Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak eta Gasteizen Inor Ez Kalegorrian ekimenak elkarretaratzea egin dute Gasteizko Plaza Berrian, hirian bizi diren migratzaile eta familia zaurgarrienen aurrean udalak duen jarrera salatzeko.
“Ezin da onartu. Kalean uzten ari diren pertsonez ari gara, eta bereziki adingabeez”, azaldu dute ostegun eguerdian irakurri duten komunikatuan Gasteizko elkarretaratzearen antolatzaileek. Azaldu dutenez, maiatzean Gorka Urtaran Gasteizko alkateari gutuna igorri zioten, konfinamenduaren ondorengo fasean, ez babesik ez etxerik ez zuten pertsona eta familia zaurgarrientzat irtenbide bat eskatzeko, baina ez dute erantzunik izan: “Antza denez, ez da loa kentzen dion zerbait”, gaineratu dute.
Normalean, gainera, pertsona horiei “ezkutuan estalita dagoen arrazismoak” ere eragiten die etxebizitzarik ezin aurkitu izateko. Bi elkarteek hainbat neurri proposatu dizkie Gasteizko Udalari egoera bideratzeko, hala nola Gasteizko alokairu-merkatua erregulatu eta bizitoki-baliabideak handitzea, aldi baterako harrera-guneetan dauden pertsonak babestea, gizarte-erroldatzea bermatzea…
Elkarretaratzean salatu dute, babes publikoaren faltan, kolektibo horietako pertsonek hartu behar izan dutela iniziatiba eta migratzaileak etxera eraman, “baita adingabedun familiak ere, Gasteizko zerbitzu sozialen arlotik ez baitiete bizitokirik eskaintzen, baliabide falta argudiatuta”. Azaldu dutenez, pabilioi industrialetan biziraun behar izan dutenak badaude, edo txarrenean hiria utzi dutenak.
Baliabide falta hori Araba osoan sumatzen dela nabarmendu dute eta Iñigo Urkulluren hitzak ere gaitzetsi dituzte, “Grezian dauden pertsonak hartzeko mezu hipokritak bidaltzen dituen bitartean, hemen daudenak erabat abandonatuta uzten baitituzte, berak eta bere alkateek”.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.
Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]
Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]
Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]
Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]
Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.
2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]
1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]