Ezkerraldeko emakumeek jasaten duten prekarietatea eta gizonekiko arrakala salatu dute

  • Urtarrilaren 21ean manifestazioa egin dute Barakaldon, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak, Pentsionistak Martxan mugimenduak eta Berri-Otxoak plataformak deituta. Etxeko langileen Apuros Mayse agentziak "emakumeak zapaltzen" dituela salatu dute. Mobilizazioekin jarraitzera deitu eta urtarrilaren 30eko grebarekin bat egin dute.


2020ko urtarrilaren 22an - 06:44
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Barakaldoko erdialdean dagoen Foruen etorbidean egin dute elkarretaratzea, bertan baitago zaintza lanetarako etxeko langileak kontratatzen dituen Apuros Mayse enpresa. Eragile hauek salatu dute irregulartasunak egiten dituela eta bere langileak presionatzen dituela.

Arrakala hauxe da

Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak nabarmendu du "kasu hau kokatua dagoela Ezkerraldeko emakumeek bizi duten desberdinkeria egoeraren eta indarkeriaren baitan. Hauen kasuan langabezia %16,5 puntukoa da, hiru puntu eta erdi handiagoa gizonena baino, eta laneko prekarietatea gizonena baino %20 handiagoa. Lansariak gizonenak baino %25 txikiagoak dira eta pentsioak %40 txikiagoak gizonenak baino. Bitartean, emakumeen artean pobrezia %9,3koa da, gizonena %4,5 den bitartean".

Eusko Jaurlaritzari kontrol lana egiteko eskatu diote

Argitanek azaldu du prekarizatuta dagoen lan merkatuan, egoera are larriagoa dela etxeko eta zaintza langileentzat, batez ere etxe barruan lan egin eta bizi direnentzat: "muturreko zapalkuntza egoerak bizi dituzte, batzuetan kontraturik gabe, atsedenik hartu gabe ez egunez, ez gauez, ez astean. Irregulartasun hauek biderkatu egiten dira emakume migranteen kasuan, esku lan merke gisa hartzen baitira Atzerritartasun legean ezkutatuta".

Egoera honen aurrean, Argitan, Pentsionistak Martxan eta Berri-Otxoak kolektiboek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote lan ikuskaritzaren bidez kontrolatu ditzala etxeko langileen baldintza zapaltzaileak, bete daitezela gehienezko lanaldi orduak, eguneroko eta asteroko atsedenaldiak eta ordaindu daitezela lan ordu guztiak.

Gainera, enplegua sustatzeko euskal zerbitzua den Lanbideri eskatu diote "agentzia publiko eraginkorra izan dadila eta etxeko langileekin elkarlanean aritu dadila, horrela, langileek ez lukete beraien lan eskubideak errespetatzen ez dituzten agentzia pribatuetara jo beharrik izango".

Bukatzeko, eskatzen dute "Atzerritartasun legea ez dadila ezkutua izan pertsonak irregulartasunetara makurrarazteko, eta etxeko lana prekarietatera eta bermerik gabeko egoeretara eramateko".

Urriaren 30eko grebarako aldarrikapenak

Grebako aldarrikapen zerrendaren artean dauden hauek azpimarratu dituzte Barakaldon bildutako eragileek: eskubidedun lanpostuak, gutxienez 1.080 euroko pentsio duinak, etxeko eta zaintzako langileentzat lan baldintza duinak, prestazio sozialetara sarbidea izatea, eta dependentzia dutenentzako zerbitzu publiko doako eta unibertsala, zaintza ez baita salgai bat".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: U-30 Greba Orokorra
2021-06-02 | ARGIA
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]


Analisia:
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.


2020-02-07 | Topatu.eus
Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.


Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu dute Durangon

Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako  Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.


2020-02-05 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-02-04 | LAB sindikatua
Jendarteak kalera eramandako aldarriei erantzuteko eskatu diogu Maria Chiviteri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]


2020-02-04 | ARGIA
Elkarretaratzea deitu dute Durangon, greba egunean Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatzeko

Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.


Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: “Ez dut euskaraz hitz egin nahi”

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]


Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.


2020-02-04 | Arrosa Sarea
AUDIOA | Greba orokorraren errepaso kritikoa

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.


2020-01-31 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


Gorria

Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.


2020-01-31 | Hainbat egile*
Greba eguna Piriniotan

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko. 

 


Eguneraketa berriak daude