“Ezinezkoa da petrolio jarduera kutsaduratik bereiztea”

  • Joan den urtarrilaren 15ean, Repsolek La Pampilla findegian egindako petrolio isuri batek Peruko historiako tragedia ekologikorik handiena eragin zuen. Marc Gavaldá elkarrizketatu du Nacho Ibáñez-ek Directa hedabidean. Gavaldá aditua da petrolio-jarduerak amerikar kontinentean dituen ondorioetan. Hainbat liburu eta dokumental ditu eginak, hala nola Repsolandiara Bidaia (Tutuma, 2006) eta Repsolek Hil Egiten Du kolektiboan aktiboki parte hartzen du.


2022ko otsailaren 08an - 10:47
Azken eguneraketa: 12:35
Marc Gavalda. Argazkia: Victor Serri / Directa.

Zer gertatu da Perun?

Urtarrilaren 15ean Brasildik zetorren itsasontzi batek petrolioa deskargatu zuen Limako Repsol findegian, eta Tonga uharteko sumendiak eragindako olatuen ondorioz, produktu horren bolumen handi bat itsasora isuri zen. Hasiera batean, petrolio upel bat besterik ez zela izan jakinarazi zuen Repsolek, baina handik ordu gutxira Peruko Itsas Armadak ezeztatu egin zuen, eta gutxienez 6.000 upel zirela esan zuen. Horrek marea beltza sortu zuen, eta bi eremu babestu kaltetu ditu; horien artean, Guaneras uharteak daude. Artxipelago hau kaio eta pinguinoen zirinek sortu zuten milaka urtetan, eta ekosistema oso aberatstzat hartzen da: itsas igarabaren edo itsas txakurren moduko espezieak bizi dira bertan. Gainera asko eragin die Limako 26 hondartzari eta artisau-arrantzatik bizi diren dozenaka familiari. Horregatik guztiagatik, gizartean sentsibilizazio handia eta harrigarria sortu da, manifestazio handiak egin dira eta sare sozialetan jarraipen handia egin da Amazoniako isurietara ohituta dagoen herrialde batean. Eskualde hori urrunago dago, eta normalean hondamendi hauek oharkabean pasatzen dira.

 

Zein izan da Repsolen erantzuna?

Hasierako erreakzioa isuria gutxiestea izan zen, eta, geroago, sumendia erantzule bakartzat jotzea. Inoiz ez du erantzukizuna bere gain hartu, eta ez du erantzun behar zuen bezala: euste-plan bat eta kontingentzia-plan bat aplikatuta, eta, batez ere, inpaktuaren tamainarekin gardena izanda. Bestalde, Ingurumen Ministerioak Repsolen jarduera guztiak geldiarazi ditu La Pampillako findegian, bere instalazioetan ez delako segurtasuna  bermatzen.

Zer ondorio izan ditzake Repsolek eta zer tresna dituzte estatuek hondamendi horiek saihesteko?

Peruko estatuan Ingurumena Ebaluatu eta Fiskalizatzeko Erakundea dago, eta isurketa-bolumenaren araberako isuna ezartzen du. Kasu zehatz honetan, milioi askoko isuna ezar dakioke, baina Repsolek sortzen dituen bolumenen eta dituen irabazi ekonomikoen aldean, hutsaren hurrengoa izango dela ondoriozta dezakegu. Esan dezakegu ez dela oso gaizki aterako. Oraingo berritasuna La Pampilla geldiaraztea izan da, eta horrek, epe luzera, galera handiak eragin diezazkioke. Gainera espero izatekoa da herri-mobilizazio jendetsuek hemendik aurrera fiskalizazio zorrotzagoa lortzea, baita, eskatzen ari garen bezala, enpresaren desjabetzea edo kanporatzea ere. Gogoratu behar da La Pampilla findegia kudeaketa publikoaren pean sortu zela eta, ondoren, Fujimoriren garaian pribatizatu zela irregulartasun batzuen bidez.

Repsolen ekintzak politika neokolonial baten barne daudela uste duzu?

