Mozal Legearen aurka azaldu zen gobernuak orain legea aplikatu nahi izatea salatu dute Altsasu Faxismoaren Kontra ekimeneko kideek. “Koherentzia” eskatu diote Nafarroako Gobernuari, eta faxismoaren aurkako borrokarekin jarraituko dutela ere jakinarazi dute.
“Errepikenak izan ez diren arren, Espainia osoan entzun dira gure ezkilak”, esan zuten larunbatean Altsasuko plazan egindako prentsaurrekoan. Eliza eta herriko parroko berria ere errugabetu zituzten: “Noski ez dela elizaren kontua izan, ezkilak ez batira elizarenak, altsasuarronak dira”.
Ezkiljole antifaxistei elkartasuna adierazteaz gain, Nafarroako Gobernuak ezarri nahi dituen isunei buruz ere hitz egin zuten. Bertan behera uzteko eskatu zuten. Antza, “azaroaren 4ko probokazio faxista gaitzetsi eta Mozal Legearen aurka azaldu zen gobernua, prest dago altsasuar batzuei legea aplikatu eta bizia izorratzeko”, zioten ekimeneko kideek. “Koherentzia” eskatu zioten gobernuari.
#Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak gaur egin duen prentsaurrekoan irakurritakoa
(Euskaraz) pic.twitter.com/eENymaROBZ
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 10, 2018
Agerraldiaren irakurketa euskaraz (1) #EzkiljoleAntifaxistak #Altsasu pic.twitter.com/BZ0yMHiGa8
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 10, 2018
Irakurketan apaizari eta elizari interpelazio zuzena: “asko dauka ikasteko apaiz berriak, altsasuarron izpiritu errebeldearekin” eta gaineratu: “noski ez dela elizaren kontua izan, kanpaiak herriarenak baitira, lagun” #EzkiljoleAntifaxistak #Altsasu pic.twitter.com/xtEffjFfoB
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 10, 2018
Alkateari herritarrek auzolanean egindako komunak faxistei uztea leporatu diote, uda hasieran @IAsakana -ri baimena ukatu ziela jakinda. #EzkiljoleAntifaxistak #Altsasu pic.twitter.com/2DP9iGuSU6
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 10, 2018
“Faxismoari espaziorik ezin zaio utzi, aldarrikatzen duten askatasun faltsu hori, gure askatasuba ukatzeko baliatzen dutelako, horregatik uste dugu ezin zaiola hazten utzi ezta espazioarik ere, ez fisikoa ez ideologikoa” #EzkiljoleAntifaxistak #Altsasu pic.twitter.com/o5reXYR1S0
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 10, 2018
Isunekin ez dituztela kokilduko adierazi dute #MilaBiraMilaKolore koek: “30.000€tako isunekin ere ez gaituzte geldituko, mila aldiz egingo genuke” gaineratu dute errepresioarekin herritar konprometituenak geldiarazi nahi dituztela eta erresistentzia kutxa eratzera deitu dute pic.twitter.com/f3d4QHK0Jx
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 10, 2018
“Antolakuntza eta borroka dira faxismoa eta bere sortzailea den sistema kapitalista gailentzeko aukera bakarra eta beharrezkoa denean euren aurka ezkilak joko ditugu izpiritu gaiztoei aurre egiteko” #EzkiljotzaileAntifaxistak #Altsasu pic.twitter.com/Mb5X6McfVu
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) November 10, 2018
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]
20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.
Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]
Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]