Ezkabako gotorlekuko ihesaldian hil zuten preso baten gorpuzkiak topatu dituzte

  • DNA bidezko lehen identifikazioa da, eta hildakoaren nortasunari buruz aurretiazko hipotesirik gabe lortu da.


2020ko uztailaren 02an - 10:25
Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak. Argazkia: Nafarroako Gobernua Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako Memoriaren Institutuak Leoncio de la Fuente Ramos identifikatu ahal izan du, Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuko preso eta iheslaria, 1938ko maiatzaren 22an Larrasoañan ihesaldian zehar hil zutena. Nafarroako Gobernuak 2016an bultzatu zuen DNA banku publikoak eskuratutako laginen bidez lortu dute hildakoaren nortasuna ebaztea. Hilobitik ateratako gorpuzkien identitateari buruz aurretiko hipotesirik gabe lortu den DNA bidezko lehen identifikazioa da.

2018ko uztailean, Nafarroako Gobernuak San Kristobaleko gotorlekutik ihes egindako presoen lau gorpu aurkitu eta hobitik ateratzea lortu zuen. Esku-hartze hori Paulina Lizoainen testigantzari esker egin ahal izan zen. Paulina Lizoain auzokoa zen, eta neskatoa zela ikusi egin zituen gertakariak. 89 urteko emakumeak bere testigantza eman nahi izan zuen Nafarroako Gobernuak Esteribar bailaran gorpuak hobitik atera zituenean.

Berreskuratutako lau gorpuen artean eta alabak utzitako DNA lagin bati esker identifikatu ahal izan dute Leoncio de la Fuente Ramos, Fresno el Viejokoa (Valladolid), ezkondua eta sei seme-alabaren aita. Jostuna zen ofizioz, eta 36 urte zituen 1937ko abuztuaren 22an San Kristobaleko gotorlekura iritsi zenean. Valladolideko semea 1938ko maiatzaren 22ko ihesaldi jendetsuko protagonistetako bat izan zen, 796 preso horien artean aurkitzen baitzen. Hala ere, preso horietatik 206 harrapatu eta berehala hil zituzten, Leoncio de la Fuenteren eta bere iheskide ezezagunen kasuan bezala. Larrasoaña inguruan atxilotu, hil eta hilerri inguruan lurperatu zituzten.

Ohar bidez, Nafarroako Gobernuak eskerrak eman dizkie hainbat senitarteko, ikertzaile eta elkarteri. Bereziki eskertuta azaldu da Txinparta-Fuerte de San Cristobal elkartearekin; izan ere, 1980ko hamarkadaren amaieratik zigor horren memoria berreskuratzeko lanean ari da erakundea, eta bertatik igaro ziren presoen senideekin harremanetan jarri da. "Elkarte horren lanari esker, Leoncio de la Fuenteren familiarekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu, eta horrela eskuratu dugu bere alabaren lagin genetikoa, identifikaziorako erabakigarria izan dena", azpimarratu du.

Nafarroako Gobernuak aitortu duenez, Nasertic enpresa publikoaren laborategi genetikoak egindako lan horiek "zaildu” egin dira hezurren zati handi batek “kontserbazio-maila eskasa" duelako. Baina identifikazioak ezinezkoak izango lirateke eraildako pertsonen senideen lagin genetikoak ez baleude penintsulako lurralde osoan barreiatuta", azpimarratu du. Izan ere, Nafarroako DNA Bankuak 230 senideren laginak jaso ditu 2016an sortu zenetik. Nafarroako Memoriaren Institutuak elkarlanerako deia egin du, bai hobi posibleak aurkitzeko, bai iheslarien senideak aurkitzeko, horien lagin genetikoekin identifikazio berriak egin ahal izateko.

Ihesaldi masiboa

Ezkabako gotorlekuko ihesaldia Europako handienetarikoa izan zen. 796 presok goardiei armak kendu, espetxeko kontrola eskuratu eta ihes egitea lortu zuten. 2500 pertsona zituzten espetxeratuta, jakinak ziren baldintza kaxkarretan. Gerrako presoak, preso politikoak eta sozialak aurkitzen ziren bertan. 1937 eta 1945 artean 300 presotik gora hil ziren bertako bizi baldintzen ondorioz. 1938ko maiatzaren 22ko arratsaldean hainbat preso matxinatu egin ziren, eta ordu erdiren buruan kartzelaren kontrola eskuratu zuten. Autoritate frankistak konturatu zirenean, iheslariak ehizatzen hasi ziren. Ihes egin zuten 796 lagunetik soilik 3k lortu zuten muga gurutzatzea. 585 izan ziren atxilotuak, eta 187 erailak. Horiez gain, identifikatu gabeko beste 24 hildako ere badaude. Horien artean egon daitezke frankisten errepresiotik ihesean mendian ezkututatu zirenak, tartean Leoncio de la Fuente Ramos.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Faxisten izenak hildako biktimen zerrendetan mantenduko ditu Gogorak

Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]


2025-03-17 | Ahotsa.info
Lore eskaintza Angel Berruetaren oroimenez

Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


Eguneraketa berriak daude