Eztabaida kongresuan: Rajoy bota, aurrekontuak mantentzearen truke?

  • Gurtel auziko epaiak eztanda politikoa lehertu du Espainian. Ostegun goizean PPren Gobernuaren aurkako zentzura mozioa izango da Kongresuan, eta Mariano Rajoyk presidente izateari utzi lekioke bozketaren arabera. EAJk ez-ohiko bilera du Gasteizen, euren botoa zein izango den erabakitzeko. Alderdi sozialistak kargua hartuko balu zein intentzio dituen jakin nahi dute jeltzaleek, eta PPren aurrekontuak estrategia horretan egotea begi onez ikusten dute.


2018ko maiatzaren 31n - 11:02

Pedro Sánchez prest dago jeltzaleen aldeko botoa lortze aldera aurreko astean onartutako  PPren aurrekontua bere horretan uzteko. Euren babesik gabe, hauteskundeak aurreratu beharko lirateke, eta aurreikuspen guztiek Albert Riveraren  eskuineko alderdiari ematen diote garaipena. EAJk bide hori baztertu nahi du kosta ala kosta, adostutako 540 milioi euro ezerezean utzi ez ezik, Espainiako Kongresuan duen giltza ere galduko bailuke.

Zentsura mozioaren gakoak

176 diputaturen babesa behar du alderdi sozialistak zentsura mozioa aurrera ateratzeko. Podemosek bere babesa adierazi dio, 155 boto eskuratuz. Aldiz, ERCren, PDeCATen eta EAJren laguntza ere beharko du, ez baita aurreikusten Ciudadanosek bere alde bozkatuko duenik.

Ikusteko dago EAJk zer erabakitzen duen. Gasteizen daude bilduta Euzkadi Buru Batzarreko kideak, eta badirudi Pedro Sánchezen hitzaldiaren ostean esango dutela zein izango den haien botoa.

Beste aukera bat Mariano Rajoyk berak dimititzea litzake, eta hauteskundeak deitzea. Baina ez dirudi halakorik gertatuko denik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Parlamentua
EBko zigorren bateratzeak 45 euskal presori eragingo die

Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


2023-09-28 | Sustatu
Espainiako Estatuko hizkuntza gutxitu ahaztuenak: Extremadurakoak

Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean. Asturierak eta aragoierak, estatus txikiagoa erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


Usansolo herri izateko legedia aldatzea eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk Espainiako Kongresuan

Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.


Materialismo histerikoa
Eskumenak

Buletin autonomikoa ikusten ari nintzen (idatzi, eta berehala damutu naiz purrustadaz, albistegian lan egiten duen kazetari bikain zenbait buruan, baina berriro haserretu, eta pasa zait damua): EAJri buruz ari ziren. Kontra eta alde botatu omen zuen Espainiako Kongresuan. Hala... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Joaquín Urías, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko kide ohia
“Botere banaketaren aurkako erasoa da, baina estatua ez da erori”

Bikainak izan beharko lukete, merezimenduzkoak, beren ikaskideen gaitasunen gainetik. Hala ere, ez da hori gertatzen, dio Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta Auzitegi Konstituzionaleko letradu ohi Joaquín Uríasek. Espainiako Auzitegi Konstituzionalean... [+]


Kongresuak eta Senatuak ez dute Auzitegi Konstituzionalaren eskakizuna bete behar

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak estatuko demokraziaren historian lehen aldiz bertan behera utzi du Diputatuen Kongresuan tramitatzen ari ziren lege bat, Zigor Kodearen erreforma bat, hain zuzen, ahalbidetuko lukeena Konstituzionaleko gehiengoa progresista izatea... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Trans Legearen onarpena bultzatzeko eskatu diete euskal diputatuei Euskal Herriko LGTBI kolektiboek

Transen eskubideak murrizten dituzten zuzenketen aurkako adierazpenaren bidez, Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten Hego Euskal Herriko diputatuei zenbait eskakizun helarazi dizkieten hainbat LGTBI kolektibok. Trans Legearen onarpena bultzatzea eskatu diete, baita legeari... [+]


Amiantoaren biktimentzako funtsa: azken geltokia Espainiako Senatuan

Espainiako Kongresuan aho batez onartua izan eta gero, Senatura iritsi da amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko funtsaren lege-proposamena. ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak azaldu duenez, %90ak ez daki indemnizazio horiek jaso ditzakeenik.


2022-08-30 | ARGIA
“Osasun publikoa berreskuratzeko” herri ekimen legegilea aurkeztu nahi dute

Espainiako Estatu mailako sinadura bilketa abiatu dute, osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa bermatuko duen herri ekimen legegilea parlamentura eramateko asmoz. 500.000 sinadura lortu behar dituzte horretarako.


Eguneraketa berriak daude