Eztitxu Vivanco, kirolari paralinpikoa: “Kirolak ateak irekitzen ditu”

  • Pariseko Paralinpiar jokoak erdigunera heldu dira, eta euskal kirolariek ere zenbait domina erdietsi dituzte. Hogei euskal kirolari inguru Parisen dira, horietarik lau, Ipar Euskal Herriko kirol taldeetan ari direnak, eta horietan domina edo dominak erdietsi dituzte aste hondar honetan Dorian Foulon eta Heidi Gougain txirrindulariek, eta Iñigo Llopis igerilari gipuzkoarrak ehun metroetan urrezko domina irabazi zuen larunbatean. Eztitxu Vivanco Arrangoitzeko igerilaria Beijingo paralinpiar jokoetan parte hartu zuen 2008 urtean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paralinpiar Jokoak
21 euskal kirolari arituko dira lehiatzen Parisko Paralinpiar Jokoetan

Asteazkenean, abuztuaren 28an, emango diote hasiera Parisko Paralinpiar Jokoei, eta hamabi egun iraungo dituzte, irailaren 8ra arte. Azken lau paralinpiar jokoetatik euskal atleta gehien ariko diren edizioa izango da.


Eguneraketa berriak daude