Euskal Herriak bere askatasun nazional eta sozialerako eginiko borroka luzean bi izan dira eskuratu ditugun ikasgai nagusiak. Lehena, askapenerako sortzen ditugun egiturak tresnak direla, ez helburuak. Eta bigarrena, askapen prozesua benetan korapilatsua izanik, ezin dugula egitura eta bide bakarretik burutu, zer esanik ez, geure buruari jarri diogun helburua euskal errepublika sozialista sortzea bada.
Eta hausnarketa hori da mahai gainean jarri duguna datorren maiatzaren 28an izango diren Udal eta Foru hauteskundeetan nola jokatu behar dugun erabakitzeko. Izan ere, bizi izan duguna kontuan izanik, ez zaizkigu arrazoiak falta, ezta gogoa ere, bozkatzera ez joateko, abstenitzeko, alegia. Baina hori al da askapen prozesuaren fase politiko honetan jarrerarik eraginkorrena? Ez al gaituzte pentsamendu horretara bultzatzen egungo politikagintza konbentzional ustelak edota EH Bilduk zenbaitetan bideratu izan duen praktika politikoak edo hartu izan dituen benetako azalpenik gabeko erabaki ulertezinek?
Azken urteotan euskal jendarteko sektore berriak bereganatzeko asmoz EH Bilduk bideratu duen praktika politikoak, zein ildo komunikatiboak, euskal herritar batzuk erakarri dituela gauza segurua da, baina baita beste kide batzuk uxatu ere. Eta nahikoa ez balitz, gazte askorentzat bilakaera berri hori ez dela batere erakargarria izan, gainera. Ikusteko dago jokabide horren emaitza politikoa, ez soilik elektorala, nolakoa izango den etorkizunean. Horretan zalantza handiak daude.
Ez dugu uste fase politiko honetan abstentzioaren bidez EH Bildu ahultzea erabaki egokia denik, bete behar duen funtziorako indar politiko nagusia izatea ezinbestekoa delako
EH Bilduren helburu nagusia Euskal Herriaren askapen prozesurako indar metaketa zabala eta anitza osatzea da, erreforma bidez aurrera egiteko behar diren abagune berriak sortuz. Izan ere, gehiengo sozial hori gabe eta hegemoniatik at, ez dago euskal errepublika herritarrekin bideratzerik, ezta estatuek jarriko dizkiguten mota guztietako oztopoak gainditzerik ere. Eta bide horretan gustatzen ez zaizkigun eta zenbaitetan okerrak izan diren erabakiak egon badira ere, ez dugu uste fase politiko honetan abstentzioaren bidez EH Bildu ahultzea erabaki egokia denik, bete behar duen funtziorako indar politiko nagusia izatea ezinbestekoa delako.
Beste kontu bat da, eta oso ezberdina, askapen prozesuaren motor zuzentzaile nagusia eta praktikan bakarra EH Bildu dela pentsatzea eta, ondorioz, EH Bilduren irizpideen eta interes instituzional zein elektoralen arabera, Euskal Herrian dagoen dinamika sozial, sindikal eta politiko osoa subordinatu behar dela.
Hasieran esan dugun moduan, gure herriaren askapen prozesua bihurriegia da tresna edo egitura nagusi bakarrarekin bideratzeko. Eta horretan ez dugu uste asmatzen ari garenik. Gure ustez, azken urteotako Ezker Abertzalearen estrategiak bideratu duen praktika politikoaren zein borroka ideologikoaren emaitza aztertzea besterik ez dago, oker gabiltzala ikusteko. Batetik, nazio zein klase borrokan atzera egin dugu. Bestetik, izugarri ahuldu da askapenerako antolakuntza sozio politikoaren aniztasun sarea. Eta, azkenik, herri mugimendua eta dinamika soziala kalean unerik apalenean daude, dinamika instituzional zein elektorala nagusitu diren bitartean. Ondorioz, EH Bilduren tentaldi subordinatzailea eta hegemonikoa argia da.
Ezker Abertzaleak beti izan duen independentzia eta sozialismoaren aldeko tresna edo egitura iraultzailea da egungo askapen prozesuari falta zaion zutoina, tresna ala egitura nagusia, eta hori ezin da EH Bildu izan. Egitura edo tresna iraultzaile horren norabide estrategikoa interes instituzional eta elektoralen gainetik egongo litzateke, kontrabotere herritar izaera argia luke, euskal errepublika sozialistaren bidean praktika politiko konfrontatzailea, desobedientea, independentista, feminista, sozialista, euskalduna eta internazionalista jorratuko lituzke. Bi hitzetan esanda, inorekiko subordinatua egongo ez litzatekeen izaera antikapitalista euskaldun argia izango lukeen tresna iraultzaile autonomoa da falta zaiguna.
Espazio antikapitalista euskaldun horren artikulazioari begira hasi behar dugu lanean maiatzaren 28aren ondoren
Gure ustez, espazio antikapitalista euskaldun horren artikulazioari begira hasi behar dugu lanean maiatzaren 28aren ondoren. Eta bide horretan ulertu behar dugu askapen prozesuaren egungo fase politikoan EH Bildu indartzea ere beharrezkoa dela euskal errepublika sozialista sortzeko bidean, nahikoa ez den arren. Indartzea eta izan dituen hutsune eta akatsak zuzentzea, nola ez.
Gauzak horrela, guk maiatzaren 28an EH Bilduri emango diogu botoa, gure boto kritikoa, eta 29an euskal espazio antikapitalista euskaldun hori sortzeko auzolanean jarraituko dugu dinamika sozial, sindikal eta politikoan lanean ari den beste jende askorekin batera, herri honen nazio zein sozial askapenerako estrategia zuzentzeko konfluentzia, konbergentzia, ekintza batasuna eta zehar-lerrotasuna landuz. Ezinbestekoa beharrezkoa izan arren, nahikoa ez delako.
* Artikulu hau sinatu dute Ezker Abertzaleko kide Joseba Alvarez, Iker Mendibe, Andoni Rodriguez, Andoni Castillo, Zudaire Lopez eta Expe Iriartek.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]