
Australiako Ipar Lurraldeko 800 pertsonak Gobernuaren aurkako salaketa kolektibo bat jarri zuten apirilean. Asimilazio politiken biktimak izan ziren 1910 eta 1970 urteen artean, eta jasandako tratuengatik erreparazioa eskatu zuten Hegoaldeko Gales Berriko Auzitegi Gorenean. Ostegunean hartutako neurria, hiru hilabete geroago heldu da, DW hedabidearen arabera.
Erreparazio neurriez gain, Australiako Gobernuak mila milioi dolar australiar inbertitu nahi ditu herrialdeko biztanle indigenen bizi kalitate hobetzeko helburua duten neurrietan. Reuters agentziaren arabera, Gobernuak ezarritako politika askok “huts egin” ondoren, kolektibo horren bizi esperantza eta hezkuntza kalitatea hobetzeko politika berriak ezarri nahi dituzte. Egun, 700.000 dira Australian bizi diren herritar indigenak, eta maila ekonomiko eta sozial baxuena duten biztanleriaren zatia dira.
Australiako ipar ekialdean dagoen Jiigurru uhartean duela 2.000-3.000 urteko zeramika zatiak aurkitu dituzte James Cook unibertsitateko eta Australiako Ikerketa Kontseiluko kideek. Australian orain arte aurkitutako zeramika arrastorik zaharrenak dira. Arrastoen azterketa... [+]
Britaniarren kolonialismoaren aurka egin dute, ekintzaile aborigenek inbasioaren eguntzat hartzen baitute. Melbournen hainbat monumentu kaltetu dituzte, esaterako, James Cook kolonizatzaile ingelesaren estatua.
Konstituzioaren zuzenketaren proposamena Anthony Albanese lehen ministroak bultzatu du. Hala ere, herrialdearen gehiengoak ezezkoa bozkatu du erreferendumean.
Urriaren 14ean egingo dute konstituzioa aldatzeko bozkaketa. Lehen Ministro Anthony Albanesek “nazioa elkartzeko aukera” gisa definitu du erreferendumaren eguna.
Proposamenaren arabera, Herritarren Ahotsa taldeak ekarpenak egingo ditu aborigenen eta Torres Itsasarteko Irlen inguruko gaietan. Azken 50 urteetan ez da aldatu Australiako Konstituzioa.
Alderdi ezberdinetakoak dira, eta orain arte egon den aborigen-errepresentaziorik handienetakoa da.
Kementasunaren adibide da Linda Burney (1957). Ama zuria eta aita aborigena zituen eta zurien landa-herri txiki batean jaio zen, Australian beltzak eta zuriak nahastea debekaturik zegoen garaian. Politikari eskaini dio bizitza eta bi aldiz egin du historia: 2003an, Hegoaldeko... [+]
Antzinaroko zenbait geografok uste zuten gure planetako ipar hemisferioak adina lur izan behar zuela hego hemisferioak ere; Aristotelesen arabera, “eskualde bat egon behar da hego poloarekin guk gure poloarekin dugun erlazio bera duena”. Eta erromatarrek Terra... [+]
Lepoa eta eskuak aulki bati lotuta eta burua estalita duen nerabe bat ageri da bideoan. Ikerketa abiarazi du gobernuak, Malcolm Turnbull lehen ministroak aginduta, The Guardianek jaso duenez.
National Geographic aldizkarian Australiako aborigenei buruzko foto erreportaje ederra egin dute. Uhartean 50.000 urtez bizitu arren, egun Australiako biztanleen %3 baino gutxiago dira. Beren kultura, bizimodua eta mundu ikuskera pixkana desagertzen ari dira. Hala ere, egun... [+]
250 inguru ziren XVIII. mendean Australiako aborigenek hitz egiten zituzten hizkuntzak. Gaur egun 100 dira bizirik dauden hizkuntzak, eta gehienek oso hiztun gutxi dituzte.
1964ko maiatzean ikusi zituzten, baina Australian aborigenez okupatzen ziren funtzionarioek irailaren 24a arte ezin izan zituzten harrapatu gizaki zuriekin harremanik gabe bizi ziren azken 20ak. Emakume, neskato eta haurrak, gizonik ez. Orduan 17 urte zituen Yuwaliren... [+]
Albiste susmagarriak iritsi ziren berrikitan Australiatik: aborigen jendeen artean haurrei sexu gehiegikeriak erruz egiten zaizkiela jakin eta agintariak neurriak hartzen ari omen direla. Albiste horren sustraian dagoen kolonialismo istorio iluna argitu nahi izan du John... [+]