Erabat. 90eko hamarkadan, Repsol Latinoamerikan sartu zen, lotura neokolonialak aprobetxatuz eta Juan Carlos I.ak ordezkatzen zuen Espainiako Koroaren paper oso aktiboarekin. Garai horretan, Argentinan eta Bolivian enpresa handiak pribatizatu ziren, eta Repsol Ekuador edo Peru bezalako herrialdeetan sartu zen. Azken herrialde horretan Camisea Partzuergoaz jabetzea lortu zuen, zeinak gas bolumen izugarria ustiatzen duen eta erreserba erraldoiak dituen Urubamba ibaiaren arroan. Hemen, lurralde inbasio nabarmena gertatzen ari dela esan dezakegu: Repsolen inposaketek erabat zanpatzen dituzte eremu isolatuan bizi diren hainbat herri indigena.

Zer eginkizun du Espainiako Estatuak politika horietan?

Beti bezala, Espainiako Estatuak kapital espainiarreko enpresa pribatuei laguntzen die, bai Espainiako enpresa-eliteekin egindako bidaia diplomatikoen bidez, bai Esportaziorako Kreditu Agentzia Espainiarrak kredituak emanez, zeinak itsasoz bestaldean lan egiten duten enpresa espainiarren interesak sustatzen baititu. Argentinako Estatuak YPF desjabetu zuenean, esaterako, argi ikusi zen interes hori, eta Espainiako diplomazialari guztiek esku hartu zuten Repsolen interes pribatuak defendatzeko. Horrelako adibideak nonahi aurki ditzakegu.

Argentinan Repsolen nazionalizatu izanak ondorio praktikorik izan duela uste duzu?

Une horretan, Repsolek pisu handia galdu zuen Argentinan, baina ez zuten herrialdetik kanporatu, uste bezala; aitzitik, akzioen % 51 desjabetu zizkioten. Horrela, enpresak akziodun garrantzitsu izaten jarraitzen du YPFren barruan, baina dagoeneko konpainiaren giltza izan gabe. Erabakiak Argentinako Estatuak hartzen ditu. Hala ere, Repsolek Loma de la Lata bezalako lurraldeetan jarduten du oraindik, fracking-a praktikatzen den eta petrolio eta gas kantitate izugarriak ateratzen diren aztarnategi oso handi batean.

Nola eragiten dute erauzketa-politikek lurraldean?

Petrolio-konpainiek putzuak zulatu aurretik egiten duten lehenengo gauza, miaketa sismikoko fase bat egitea da. Fase honetan, baso-eremuetan eragin handia duten hainbat linea sismikorekin orrazten dute lurraldea, eta Amazonia bezalako lurraldeetan sarbideak irekitzeko aukera ematen diete. Putzu horietan zulaketako lohiak injektatzen dira (gehigarri kimiko askoko lokatzak, putzuetan sartzen direnak, buxadura saihesteko), oso kutsagarriak. Hortik aurrera, formazio-urak ateratzen hasten dira, petrolio-hobiekin nahastutako urak, itsasoko ura baino ehun aldiz gaziagoak direnak. Ur horiek lurrazalera isurtzen dira, ibaiak eta akuiferoak gazituz. Horrez gain, berezko istripuak eta isuriak jasan behar ditugu ekoizpen-kate osoan, zulaketa-putzutik hasi eta plastiko, gasolina, diesel itxurako azken produktuetaraino. Itsas garraioan, adibidez, itsasontzi bat kostaldean iristen denean eta petrolioa husten duenean, tankean geratu diren gas guztiak bultzatu behar dira, kutsatuta geratzen den itsasoko ura injektatuz. Horrek erakusten digu petrolio-praktikek berezkoa dutela kutsadura, ezin dela bereizi, eta, gainera, produktu fosila erretzearen ondorioak jasaten ditugu, gizadia planeta honetan bizitzen ezin jarraitzera bultzatzen duena.

Nola egiten dute aurka tokiko komunitateek?

