Heldu den urtean familiako laborantza ospatuko da mundu guzian. Aspaldixkoan ONG askok eskatzen zuten, eta azkenean ONU mundu mailako erakunde nagusiak onartu du 2014-ko urtaldea familiako laborantzarena izanen dela.
"Hauxe ideia berezia" pentsatuko du irakurle askok. Familiak hartzen ari du hain segur inarrosaldi bat ona gure gizartean, bereziki konparatuz duela mende erdi edo gutiago ezagutzen ginuenarekin. Eta familiako laborantza ezagutu dutenek badakite estakuru hortan emaztek, haurrek eta adinetakoek lan frango egiten zutela etxaldetan, batzutan esker guttiren truke, edo gehienetan dohainik. Bestalde badakigu gauregungo laborantza moldetan, familia izenaren aterbean, badaudela etxalde mota guziak, iraunkorrak eta berdin guziz industrialak. Ez da beraz gutarteko guzien gostukoa familiako laborantza ospatzea.
Bizkitartean, estakuru ederra izanen da laborantzaren nundik norakoak gogoetatzeko eta aipatzeko, gure Euskal Herrian, inguruko estatu nagusietan eta baitaere munduko herrialde askotan.
Harrigarria iduri badu ere, munduko jendetzaren %40a familiako laborantza hortarik bizi da. Janarien %70a laborantza molde horrek hornitzen du. Eta, nahiz ez dakigun xuxen zenbat, munduak baitezpadakoa dituen ontasun askoren kudeaketa ere bere esku dauka. Herrialde “aitzinatuetan”, laborariak lekutu badira kanpanietarik hiriei buruz, lanbide emankorragoaren menturan, jakina gaurko mendearen kinka larrian, indartzen ari diren herrialdetako laborariak aldiz nehork ez dituela nihun igurikatzen, hirietan are gutiago. Hasi behar lukete naski azkenean ohartzen. Herri arduradun batzuek laborariak beren ofizioan eta beren tokian atxikitzea dela hoberena. Hiritako langabezia ez da hainbestez emendatzen, baita behar bezala lagunduz geroz, janarigintzan arras emankorrak izan daitezke, eta frangotan inguramenari beste laborantza moldeak baino askoz kalte guttiago egin liokete, lanerako erregaien erabilpenean ere xuhurrago ibili daitezkelarik.
Frantziako estatua aski interesatua agertu da familiako laborantzari ospe berezia agertzeaz, eta heldu den urtean behin eta berriz entzun behar ginuke balentriaka. Alabaina, bere ixtorioari esker, etxalde asko edo gehienak familien esku gelditzen dira Frantzian, bereziki lurraren jabegoa familietan egon baita mendez mende. Ez da aldiz biziki eskolatua izan beharrik ohartzeko familiako laborantza huntan badirela ttipiak eta handiak, arruntak eta gotorrak. Denentzat ba omen da leku dio ministroak. Oroitarazi beharko zaiolarik biga bostetan gotorrak luzaz hazi direla arruntagoak irentsiz, eta trabatzen ez badira segituko dutela molde berean, familiako laborariak izanik ere.
Gobernukoen asmoa da erakustea laborantza hau, familiakoa, ekonomia modernoari egokitu dela. Kapitala, lanerako lurra ala kabala eta tresna guzia, eta bereziki langilea, denak familiaren esku gelditzen dira; eta askotan indartu ahal izan dira egiazko enpresa bat izan balitz bezala. Horren aldean, emendatzen ari dira zozietateak laborantzan, berdin laborantzaz kanpoko kapitalarekin, eta helburu bakarra daukatelarik mozkina ala irabazia. Laborantzako zozietateen indartze hori mundu guzian hazten ari da zoritxarrez, eta
nola irabazia duen helburu bakar, ezazola da gehienetan inguramenari doazkion arduretan, arrunta eskaintzen dituen ekoizpentan, eskasa erabiltzen dituen langilei buruz, kondenagarria gehienetan harrapaka bereganatzen dituen lur alorren gatik, eta lehertzen dituelako hor bertan betidanik zauden laborari familiak.
Ba gatozkio Euskal Herri huntako familiako laborantzari. Nunbait balin bada etxaldea familiari lotua eta atxikia, ez ote da gure lurralde huntan? Mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi, familiak izan dira etxalde guzi hauen eramaile, nagusi eta langile zirelarik etxaldearen jabeak berak, edo etxetiar zirelarik askotan, nagusia lan tresna eta egoitzaren jabe eta etxetiarra langile. Baina berehala, iraganak baino geroak gaitu axolatzen. Familiako laborantza geldituko dela gurea, enpresari eta zozietateena baino nahiago dugu. Aldiz, familiakoa egotekotan, abiatua dugun zoingehiagoka zoro huntan, ni banuk eta hi bahaiz, gero gehiago abere eta gero haundiago aterbe ala tresneria, ez ote gira urrunduko familiako laborantza iraunkorretik? Hautuaren ordua hor daukagu egunez egun.
Familiako laborantza izaten ahal da kapitalista: helburu bakarra mozkina, kantitatea atxikiz indar guzien arrazoina, arduratu gabe auzoaz, lurraz, herriaz eta herritarraz, eta etxaldeen geroaz… Izan baledi hemen laborantza herrikoi eta iraunkorra : ahal den neurri guzian etxaldearen buru laboraria, eta ez bankoa, ala onkailu hazi edo zaldare saltzailea, ala haragia edo esnea erosten dion industria!
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.