José Mujica Uruguaiko lehendakari ohiak esana da honako esaldi hau: “Bizitzeko askatasuna behar da, eta aske izateko denbora behar da”. Hainbeste aintzatesten dugun denbora; hainbatetan denbora libre izenez aipatzen duguna. Baina, pentsatzen hasiz gero, gure denbora librean benetan aske gara? Tarte horiei ezarri dizkiegun izenaren jabe dira?
Jakina da egun guraso askok seme-alabekin pasa nahi dugun denbora lehenesten dugula: egunerokoan ordutegia moldatzen ahalegintzen gara, eskolaz kanpokoetara laguntzen saiatzen gara, ahal izanez gero eskolara joaten laguntzen diegu eta irteten direnean bertan egotea nahi izaten dugu… Itxuraz, orokorrean ume eta gazteak gurasoekin denbora gehiago egoten direla esango nuke. Esan gabe doa, heziketan seme-alabekin ematen dugun denbora funtsezkoa dela; ezinbestekoa dela umeekin egunerokotasuna bizitzea eta eredu izatea, haien bizia egoki zurkaiztu nahi izanez gero. Nik uste argi dugula gure seme-alabei eskaintzen diegun denbora ezinbestekoa dela. Aurrerapauso bat egin dugula esango nuke azken hamarkadetan. Hala ere, besterik da eskaintzen diegun denbora horren kalitatea. Bizi-maila hobetu da, ziur aski, baina, ez haatik bizi-kalitatea. Egun, badirudi eguneroko jarduera guztiak korrika eta presaka egin beharra dagoela, zenbat eta jarduera gehiago egin hobe dela. Abiadura bizian bizi gara. Esango nuke, umeak beraiek, goizean goiz jaikitzen direnetik ohera joan arte ere hala bizi direla; jasotzen duten eredua ez dela orain urte batzuk baino askoz hobea.
Ez ote digute ditxosozko gailuek kalitatezko denbora kentzen? Geure seme-alabekin egoteko dugun denbora hori ez ote zaigu murrizten, konturatu ere egin gabe?
Aipaturikoa gutxi ez, eta egungo teknologia berriekiko atxikimendua gehitu behar zaio. Duela aste batzuk, lagun batek kontatu zidan etxetik telebista kentzea erabaki zuela, alabekin pasatzen zuen denbora benetan baliatzeko asmoz. Aste batzuen ondoren, erabakia ezin hobea izan zela esan zidan, umeak behin ohiturik, elkarrekin pasatzen zuten denbora askoz hobeto aprobetxatzen zutela. Horrek zer hausnartua eman zidan: dugun denboratik, zenbat eskaintzen diegu hainbeste gustatzen zaizkigun aparatu eta gailuei? Zenbat haurrei? Ez ote digute ditxosozko gailuek kalitatezko denbora kentzen? Geure seme-alabekin egoteko dugun denbora hori ez ote zaigu murrizten, konturatu ere egin gabe?
Gogora datorkit, bestalde, nire aitona-amonen etxera bazkaltzera joan ohi nintzenean, nola esertzen nintzen haien alboan, telebistarik gabe, mugikorrik gabe, elkarrekin hitz egite soilak eskaintzen zizkidan uneez. Gogora datorkit, otorduaz konpainia hobe ezin hartan nola gozatzen nuen, aitona-amonaren istorio, pasadizo eta aholkuei adi. Haiek, itxuraz, aitonak bederen, denbora gutxiago zuten familiartekoekin egoteko, baina eskaintzen ziguten denbora benetakoa zen, geuri eta soilik geuri eskainia, presarik gabe, elkarrekin hitz egiteko gogoz.
Asko aldatu da bizimodua azken hamarkadetan. Asko aldatu da aisialdia, eta etxeko ohiturak. Askotan pentsatu ohi dut haurrei transmititzen diegun betebehar kopurua eta egunerokotasunean bizi dugun abiadura eredu onenak ote diren. Jakina da, haurrek zer ikusi, hura ikasten dutela. Txikitatik presaka bizitzen ikusten gaituzte; txikitatik presaka bizi dira. Hori gutxi ez, eta dugun denbora apurraren zati bat gailuei so egoten gara, geure denbora baliatuz, inguruan ditugunei eskaini diezazkiegun une itzulezinak xahutuz.
Ioritz Gonzalez Lertxundi, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]