Antolaketa- eta informazio-mailaren arabera, erresistentzia-maila desberdinak izan ditzakete. Amazoniako oihanean badira komunitate indigenak, esperientzia luzea dutenak eta aurre egiten dietenak. Ekuadorko herriek, hala nola shuarrek, kitxuek edo guaraniek, beren lurraldeetan kontzesio batzuetan atzera egitea edo jarduera batzuk geldiaraztea lortu dute. Beste komunitate batzuek, zoritxarrez, lehenik engainu, gezur, eskubideen urraketa eta kutsadura prozesu bat bizi behar dute beren lurraldean, ondoren erauzketa-enpresekiko jarrera gerrazaleago bat hartzeko. Bide judiziala, mobilizazioak, sarbideen blokeoak edo konpainien kanporatze fisikoa dira beren lurraldeetan miaketak saihesteko etengabe egin behar dituzten erresistentzia-ekintzetako batzuk.

Posible al da estraktibismoarekin jarraitzea eta komunitateekin eta ingurumenarekin errespetuz aritzea?

Uste dut ezinezkoa dela errespetuzko erauzketa-jarduera fosil bat, berau oinarritzen baita sortzen milioika urte behar izan dituzten baliabideak segundu gutxi batzuetan ustiatzean. Bere bizi-ziklo osoan zehar hainbesteko inpaktua duen jarduerak ezinezko egiten du petrolio-erauzketa ustiapen iraunkor eta garbi batekin lotzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Repsol
Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Inflazioa ez da fenomeno meteorologikoa, baina zure soldata urtuko du hipotekatan

Inflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?


2023-02-20 | Axier Lopez
Asteko argazkia
Haiek eta gu


Repsolek 4.251 milioi euro irabazi ditu 2022an, aurreko urtean baino %70 gehiago

Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak, Antonio Brufau presidenteak eta administrazio kontseiluak irabaziak handitu dituzte 2022an. 2023an akzionisten ordainsariak %11 igoko dituzte.


2022-09-03 | ARGIA
Repsoleko gasolindegi baten aurkako ekintza egin dute Villabonan “bizitzaren garestitzea” salatzeko

ARGIAri esklusiban helarazi diote bideoa eta komunikatua herritar anonimo batzuek, ekintza azaltzeko: gasolindegiaren aurka egin dute salatzeko "euskal langilegoarentzat egoera jasanezina" bilakatu dela, eta bitartean "kapitalak, etengabeko aitzakietan... [+]


Espainiako bankak ta energia multinazionalek milioika euro irabazten jarraitzen dute, datuek erakusten dutenez

Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta... [+]


Repsolek 2.500 milioi euro baino gehiago irabazi du, aurreko urtean irabazitakoaren bikoitza

Krisi energetiko betean, Repsolek 2.539 milioi euro irabazi du lehen seihilekoan. Aurreko urtean, epe berdinean, 1.235 milioi euro irabazi zituen, aurten irabazitakoaren erdia baino gutxiago. Hidrokarburoen prezioaren igoerak bultzatu du besteak beste irabazien puztea.


2022-07-15 | ARGIA
Repsol Fundazioarekin hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzak, Jasangarritasun Energetikoaren Legea bultzatzeko

“Trantsizio energetiko inklusiboa” sustatzen duten proiektuetan lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatu dute Antonio Brufau Repsoleko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak.


2022-01-20 | Leire Artola Arin
Repsolen petrolio isuri batek 18.000 kilometro karratuko hondamendi ekologikoa eragin du Perun

Kanpo Harremanetako Ministerioak ohartarazi du azken garaietan Liman izandako hondamenik “okerrena” dela. Besteak beste, babestutako bi naturagune eta 21 hondartza kaltetu ditu; erantzuleak zigortzeko eskatu dute hainbat eragile eta instituziok. Urtarrilaren 15ean... [+]


Josu Jon Imazen (Repsol) ongi etorria Espainiako Gobernu berriari: ez igo zergak

Pedro Sánchezek Espainiako Gobernua hartzearekin, batek baino gehiagok gogorarazi dio duela hilabete eta erdi eskas aurrekontu “alternatiboak” plazaratu zituenean hitz emandakoak. Tartean, enpresei eta bankuei zergak igotzeko neurria dago, modu horretan gastu... [+]


Eguneraketa berriak daude