Horrela iragarri digu Hezkuntza Sailak seme Martinek ez daukala aukeratutako goi mailako hezkuntza-zikloa egiterik.
Ezkaintza Ezabatua.
Ez nau harritu D ereduko plazarik ez izatea lanbide-heziketako Arabako instituturik handienean. Ezin harritu: Araba osoan zazpi goi mailako ziklo baino ezin dira euskaraz ikasi, guztiak ere Gasteizen. Laudion? Zero. Amurrion? Zero. Murgian? Zero. Guardian? Zero. Gasteizen, zazpi hezkuntza publikoan, gehi kristau-eskola batean eskaintzen den bakarra, zortzi. Horixe da lanbide-heziketako goi mailako zikloen D ereduko eskaintza.
"Ez nau harritu D ereduko plazarik ez izatea lanbide-heziketako Arabako instituturik handienean. Ezin harritu: Araba osoan zazpi goi mailako ziklo baino ezin dira euskaraz ikasi, guztiak ere Gasteizen"
A ereduan? Hezkuntza publikoan 30 ziklo, pribatuan beste zortzi. 38, guztira.
B ereduan? Hezkuntza publikoan bederatzi, eta pribatuan beste bi, hamaika dira Araban egin daitezkeen goi mailako zikloak. D ereduan ez bezala, A eta B ereduak herrialde osoan daude aukeran.
Ez pentsa gero, erdi mailako zikloetan gauzak askoz hobeto daudenik: D ereduko lau (hiru publikoan, bat pribatuan), guztiak ere Gasteizen. A ereduan 27 eta B ereduan hamaika (bakar bana pribatuan). Gasteizetik kanpora, ezin lanbide-heziketa euskara hutsean ikasi.
Datu horiek guztiak Eusko Jaurlaritzarenak dira: 2019-20 ikasturtean Araban benetan eman izan diren zikloak zerrendatu ditu aurtengo matrikulazio-garaian, eta horixe da erakutsi digun panorama.
Seguruenera izango da nor edo nor, pazientzia kontua dela usteko duena. Hezkuntza Saila apurka-apurka joango dela lanbide-heziketako euskarazko eskaintza indartuz. Denbora-kontua baino ez dela lanbide-heziketan ere euskarazko eskaintza sendoa eskura izatea. Uste ustela.
Jaurlaritzaren datuetara jo behar berriro ere:
2012-13 ikasturtean, Arabako erdi mailako lanbide-heziketako ikasleen % 8,93k ikasten zuen D ereduan, eta goi mailakoen % 11,88k.
2018-19an (aurtengo daturik ez baitut aurkitu), erdi mailakoen % 5,90 zegoen D ereduan, eta goi mailakoen % 10,60.
Onartu beharra dago: pixka bat mucho bada, euskarak asko egin du atzera Arabako lanbide-heziketan. Bigarren hezkuntzan ez, ostera: urte-tarte berean, DBHko D eredua % 41.78 izatetik % 51,33 izatera igaro da, eta batxilergoa % 45,24tik % 48,53ra.
"Onargarria irudituko litzaiguke DBH D ereduan egin duen ikaslea behartzea batxilergoa A ereduan egitera? Bada, hain justu horixe da lanbide-heziketa hautatzen duten asko eta askorekin Hezkuntza Saila egiten ari dena"
Harrigarria? Ez benetan: Hezkuntza Sailak urteak eman ditu lanbide-heziketan Ezkaintza Ezabatzen. Sustatu beharrean, zangotraban. Matrikulazio-sistema, esaterako, propio diseinaturik dago A ereduko taldeak sor daitezen, D ereduko taldeen kaltetan. Ahaztuta, nonbait, hizkuntza-ereduz ez aldatzeko eskubidea duten ikasleen matrikulazioaz ari garela. Onargarria irudituko litzaiguke DBH D ereduan egin duen ikaslea behartzea batxilergoa A ereduan egitera? Bada, hain justu horixe da lanbide-heziketa hautatzen duten asko eta askorekin Hezkuntza Saila egiten ari dena: ereduz aldatzera behartu. Jakina: D eredukoek daukate ereduz aldatu beharra, A eredukoek beti izango baitute zikloa gaztelania hutsean egiteko aukera.
Etorkizun laburrean ez dirudi egoera aldatuko denik. Lanbide-heziketan euskarak duen egoeraren jakitun, Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturteko lanen plangintza eskatu zigunean, beste mordoxka baten artean hauxe proposatu genion Gasteizko Iralekook: lanbide-heziketako Arabako ikastetxe publiko guztietara joan, euskararen egoeraren diagnosia egin eta hurrengo ikasturteetan D ereduko eskaintza handitzeko plangintza osatzea.
Beharbada irakurriko zuten guk idatziz egindako proposamena. Beharbada ez. Zelan jakin, zuzeneko erantzunik eman ez badigute?
Dakigun bakarra da Irale ere Ezkaintza Ezabatua dela Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarentzat.
Batean zein bestean, galtzailea euskara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]