Bi iturri horiek zabaldu dute atentatuaren ustezko egilea alderdi Demokratako kidea zela eta Donald Trumpen aurka egin zuela.
Poliziak Stephen Paddock ustezko erasotzaile gisa identifikatu aurretik, zenbait iturri ultraeskuindarrek Geary Danley jo zuten erasotzailetzat. Ez dago argi gezur hori non hasi zen, baina argi dago ultraeskuindarrek berehala zabaldu zutela informazio faltsua, gaineratuz erasotzailea “aurrerakoia” zela.
“4chan” plataforman zabaldu zuten Danley alderdi Demokratan erregistratuta zegoela. Plataforma hori ultra eskuindarrek erabili ohi dute. Nahiz eta informazioa baieztatu gabea zen eta iturriak ez ziren batere fidagarriak, Facebooken ziurtatze orriak informazio faltsua zabaldu zuen, erasotzaileak “Trumpen aurkako” ideiak zituela esanez.
Gauza bera egin zuen Googlek. Bilatzailean Geary Danley izena sartuta, “4chan” plataformara bideratzen zituen erabiltzaileak, informazioa faltsua bazen ere. Orduak pasata, bi iturriek informazio hori ezabatu zuten. Eta algoritmoen arazo bati egotzi zioten errua. Arazoa konpontzeko konpromisoa ere adierazi zuten.
Apirilean egin zituzten hogei langilek Facebooken azpikontrata den CCC Barcelona Digital Services enpresaren aurkako salaketak, oinarrizko eskubideak urratzen dituztela adierazi zuten langileek, gaur egun mila inguruk salatu dute. "Gestapo" gisa definitzen dute lan... [+]
Sionista hitza daukaten argitalpenak ezabatuko ditu, juduei edo israeldarrei erreferentzia egiten dieten kasuetan. Orain arte baino modu zabalagoan hartuko dute erreferentziak aztertzeko irizpidea, eta sionisten aurkako mugimenduei eragin diezaieke.
Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]
Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]
Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]
Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]
Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]
Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.
Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]
Seattleko (AEB) eskola distrituak salaketa ezarri du epaitegietan gazteen buru osasuna kaltetzeagatik Facebook, Instagram, Snapchat, TikTok eta Youtuberen aurka. Irabaziak handitu nahian buru osasuneko krisia eragin izana leporatzen diete multinazional teknologikoei.
Irlandan duenez egoitza fiskala Meta multinazionalak, herrialde horretako Datu Babeserako Batzordeak ebatzi du legez kanpo erabili dituela sare sozialen erabiltzaileen datuak. Herritarrak publizitate pertsonala baimentzera derrigortzen dituela azaldu du. Facebooki 210 milioi... [+]
Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazional estatubatuarrari 265 milioi euroko isuna ezarri dio Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, Facebookeko erabiltzaileen datuak zaintzeko behar bezalako neurriak ez hartzeagatik. Sare sozialeko 533 milioi... [+]
Felix Krause garatzaile eta segurtasun ikerlariak egiaztatu duenez, iOSeko TikTok, Instagram eta Facebook aplikazioetan esteka batean klik egiten dugunean, gu zelatatzeko aukera ematen duen kodea txertatzen dute bisitatutako webgunean. Horri esker gure interakzio guztien berri... [+]
Brennan Lawson-ek Kaliforniako justiziaren aurrean salatutakoaren arabera, Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikusteko aukera ematen duen barne-erabilerarako tresna bat dauka. Horren berri izan zuenean bere legezkotasuna zalantzan jarri zuela dio eta horregatik... [+]
Frantziako datuen babeserako autoritateak (CNIL) 2021eko urte amaieran isunak ezarri zizkien Google eta Facebooki, erabiltzaileei cookie guztiei uko egitea denak onartzea baino zailago jartzeagatik. 150 milioi euroko zigorra jaso zuen Googlek eta Facebookek 60 milioikoa... [+]