Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.
Orain arte Groenlandiako Parlamentuan gehiengoa izan duen ezkerreko gobernu koalizioaren beherakadarekin, oposizioko alderdi nagusiek izango dituzte eserleku gehien Inatsisartut-ean. Demokraatit alderdi liberal independentistak botoen %29 eskuratu ditu, herrialdeko Hauteskunde Batzordeak argitaratutako emaitzen arabera, eta aurreko hauteskundeetan lortutako babesa hirukoiztu du –%9ko babesa izan zuen–. Naleraq independentistak, berriz, 2021eko bozetan jasotako botoak bikoiztu ditu: %24,5.
Groenlandian nagusi diren ideia independentistekin –2021eko bozetan botoen %80 jaso zituzten alderdi independentistek– lerratzen da bozetako irabazlea, eta alderdiaren buru Jens Frederik Nielsenek jarrera oldarkorra erakutsi du Donald Trump AEBetako presidentearen aurka: Washingtonek uhartearen kontrola edukitzea "beharrezkoa" zela adierazi zuen Etxe Zuriko maizter berriak abenduaren amaieran, eta, horren aurrean, Nielsenek adierazi zuen Groenlandia ez dagoela "salgai": "Trumpen adierazpenek mehatxu egiten diote gure independentzia politikoari".
Inkesta gehienek hirugarren postuan jartzen zuten Demokraatit alderdia, eta ezustean Groenlandiako lehen indar politikoa bilakatu da. 1979an Autonomia Estatua onartu zutenetik lehen aldiz, Inuit Ataqatigiit edo Siumut ez den alderdi batek osatu ahalko du Groenlandiako Gobernua.
Hauteskundeen beste irabazleak, bigarren indar politikoa bilakatu den Naleraq alderdiak, Danimarkatik banantzeko erreferenduma egiteko asmoa azaldu du kanpainan zehar. 2008an egin zuten groenlandiarrek autogobernua erabakitzeko erreferenduma: 21.355 biztanleren baiezkoa jaso zuen, eta 6.635 aurka agertu ziren. Erabateko independentzia, ordea, konplexuagoa da, Danimarkak urtero ematen dion 600 milioi euroko diru laguntza lurraldeko ekonomiaren %50 baita, Javier Arnaut Groenlandiako Unibertsitateko Artikoko Giza Zientzien Departamentuko buruak Berria egunkariari azaldu zioenez.
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
X. mendetik XV. mendearen erdialdera arte bikingoek Groenlandia okupatu zuten, baina hamarkada gutxiren buruan uhartea utzi zuten.
Apirilaren 6an egin dituzten hauteskundeetan, Inuit Ataqatigiit (IA) alderdi independentista sozialistak irabazi ditu hauteskundeak botoen %37rekin, eta gobernuan zen Siumut alderdia gainditu du, independentista eta sozialdemokrata hau. Independentismoak gehiengo osoa lortu du,... [+]
Groenlandia, 982. Erik Thorvaldsson (950-1003), Erik Gorria ezizenez ezagunagoa, munduko uharterik handienera iritsi zen.
Groenlandiako hauteskundeetan alderdi independentistek botoen %70 baino gehiago bildu ohi dute, Nationalia egunkari digitalean irakur daitekeenez.
Norvegia, 986. Bjarni Herjólfsson esploratzaile bikingoa Islandiara abiatu zen negua amaitu zenean, han gurasoekin bat egiteko. Eyrar-en lehorreratu zenean jakin zuen gurasoek etxaldea saldu zutela eta Erik Gorriarekin batera irla utzia zutela, Groenlandiara bizitzera... [+]
Slale webgune estatubatuarrak argitaratu du Groenlandia eta Antartikako glaziarrak NBEaren adituek diotena baino hamar aldiz azkarrago urtuko direla. NASAn urte luzez ibilitako James Hansen da ikerketaren egileetako bat.
Groenlandiako izotzaren urtze azeleratuaren albistea munduko hedabide askok jaso ostean, Carlos M. Duarte ozeanografoak El País egunkarian analisia idatzi du. Bertan dio albisteak harridura sor badezake ere, ez dela gertaera isolatua. Artikoaren urtze fasea atzera... [+]
Groenlandia ia osoa (%97) estaltzen duen izotz geruza lau egunetan urtu da bero masa batek erasanda, NASAko zientzialariek jakinarazi dutenez. Ezohiko gertaera honen aurrean, hasiera batean neurketa-sistemaren akats bat zela pentsatu zuten ikerlariek, inoiz horrelako datuak... [+]