Familia eta hazkuntza ereduak birpentsatzen

  • Sexu askapenaz gabiltzanean, ez gabiltza soilik gure desira, identitate eta gorputzak askatzearen inguruan. Jendarte egituraren oinarrian koka daitezkeen harreman moten inguruan aritzea ere bada. Zein motatako harreman afektiboak dira gehien baloratzen direnak? Ba al dago familia eratzeko modu egokienik? Zer da familia bat? Tribuan haurrak hazi eta hezteko aukerarik ba al dago? Disidente sexualok familia bat eratzeko zer aukera dauzkagu? Zer egiturazko oztoporekin aurkitzen gara? Galdera horien guztien eta beste batzuen bueltan bildu ginen pasa den azaroaren 13an Izarrako kultur etxean, Familiak eta hazkuntzak zisheteroarautik at topaketan.


2021eko azaroaren 16an - 10:01
Azken eguneraketa: 11:17
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pixkanaka-pixkanaka betetzen joan zen Izarrako kultur etxeko kristalezko gela, honen inguruan haur eta helduak beraien artean jolasean ari ziren bitartean. Haurren soinu eta oihuen artean igaro zen ia bi ordu iraun zuen esperientzien eta hausnarketen elkarbanatzea.

Maider, Xabi, Nel, Duna, Ana, Lorena, Udane, Unai, Mireia eta Jaione izan dira Ehgameko kideokin batera saio hau prestatzen aritu ziren familia “anitzen” protagonistak. Eta dantzaz, marrazkiz edota hitzez adierazi zituzten beren esperientziak. Amatasun bolleroak, bi bikote maritxu eta bolleren arteko bi haurren tribu-hazkuntza, haur bat erditu zuen gizon trans* baten esperientziak, ama bollerek beraien haurra erregistratzeko zailtasunak... Hamaika hizpide larunbat arratsalde interesgarri zein parte-hartzaile honetan.

Ama bollera izatearen zailtasun, zalantza eta pozak adierazteko dantza batekin hasi zen saioa. Bertaratutakoek, kristalezko paretetan barna ikusi ahal izan zuten dantza eder bezain zirraragarria. Dantzaren ostean, elkarrizketarako momentua etorri zen. Pantailan agertzen zihoazen irudien bitartez bideratu zen solasaldia eta bertaratutakoen zalantza eta iritziak entzuteko aukera ere izan zen.

Familia bera zer den edo nola ulertzen den/dugun izan genuen solasaldiko lehenengo ideia. Bertaratutako lau pertsonen (bi bikote) artean martxan hasitako hazkuntza eta hezkuntza prozesua eta nola ez duten hazkuntzagatik beren bizitza asko aldatu behar izan. Azken batean, lau heldu daude prozesuan inplikatuta, eta horrek, aukera ematen du askotan hazkuntzagatik gustuko hainbat bizimodu edo aisialdiko ekintza alde batera utzi behar ez izatea.

Hitzen balioaren inguruan ere aritu ginen. Bahituta dauden hitz batzuk berreskuratu behar genituzkeela, berresanahituz, esanahi zabalagoak emanez. Esate baterako, familia hitza. Edota berriak asmatu edo konkistatu behar al dira? Ezkontzaren aferarekin antzeko zerbait gertatu zen. Sare afektiboak baliagarri al zaigu hitz berri gisa? Aita bezalako hitzaren rol zehatza ere agertu zen. Gizon baten papera hazkuntzan aita gisa izendatzen al da? Nork izendatuko du? Aita izan behar al da nahi eta nahi ez? Esaterako, aito bai izan baikenuen saioan bere aitotasunaz harro baino harroago.

Ama bollera izatea gela huts batera sartzea bezala da, non ez daukazun erreferentziarik ez eta tresnarik ere amatasun horri heltzeko. Aita trans baten kasuan, gela hutsa bera ere ez da existitzen

Bikote heterosexual bat ez den bikote edo bestelako harreman konposizioek bizi duten segurtasun-gabezia juridikoaz ere aritu ginen eta nola egiturazko indarkeria horrek, bata bestearen atzetik, oztopoak besterik ez dituen jartzen, adibidez, haur bat erregistratzerako momentuan.

Ama izatea

Ama izatearen iruditeriaz ere aritu ginen eta nola gaur egungo jendarte eredu honetan feminitatearen eredu gorena den. Dena egiteko gai dena eta nola ideia honek zaintzen feminizazioa betikotzen duen. Gainera, honek, eredu heterosexualean, zaintza eta hazkuntzaren ideia nuklearizatu egiten du. Non geratzen dira sare afektiboak? Ezin ote ditugu bada sare afektiboetan zaintza eta hazkuntza lanak elkarbanatu eta komunitatearen ideia indartu?

Titia ematen agertzen zen gizon trans baten irudia ere proiektatu zen. Eta bertaratutakoei irudi horrek zer sentiarazten zien galdetzerakoan, samurtasuna, maitasuna edota edertasuna bezalako hitzak bota zituzten. Nelek, irudi hau lehenago ikustearen beharra adierazi zuen, erreferente faltak bakardadean uzten zaituelako. Horren harira, aipatu zen nola ama zishetero batek badaukan irudi bat gure iruditegian, badauzka hasiko duen ibilbide berri horretarako hamarnaka gomendio, nahiz eta gomendio eta iruditeria hau ere hertsatzailea izan daitekeen, ez da amatasunaren aurrean erabateko hutsune batekin aurkitzen. Baita aipatu zen ere nola ama bollera izatea gela huts batetara sartzea bezala den, non ez daukazun erreferentziarik ez eta tresnarik ere amatasun horri heltzeko. Aita trans baten kasuan, ordea, gela hutsa bera ere ez da existitzen. Ez dagoelako ezer, hutsa besterik ez.

Horregatik guztiagatik, iruditeriak zabaldu eta elkar-lagundu eta elkar-babesteko, hazkuntza modu ezberdin hauen inguruan kolektiboki pentsatzearen beharra azpimarratu zen.

Lotura genetikoaren inguruan ere aritu ginen eta nola horren garrantziaren gainetik hazkuntzaren garrantzia azpimarratu behar den.

Eskolako ereduak

Eskoletako egoeraren inguruan hitz egiteko aukera ere izan genuen. Parte hartu zuen bollera bikote baten alaba gazteak aipatzen zuen eskolan familia eredu bakarra dagoela eta ez dela dagoen aniztasun guztia erakusten. Honekin lotuta eta harremanen heterosexualizazioarekin jarraituta, eskoletan sexu heziketan dabiltzanak berandu heltzen direla sentitzen dutela komentatu zen, izan ere sexu heziketa egitera doazenean, jada heterosexualizatutako nerabeei benetako aniztasunaren inguruan hitz-egin behar zaielako.

Honen harira, bertaratutakoen artean eskolan gaiarekiko mutilen jarrerak kezka sorrarazten duela komentatu zen. Baina aldiz, neskak gero eta gehiago direla ahalduntze prozesuetan sartuta daudenak. Honi, beste batek erantzun zuen esanaz, irmo mantendu behar garela jarrera erreakzionarioen aurrean, izan ere, feminismoaren urteetako lanaren ondoriozko erreakzioa dela eta horretan jarraitu behar dela.

Ama eta alabaren arteko elkarrizketa zintzo batez gozatzeko aukera era izan genuen eta eskolan ama lesbianak izatearen ondorioz bizitakoak kontatzeko aukera izan zuen. Adierazgarria izan zen nola eskolako kide batek esan ziolako enteratu zela bere ama lesbiana zela. Berarentzat, bere ama beste emakume batekin zegoen eta punto.

Azkenik, militantzia eta hazkuntza edota amatasuna eta militantzia lesbofeminista uztartzeko zailtasunak, erritmo ezberdinak edota aukerak ere aipatu ziren eta horrelako uztartzeen ondorioz sortuta esperientzia interesgarriak aurkeztu ziren. Esaterako, Maternidades Bibollo sarearen sortzaileetako bat bertan egon zen, sarea aurkeztuz eta bertatik publikatutako Rucu Rucu fanzinea elkarbanatuz.

Momentu zinez interesgarri bezain hunkigarriak utzi zituen topaketa honek. Aukera polita izan zen familiaren iruditeria zabaldu eta jendarte-antolakuntza ezberdin bat amesteko. Sortu zen giro, gogo eta indarrak ikusirik, ez da lehenengo topaketa ezta azkena ere izango.

* Ehgam berramestuz ekimena


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


Queertopiak: babeslekuak, inguruan eragiteko moduak

'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]


Gorputz hotsak
“Herrietan lumek lekua daukate, edo behintzat, nire gorputzak kabitzea lortu du”

Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Transen eskubideen aldeko elkarretaratzea eginen dute Baionan, 800 eragileren deiarekin bat eginik

Maiatzaren 5ean mobilizatzeko deia luzatu dute 800 eragilek Politis komunikabidean plazaraturiko iritzi artikulu baten bitartez. Tartean daude besteak beste, Annie Ernaux idazlea, Hiesaren aurka dabilen Act Up elkartea, Planning Familial talde feminista ezaguna,... [+]


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
“LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran”

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Elantxoben eta Bilbon eraso LGTBfoboak salatu dituzte

Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.


Ángeles Cruz. Komunitatean beti
“Ez gatoz inorekin lehiatzera, gure istorioak kontatzera baizik”

Ángeles Cruz zinemagilea da, baina ahaztu itzazu industria horren dinamika patriarkal, arrazista eta kapitalista guztiak. Misteka herri indigenakoa eta lesbiana izanik, "komunitatea" da Cruzek gehien errepikatzen duen hitzetako bat. Hortik egiten du zinema, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude