Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

  • Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen bat izatea zaila dirudiela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 10ean - 17:48

Demandatzaileen abokatuaren ondorioak

Demandatzaileen abokatu Raul Tenesek hartu du hitza saioaren hasieran. Tenes eten barik saiatu da Fagor Etxetresnak lantegiaren eta Mondragonen arteko lotura eta bigarrenak lehenengoaren erabakietan izan zuen esku hartzea azpimarratzen. Abokatuaren esanetan, jarraipen zehatza egiten zen Mondragonen aldetik eta 2011 eta 2013 urteen artean Mondragonek hartu zituen erabaki guztiak egoeraren jakitun zelarik.

Hala, “kontakizun” bat helarazi zutela nabarmendu du. Tenesek, Javier Retegik batzar baten erabilitako hitz hori erabili du behin eta berriz “Mondragonek bazkideei helarazi zien mezuaz” aritu denean. Aipatu du, Retegik batzarrean esan zuela, “plan hori” aurrera eramateko ezinbestekoa izango zela bazkideengan eta kanpokoengan konfiantza sortzea. “Kontakizun horrek gidoi bat izan du”, azpimarratu du Sunion bulegoko abokatuak. “2011ko bukaeratik aurrera, kontakizun bat osatu zuten Mondragoneko zuzendariek, Fagor Etxetresnen lehiaketa atzeratzeko. Jakinik espektatiba faltsu bat sortzen ari zela, mina sortzeko helburuaz”.

Elkartasunaren errezeta magikoa

Abokatuak esan du, “elkartasunaren errezeta magikoa” izan zela Fagor Etxetresnetako zuzendariek bazkideei igorri zieten mezua. Horrela lortu zen soilik, Tenes aburuz,bazkideen %20k eskatzea diruaren itzulera. Horietatik soilik bik egin zuten

demanda, eta bi horiek ez ziren Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako kideak. “Nola ez, planaren alde egiten zuten bazkideek eta ekarpenak kooperatiban mantentzearen alde, esaten baitzen, horrela ez bazen, hurrengo egunean bertan egongo zirela lehiaketan”.

Raul Tenesek azpimarratu du lekukotzen bitartez argi gelditu dela Fagor Etxetresnetako zuzendarik plangintza hondamendia izan zela. Aurreikuspen falta handia izan zuten, bere ustez, eta haien erabakiak izan ziren galerak eragin

zituztenak.

Raul Tenes, demandatzaileen abokatua: “2011ko bukaeratik aurrera, kontakizun bat osatu zuten Mondragoneko zuzendariek, Fagor Etxetresnen lehiaketa atzeratzeko. Jakinik espektatiba faltsu bat sortzen ari zela, mina sortzeko helburuaz”

Zuhurtzia eza

Mondragonek zuhurtzia gehiagorekin ibili behar zuen demandatzaileen abokatuaren arabera. “Zehaztasun handiagoarekin jokatu”. Aldiz, “erabaki zuten korporazioaren intereserako Fagorrek etorkizuna ziurtatuta zutela esatea”. Raul Tenesen ustez, bazkideak ez zeuden prestatuta, ekarpenean gainean eta finantza kontuetan ezagutza txikia zutelako.

"Mondragonek dio epea likidazioarekin batera hasten dela eta guk diogu 2015ko otsailera arte ez zitzaiela komunikatu bazkideei dena galdu dutela. Hau da, kooperatiban baja otsailean eman zitzaien gutun bidez, Bengoetxeak baieztatu zuen moduan, eta horrenbestez urtebeteko epe barruan egin zen demanda".

 

Mondragonen abokatuaren ondorioak

Arantza Estefania Mondragonen abokatuak hartu du hitza Tenesen ostean. Estefaniak demanda bat egiteko oinarri juridikoak behar direla eta egitateak frogatu egin behar direla nabarmendu du. Azpimarratu du demandaren arabera Mondragonek bere interesen alde jokatu zuela eta hori erabat ezeztatuta gelditu dela bistako lau egunetan. "Berebiziko garrantzia" eman dio, egun hauetan, eztabaidatu diren "hainbat gai dagoeneko hartzekodunen lehiaketan ebatzita" gelditu zirela. Esaterako, lehiaketa ezustekoa izan zela eta han ebatzi zela ez zitzaiela informaziorik ezkutatu hartzekodunei, tartean Ordainduri eta Eskuraturi.

Gainera, arantza Estefaniak aipatu du, Mondragon ez dela talde bertikal bat edo Holding bat, eta hori hartzekodunen lehiaketan frogatuta gelditu zela, kooperatibak independenteak zirela ebatzi zelako. "Dokumentazioa urteetan aztertu ondoren, argi esaten da Fagor Etxetresnak kooperatibak bakarrik hartu zuela lehiaketara joateko erabakia Mondragonen esku-hartze barik".

Beste norabide bat

Arantza Estefania abokatuak azaldu du, badirudiela demandatzaileek epaiketan zehar "euren argumentuetan sinisteari utzi" diotela. Hori esateko oinarritu da, prozeduran zutabe izan diren gai asko demandanteek ez dituztela ahozko bistan aipatu ere egin. "Tu Lankide aldizkariko artikuluen eta Txema Gisasolak Forum Europan emandako hitzaldiaren gainean, hain zuzen".

Arantza Estefania, Mondragonen abokatua: "Dokumentazioa urteetan aztertu ondoren, argi esaten da Fagor Etxetresnak kooperatibak bakarrik hartu zuela lehiaketara joateko erabakia Mondragonen esku-hartze barik".

Azpimarratu du, gainera, saioetan eta ondorioetan batzarretako aktetan jarri duela fokua Raul Tenesek, eta "erabili diren guztietatik bi bakarrik direla Mondragonen organoenak". "Baten ere ez dira agertzen engainuaren arrastorik, soilik Korporazioaren kezka azaltzen bertan da", esan du Arantza Estefaniak.

Demanda preskribatuta

Mondragoneko abokatuaren arabera, demanda jartzeko epea, 2014ko uztailaren 29an hasten zen, eta urtebeteko epea zuten horretarako. Izan ere, "ekarpen ekonomikoak jasotzeko epea egun horretan iraungitzen" ziren Estefaniaren aburuz. Demanda 2015eko azaroan aurkeztu zuten elkarteek. Beraz, abokatuaren esanetan, preskribatuta egongo litzateke.

Lekukoek berretsi dute

Abokatuaren hitzetan, epaitegitik igaro diren lekukoek argi berretsi dituzte hainbat puntu garrantzitsu. Besteak beste, "ekarpenen erantzukizuna Mondragoni pasatu nahi izan zaio, baina Korporazioak figura horiek, ekarpen bereziak eta merkataritza maileguak, ez dituela erabiltzen argi utzi zuen Arantxa Laskurainek, eta Fagorrenak direla aipatu zuen". Gainera, Estefaniaren aburuz, lekuko guztiek esan dute "erabaki estrategikoak kooperatiba bakoitzak hartzen zituela modu independentean".

 

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-05-30 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-08 | Goiena
Lekukoek diote Mondragonek ez zituela bazkideak engainatu

Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]


2017-12-13 | Goiena
Amica taldeak 26,8 milioi euro jarriko dituela adierazi du Edesa Industrialek “aktibitateari eusteko”

Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]


2017-10-27 | ARGIA
Edesa industrialek hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du, 100 milioi euroko zorrarekin

CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.


2017-10-24 | ARGIA
Jarraitu zuzenean berrikuntza sozialaz Emunek antolatutako jardunaldiak

Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.


Zer da CNA? Edesaren zartagina eskutik duen taldea

Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.


2017-09-12 | Goiena
CNA taldeak enplegua suntsitzeko espedientea aurkeztu du

Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]


Edesako langileak: “Fagor markarekin ‘pelotazo’ bat egin nahi dute”

Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.


Fagor-CNAk Garagartzan ekoizteari utzi eta langileak kalera botatzeko planari eutsi dio

Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.


2017-07-26 | Goiena
Fagor CNAko langileak:
“Susmoa dugu beldurra erabili nahi dutela guk onartzeko enpresaren dimentsioa txikitzea”

12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]


CNAk Arrasateko planta itxi eta 200 langile kaleratu nahi ditu

Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.


2017-07-20 | Goiena
“Zuzendaritzaren kudeaketa negargarriek ekarri gaituzte gauden lekura”

Edesa Industrial-eko eta Geyser Gastech-eko langileek, bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egin dute asteazkenean Arrasateko Herriko Plazan. Ez dute esperantza larregi bihar aurkeztuko dieten bideragarritasun planaren inguruan: "Gure susmoa da plan horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude